Hiztegia
kamádar, kamadárra. (c). izena. Ohearen buruko aldea ixten duen partea, zurezkoa zein burdinazkoa. Komunetik bueltan kamadarra jo najuan buruakin./ Kamadarretik txintxiliz eukitzeittu prakak. Sin. oeadar. (Lein.). komentario 1
kámailla, kámaillia. (d). izena. Camilla. Goittik bera ilddakuak kamailletan, da kantuan erak. Ben. Orain kámilla.
kamaiña. komentario 1 1. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkin-txabola; eraikuntza osoa, alegia. Kamaiñia da dana, txabola dana. Mart.
2. kamaiña, kamaiñia. (d). izena. Ikazkinek-eta txabolan, ohol, lasto edo hostoz egiten duten ohea. Danai txabolia esate akon, baiña ari atzekalde ari kamaiñia esate gontxen. Mateo.
Kamiñondo, kamiñondúa. (b). izena. Errepide alboa. Kamiñondoko souan lanerako lagun bat geixao biar izaten zan, dio lehengo esaerak. Bidekoekin berriketan denbora asko galtzen zelako, barren. Hala zioten lehengo baserritarrek.
kámixa, kámixia. (d). izena. Emakumeen barruko arropa luzea, ehunezkoa izan ohi zena. Camisa interior larga, normalmente de lino, que llevaban las mujeres. Kamixia, eskote txiki-txikixakin, kamixia, dana arizkua, batzuk fiñauak, beste batzuk bastotxuauak, dana arizkua. Hil./ Guk oiñ barruko gonia esaten jaun orri marineria esate otsen. Kamixia luziao. Aren gaiñetik, marinerian gaiñetik, eta tela bastotxuauakin einddakua; kamixia ba, gonak ibiltzen zittuen orkatilletaraiño, eta kamixia puxkat motxao. Don. Azpian barruko elastikua, haren gainean marineria (barruko gona) eta haren gainean kamixia, eta haren gainean gonia erabiltzen zuten antzinako andreek, Donatok dioenez.
Ik. barrúko elástiko, góna, marínera.