Hiztegia
kakálardo. 1. kakálardo, kakálardua. (c). izena. Cervus lucanus. Udako ilunabarretan hegan ibiltzen den zomorro adar handia. Ciervo volador. Kakalarduak baldar-baldar eitten dabe egaran. Adardun kakalardua ere bai. Sin. arabako zezen. 2. kakálardo, kakálardua. (c). izena. Satsetako zomorro beltza. Escarabajo estercolero. 3. kakálardo, kakálardua. (c). adjektiboa. Petrala. Pelma, latoso, -a. Aspertuta nago ume kakalardo onekin.
kakalárri. 1. kakalarri, kakalarríxa. (c). izena. Beherakoa. Diarrea. Ik. beráko. 2. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Zazpikia, lasai egon ezin dena. Inquieto, -a, de poco asiento. Kokoteraiño najaon ume kakalarri onekin.
Adinekoek gutxi erabilia. Bergarako kalean entzun dut, gehienbat. Sin. kakapirri. Ik. zázpiki. 3. kakalarri, kakalarríxa. (c). adjektiboa. Erraz beldurtzen dena. Miedoso, -a. Enitzakek manifestaziñora joango ire moduko kakalarri batekin.
kakáleku. komentario 1 1. kakaleku, kakalekua. (c). izena. Kaka egiten den lekua, zela-halako komuna.
2. kakáleku, kakálekua. (c). izena. (lagunartekoa.) Ipurdia. (umorezkoa).
kakalekua beian euki. esapidea. Norbait txikia dela esateko modu umoretsu eta basto samarra. Ik pe, nere antzera, kakalekua beian.
kakámokordo, kakámokordua. (b). izena. Cagada, excremento. Kakamokordo galantak eingo jittuk orrek. Baita mokordo, soilik, ere.
Sin. mókordo.
kakámutiko, kakámutikoa. (c). izena. Imberbe, crío. Kokoteraiño najaok kakamutiko demonio orrekin./ Kakamutiko batek irabazi zotsan. Ik. kakáume. Oiñ erozein kakamutikok jauzkak berrogei urte. (c). esaera. Zenbait adinekori entzun diogun esaera, modu umoretsuan, eurek kakamutiko gisa ezagututakoak ere zahartuz doazela adierazteko.
kakánaaste, kakánaastia. (b). izena. Istilua. Follón, enredo. Eztakizu zelako kakanaastia sortu zan auzo-alkatien gaiñian./ Papelei begiratzen asi zanian egundoko kakanaastia agertu zan. Ik. naáste-borráste.
kakánarro, kakánarrua. (c). adjektiboa. Txikia, nanoa; pertsonez, ia bakarrik. "Persona físicamente ruin." (Etxba Eib). Bigotedun kakanarro batek ein jostan interrogatorixua.
kakapírri. 1. kakapirri, kakapirríxa. (b). izena. Beherakoa. Diarrea. Ik. beráko. 2. kakapirri, kakapirríxa. (c). adjektiboa. Zazpikia. Ik. kakalarri, zázpiki.
kákati. 1. kákati, kákatixa. (b). adjektiboa. Cagón. Burla gisa ere esana ohean pixa eta kaka egiten dutenei.
Ik. kakaiñéro. 2. kákati, kákatixa. (b). adjektiboa. Beldurtia.
kakátsu, kakatsúa. (c). adjektiboa. Zazpikia. Fastidioso, -a, molestón, -a, persona de poca paciencia. Zapatero moduan ona da, baiña kakatsu utsa./ Errelebua aldatu zotsenetik kakatsu bat eindda dago. Ik. kanpolarrósa.
kakatsukeríxa, kakatsukerixía. (c). izena. Ruindad. También fastidio. Pagatzeko orduan kakatsukerixan bat eingosku./ Ura sarri bota biarra da kotxe orrek daukan kakatsukerixia. Bi azentuz ere bai: kakátsukeríxa, kakátsukerixía.
kakátxiñ, kakatxíña. (d). izena. Philloscopus collybita. Mosquitero. Txori txikia, burubaltza-ren antzekoa. Sin. txío.
kákatza, kákatzia. (c). izena. Lokatzadia, basatza. Barrizal, y por supuesto, "mierdazal". Eurixa eitte zebanian kakatza demasa sortzen zan etxe aurrian. komentario 1 Ik. lokátzari, lokátzarte, básatza.
kakáume, kakáumia. (b). izena. Crio, -a, imberbe. Bota zigarrua ezpanetik, kakaumiok alakuok./ Iru kakaumek zure kotxiai zirrika ziarduen. komentario 1 Ik. kakámutiko.
kakáusaiñ, kakáusaiña. (a). izena. Olor a excremento. Irudizko testuinguruetan ere bai: Zelako kakausaiña dagon gobernuko partiduan.
kákazarra!. (b). interjekzioa. Interjección que denota contrariedad, disgusto. Plaiara joango giñala, ta kakazarra! Ik. putza!, útsa!.