Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
kárkaba
karraskára
kárkaba, kárkabia. (d). izena. Kalean, bi etxeren arteko kalexka edo kortafuegosa. komentario 1
karkax, karkaxa. izena. (Eibar) Flema. komentario 1
karlísta, karlistía. (b). izena. Carlista. Zuen aittajuna karlistia zuan. Azken gerratea ezkero "frankista" esan nahi du, batik bat. Ik. republikáno, -a.
karlistáda, karlistadía. (c). izena. Karlista gerratea. Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen, auzo-lanian. Bixak karlistadan ibilittakuak. Gaztiekin asi die goizian; gerrateko kontuak esaten asten zienian aaztu eitte i jakuen orbela batzia. Gaztiak-eta beera joanda eta arek an goixan. Klem.
karlistói, karlistóia. (c). izena. Carlistón. Sankristaua? Bai, mutilzar karlistoi bat, eztakitt zer baiño raruaua. Klem.
karnábal, karnábalak. (a). Inauteriak.   Carnavales. Karnabaletan andraz jantzitta ibilli zan. Ik. Arátuste.
karnazérixa, karnazérixia. (b). izena. KARNIZÉRIXA . Harategia.   Carnicería. Orain KARNIZERIXA gehiago.
karnazero, karnazerúa. (b). izena. Harakina.   Carnicero.
karra-kárra jan. (c). Comer triturando y sacando ruido. Arek zopakua be karra-karra jaten dau. Ogi gogorrak edo antzerakoak haginkatzerakoan ateratzen den hotsaz, alegia. komentario 1 Ik. kirri-karra, marra-márra jan.
kárrajo, -u, kárrajua. (d). izena. KARREJU. Etxe barruko pasabidea.   Pasillo. Karrajoko atia itxita euki bia da. Orain pasillo. komentario 1 Ik. tránsittu, -o.
kárraka.
© Jaione Isazelaia
1. kárraka, kárrakia. (c). izena. Aste Santuan kanpaia eta txilinaren ordez elizan erabiltzen den zurezko tresna kirri-karratsua.   Carraca. Monagillotan gustora ibiltzen giñan karrakia joten. Sin. mátraka.
2. kárraka, kárrakia. (c). izena. Cacharro, tartana, vehículo destartalado. Vergaresako karraka baten joan giñan eskursiñora. Ibilgailuez, batik bat. Ik. tártana, kátxarro.
karrakára, karrakaría. (d). onomatopeia. Karrakada. Haustura-hotsa edo antzeko zerbait adierazten duen izen onomatopeikoa. Bai, brintzatzen dan egur bat ero; karrakaria etara dau. Klem.
karrama, karramia. izena. "Carda para purificar el lino, peine de cardar." (SB Eibetno).
karrapútxi. 1. karraputxi, karraputxíxa. (d). izena. Zauri txikia.   Herida pequeña. Guk ola eridia txikixa danian karraputxíxa. "Karráputxi: costra o postilla que se forma en la piel a consecuencia de una raspadura. Rasguño en la piel. Eskua karráputxittuta dauko: tiene la mano llena de rasguños (arañazos de gato)." (Izag Oñ) 2. karraputxi, karraputxíxa. (d). izena. Berezko granoa, joaten ez dena. Eleuteriok zeukan bekokixan karraputxi bat. Klem.
karrása, karrasía. (d). izena. Lo-korrosa. Ronquido Ik. lo-korrósa.
karraska, karraskia. izena. (Eibar) Lima. Sin. líma.
karraska latz, karraska latza. izena. (Eibar) Lima latza. Sin. lima latz. Sin. karraskatu.
karraska-auts. izena. (Eibar) Limaduras. Sin. karraska, lima-auts.