Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kukáratxa, kukáratxia. (a). izena. Cucaracha. Sin. laba-txirtxill.
kúku.
© Ezezaguna
1. kúku, kúkua. (b). izena. Cuculus canorus. Cuco, cuclillo. San Pedroz kuku, San Martzialez mutu. (c). esaera. San Pedro eta San Martzial (ekainak 29 eta 30) egun seinalatuak Bergaran. Kukua egun batetik bestera mututzen da San Martzial egun inguru horretan. Parranda bixamonetan ere esan ohi da, eztarria izorratua dagoelako hitz egin ezin denean. kuku jo. (d). esapidea. Leher egin. "Kuku jo dau: ya no puede más. Kuku jota: makotuta; kankindduta. Rendido, agotado." (Izag Oñ) kukua entzun ez. (c). Laster hil. Orrek etxuat uste aurten kukua entzungo dabenik. kukuai begira egon. esapidea. (Antzuola) Ezer egin gabe egon. Zu lan baten zabitzen bittartian ni ezingo naiz eon kukuai begira. (Lar Antz). kúkuak jo. 1. kukuak jo. (b). esapidea. Kukuak kantatu. 2. kukuak jo. esapidea. Hurrengo udaberria heldu. Kukuak joko jok lan au akabau orduko./ Asitta dago kukua joten.
2. kúku, kúkua. (d). adjektiboa. Txikia; etxeez, lokalez eta horrelakoez. Uberako tabernia kuku xamarra dok. Klem. Gutxi erabilia.
kuku-edur, kuku-edurra. (d). izena. (Oñati) Udaberriaren hasieran, kukua kantuan hasi eta gero, egiten duen elurra. Aurtengo Aste Santuan larri ibilli kuku-edurra egittia!
kukúbala, kukúbalia. (d). izena. Agalla seca de roble. Sin. póspoliñ. Ik. kukuságar.
kúku eiñ. (d). esapidea. Agertu edo hots egin eta berehala ezkutatu. Jolasean edo brometan, gehienetan.   Juego o broma infantil que consiste en aparecer o dar una voz, y desaparecer súbitamente. Kuku eiñ? zela esangotsuet pa nik; txistaria eiñ da gorde ero. Kukuka dabill ero, kuku ein ddosta ero. Klem. kúku bat eiñ. (c). Bisita laburtxo bat egin, edo atetik aditzera eman, behintzat. Biar etxeruzkuan kuku bat eidazu. Ik. tati eiñ. kúkuka ibilli. (d). Eguzkia laino artean sartu eta irten dabilenean, adibidez, kukuka dabilella esan ohi da.
© Asier Sarasua
kukúfraka, kukúfrakia. (c). izena. . KUKUPRAKA. Digitalis purpurea. Digital. Erdaraz "calzones de cuclillo" ere deitzen zaio. Txilina bezalako lora gorri mordoa du ilaran zintzilik. Zelaietan, basoetan eta baita oso mendi garaietan ere aurki daiteke. Bihotzeko gaitzentzat oso erabilia. Oso gogorra denez, medikuaren agindupean bakarrik erabili behar omen da. komentario 1
kukúlu, kukulúa. (c). izena. KUKUILLU (ANTZ.). Cogollo de una verdura. Batzuk letxugian kukulua bakarrik jaten dabe.
kukúlumixo. komentario 1
© Gorka Ortega
1. kukulumixo. (d). adberbioa. Kukilduta, kuxkurtuta.   Encogido por miedo, frio, etc. Geldik baldin badago ola, kukildduta: kukulumixo dao. Don.
2. kukulumixo. (d). adberbioa. En cuclillas. Ik. kukúmixo.
kukúmarro. 1. kukúmarro, kukúmarrua. (d). izena. Koko jantzitakoa, Inauteri jantzian dabilena.   Disfrazado de Carnaval. Gabardina zar orrekin kukumarrua emoten dok./ Jente asko zebillen kukumarro jantzixan. KUKUMARRUA EMON, entzun izan dugu, gehienbat. kukúmarro jantzi. (d). Atzo ire anaia ikusi najuan kukumarro jantzitta./ Eztakitt aurten kukumarro jantziko naizen. Orain disfrazau, edo asko jota mozorrotu entzuten da. Sin. mozórro jántzi. 2. kukúmarro. (d). izena. Edozein mozorro; burualdea soilik estaltzen duena ere bai.   Antifaz, disfraz. Olatia, nik uste dot leenao meza-nausittan da primerako zera zeukenak eta, gero ospittalera eruateko olatak eruate zittuela. Primerako entierrua zanian bai beintzat; zestuakin olako kukumarro moduko zer bat jantzitta auzoko neskak; ogiduna zestuakin eta albuan joate zien beste alako mantilla batekin beste lau, luto zerrauakin. Klem. Ik. olata. 3. kukúmarro, kukúmarrua. izena. Txorimaloa. (Lar Antz).
kukúmixo. (d). adberbioa. KUKÚLUMIXO, KUKÚMIXOKA. Kokoriko; makurtuta, kakaginan bezala.   En cuclillas. Pastoriak orduak egoten die kukumixo. Klem. Baita KUK
kukur, kukurra. (d). Gangarra.   Cresta. Sin. gángar. kukurra goixan euki. esapidea. (Antzuola) "Harroa izan. Kukurra goixan dauka.
kukúrruku, kukúrrukua. (a). izena. Oilarraren kantua.   El canto del gallo. Basarriko despertadoria, oillarraren kukurrukua. kukúrruku eiñ. (a). du aditza. Cantar el gallo. Oillarrak kukurruku eiñ baiño len jaiki naiz. kukúrrukua jo. (c). esapidea. Desafioa bota. Makiña bat kukurruku joten dau Oriok. kukúrrukuka. (a). Kukurruku eginez. Oillarra kukurrukuka dabill.
kukúrruku-éztul, kukúrruku-eztúla. (b). izena. Tosferina. Kukurruku-eztulak jota apurtuta lagatzeittu umiak./ Karakolen zera bai entzun, kukurruku-eztulakiñ da, karakolen mokua zala ona ta. Ben.
kukurrusalda. interjekzioa. (Eibar) "Tiempo! Harrapatze-jokuetan, jokua etetzeko erabiltzen dan berbia: baten bat jausi egin dalako, zeozer esateko... Kukurrusalda! Kukurrusalda! Itxoin-itxoin, Mirenek min hartu dau-eta." (SB Eibetno). komentario 1
kukuságar, kukusagárra. (d). izena. Haritzak eta ametzak izaten dituen kiste borobil-borobilak.   Agallas de roble. Igartutakoan kukubalak edo pospoliñak esaten zaie, eta berde daudenean eta berde daudenean kukusagarrak. Ez dira jatekoak, garratzegiak direlako. Kanika bezala erabiltzen ziren lehen jolaserako.
kukútu. (c). aditza. (Oñati) "Encogerse.  Kukútuta: encogido, envejecido, inutilizado." (Izag Oñ).
kúlape, kúlapia. (d). izena. Diru asko jokatu ohi zen karta-jokoa.   Culape. Dirua blasta-blasta jokatzen zeben kulapian. Inesiboan ia beti. kulape emon. esapidea. (Eibar) Amodio kontuetan edo dantzan ezezkoa eman, kalabaza eman. Alakoren baten ausartu zan errekaua eittera begixa jota eukan neskatilliari, eta kulape emon zetsan. (AAG Eibes).