Hiztegia
karterixa. izena. "Correos; garai batean hala deitzen zitzaion.
Kaja de ahorrosa karterixia zeuan tokixan zeuan." (Lar Antz).
kártola, kártolia, -ak. (b). izena. Gurdiaren edo kamioiaren kaxa osatzen duen ohol edo txapa bakoitza. Cada una de las tablas o chapas que configuran la caja de un carro o camión. Erromalatxa karriorako kartolak ipiñi bia jako burdixai./ Kamioiai atzeko kartolia galdu jako.
komentario 1
kartonérixa, kartonérixia. (b). izena. Kartoi fabrika. Fábrica de cartón. San Juango kartonerixan dabill lanian.
kártufo, kártufua. (c). toponimoa. Tartufo, San Juan auzoko kafetegi eta dantzalekua. Adineko askok hala deitu izan diote, inongo intentziorik gabe, fonetika arazoren bategatik edo. Gainera, izen propioa izan arren, izen arrunt bezala deklinatu ohi dute. Tartufo. Así le llama mucha gente mayor a la sala de fiestas. Oinddio goizeko seiretan Kartufua zabalik jeuan./ Kartufotik Paotxara joan giñuztan./ Bai, ori Kartufuan kamarero egondakua dok.
Eta hau, iragarki handia duela "Tartufo" diona.
kártutxo. 1. kártutxo, kártutxua. (a). izena. Cartucho.
2. kártutxo, kártutxua. (a). izena. (lagunartekoa.) Tanpaxa. Tio Ameriketatik etorri jatan, eta kartutxo eta guzti urten jonat kalera. (TSE Berb).
káru. izena. 1. karu, karúa. (a). adjektiboa. Garestia. Caro, -a. Oso karuak zien belarrittako orrek.
2. karu. (a). adberbioa. Caro. Karu dabill lekia.
kásik. (c). adberbioa. KASI. Ia. Casi. Paragueruak zer konpontzen zeben? Guardasolak eta lapiko ipurdiak; kerten barrixak pe bai tta; lapiko ipurdiak konpontzen eukitzen juen lan geixao kasik. Klem./ Kasik naixao neuke egualdi txarra eingo baleu./ Merkiaua izan arren, kasik obia da bestia baiño.
KASIK OBETO, KASIK OBIA, eta halakoetan, gehienbat. IXA da askoz ere esanagoa. KASI ere entzun daiteke: Aura lixibia einddakuan erropia erabiltzeko (zapi-banastaz ari da). Bee zabalakin, kasi gora estutxuao zala. Don. kasik obeto, obia, eta halakoetan, gehienbat. Kasik obeto, obia, eta halakoetan, gehienbat. Ixa da askoz ere esanagoa. Kasi ere entzun daiteke: Aura lixibia einddakuan erropia erabiltzeko (zapi-banastaz ari da). Bee zabalakin, kasi gora estutxuao zala. Don.
Bee zabalakin, kasi gora estutxuao zala.
káska. 1. káska, káskia. (b). izena. Gaztainari, leher ez dadin, egiten zaion azal-kendua, aizkorari harria jotzean egiten zaiona, makinaz ilea ebakitzean egiten diren ile-kenduak, etab. Muesca, mella. Aixkoriai kaskia ein dotsa mutikuak./ Makina zarrakin moztu dost amak eta burua kaskaz beteta daukat. komentario 1 Ik. ákats. 2. káska, káskia. (d). izena. Zorra. Deuda. Orrek kaska galantak lagako zittuan batian bestian.
Antzina ohitura zen zorretan erositakoan makila batean kaska egitea zorraren lekukotzat. Gehienetan kaskia laga, baina baita euki, egin, etab. Ik. ákats, kóska.
kaskáillu, kaskaillúa. (c). adjektiboa. Handia eta ergel samarra. Grandullón y más bien tonto. Ermentarixan kriauakin ein juan burrukan: aundi kaskaillu bat.
Ik. kaskal.
káskajo, káskajua. (b). adjektiboa. Kaskarin eta kirten samarra. De poco seso y algo gamberro. Etxat txokatzen ori eittia, kaskajo samarra be bada ta.
"Aferrado al dictamen propio." (Izag Oñ). káskajuen egun, káskajuen eguna. (c). izena. Ostirala; Kaskajuek kaskajokeriak egiten dituzten eguna, dirudienez. Gaur dana dok libre, kaskajuen eguna dok eta.
kaskajoáldi, kaskajoaldíxa. (c). izena. Venada gamberroide. Kaskajoaldixak emoten dotsanian basuak, kristalak eta danak apurtzeittu. Azen.: káskajoáldi, káskajoaldíxa ere bai.
kaskajokeríxa, kaskajokerixía. (b). izena. Kaskajoaren ekintza. Atzo makiña bat kaskajokerixa eiñ eta esan giñuan. Azen.: kaskájokerixa ere bai.
káskal. 1. kaskal, kaskála. (b). izena. Cáscara. Oso kaxkal meia dauke arrautzok. Intxaurrarena, urrarena, gariarena eta beste frutu batzuena ere bai.
Ik. kóskol. 2. kaskal, kaskála. (b). adjektiboa. KÁSKILL. Ergela, buruarina. Necio, -a, de poco seso, irresponsable. Kaskal bat izan da beti eta oin be ala jarraitzen dau izaten./ Gaitzik bakua zuan baiña kaskill samarra. Ik. kaskáillu.
kaskáldu. (c). da aditza. KASKÍLDDU. Buruarindu. Aligerarse de cascos, decaerse, abandonarse. Andria il jakonian ziero kaskaldu zan.