Hiztegia
káraitz, káraitza. (d). izena. KAREAITZ, KARATX. Kare haitza. Piedra caliza. Karaitza bia da karia eitteko./ Atxeko arrixa bia da; karatxa esate otsau guk. Felix. Sin. karéarri.
karákol, karakóla. (a). izena. Caracol. Ik. marráskillo. Au dok paria, karakola ta baria. (b). esaera. Biak antzerakoak direla.
karakote. "Vara con gancho, garfio para recoger frutas. Sagarrak, madarixak eta holakuak hartzeko karakotia: Kakuaz adarrak hartu eta taka! Gaztaiñak eta hurrak barriz zardaixaz. Zardaixaz astindu ondo eta botatakuan jaso." (SB Eibetno).
karanba!. (c). interjekzioa. KARANBA. Caramba. Karteria galdu jakela? Karanba-karanba. Emakumeek, batik bat.
karápaixo, karápaixua (Oñ.). . (a). izena. "Torta triangular con huevos; la madrina al sobrino (besuetakuai) en Pascua." (Izag Oñ). Ik. mokotz, paskua-ópill.
karása, karasía. (c). izena. KAKARASA, KARAKASA. Cacareo. Oillo-karasa aundixak die txabolan./ Oilluan kakarasia entzun orduko, jun da artu arrautzak. Eli./ Oilluak karakasa ein ddau. Don.
karása eiñ. (c). du aditza. Cacarear. Gure oilluak eztabe karasaik pe eitten. Goiko aldaerak ere bai.
karásaka. (c). adberbioa. KAKARASAKA, KARAKASAKA. Cacareando. Karasaka emun dabe gaur oilluak atsalde osua.
kárda. 1. karda, kardía. (c). izena. Ganaduak kardatzeko eta garbitzeko erabiltzen den metalezko zepiloa. Carda. Ganauak ferixara eruan aurretik kurioso-kurioso garbitzen zien kardiakin.
2. karda, kardía. (d). izena. Artilea fintzeko den metalezko hagindun tresna. Carda. Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Aniz. Ik. txarrantxa.
kardaketa, kardaketia. (c). izena. Artilea kardatze lana. Onek zikiñak darenian (hortzak beteta) obeto eitten da, gutxiao obatze jaue. Kardaketia ezta ondo eitten erreza. Obeto eitten da, gutxiao obatze jaue. Kardaketia ezta ondo eitten erreza. Felipe.
kardántxillo. izena. 1. kardántxillo. (d). izena. Jilguero. Sin. firíngalo, jílgero. 2. kardántxillo, kardántxillua. (d). adjektiboa. (Eibar) Hitzontzia, berritsua. Ondo jarrittako izena iri, kardantxillua. (AAG Eibes)
kardáu, kardatu. 1. kardau. (c). du aditza. Karda pasatuz aberea apaindu. Cardar. Kardaizu “Apala” tratantia dator da.
2. kardáu. (c). du aditza. KARDATU. Artilea findu kardaz. Cardar la lana. Kardiakin ondo kardatzen bada lania errezao eitten da. Kardatzaille ona komeni. JJp.
kardubéra, kardubería. (b). izena. . KARDABERA. Sonchus oleraceus. Cerraja. Kardu latzaren antzerakoa da, baina leunagoa. Hosto zabaleko belar hau lore moreduna da eta konejuei eman ohi zaie. Sin. esne bédar, kardugóxo.