Hiztegia
jabóndu. (c). du aditza. Jaboiaz igurtzi. Enjabonar. Da gero aura lixibia, ba, jabondu, ta an dana tolosturan ipiñi, sutako autxakin egosi... Hil. Jabondu, da gero uretan, urkorrientan, ur garbixan astinddu. Don.
jái. 1. jai, jáixak. (a). izena. Festak. Fiestas. Laster die Elorrixoko jaixak. Pluralean ia beti. Fiesta edo festa ez da ia sekula esaten zentzu honetan. Ik. fiésta. 2. jai. (a). Lanik egin behar eztako eguna. Aditza ondoan duela erabilia. Día de descanso laboral.
Biar jai artu biot medikuana joateko./ Aurten Paskuetan eztaukagu jairik. jai euki. (b). esapidea. JAI EGON. No tener ninguna oportunidad, nada que hacer. Alperrik abill, neska orrekin jai daukak./ Geixao ezpada zaintzen jai dauka pelotan./ Emen lan egiñ ezian, jai dago.
jai tta aste. (b). esapidea. Egunero, beti. Tanto en día laboral como en festivo. Esne partitzen jarduten dau jai tta aste, uda ta negu. Ik. jaiégun.
jaiégun, jaiegúna. (b). izena. Día festivo. Jaieguna aillegau ta lan ein biarra tristia da.
Ant. astégun.
jáiki. (a). da aditza. JEIKI. 2 komentario 1. jaiki. JAGI. Levantarse. Seiretan jaikitzen da egunero. Grabaketetan JAGI bat agertu zaigu. Eitten zoskun señoriak erlojua zertu, gu goizao jagitzeko, mezetarako, astuen moduan lana eitteko. Eli. jaikíxan. 1. jaikíxan. (c). adberbioa. Al galope (zaldia, astoa, txakurra). Atzo astuan jaikixan etorri nitzuan kaletik etxeraiño.
Sin. laukúan. 2. jaikíxan. (c). adberbioa. Bizikletan jarlekutik jaikita. Jaikixan igo najuan Elgetako aldapa guztia. Ant. jarritta. Ik. zutíttu. 2. jaiki, jeiki. (c). du aditza. Jeikierazi. Umiak siestatik jaiki dabe aittajuna./ Zegaittik jaiki nozu ain goiz?
3. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Zakila tentetu. Empinarse el pene. Orri oiñezkero etxakok jaiki be eingo./ Neska ori ikusi orduko jaikitze jatak. Inoiz adinekoei entzun diegu bazirela antzina "pastillas Jaiki" esaten zitzaienak. Garaiko "Viagra", itxura denez. Ik. tentetu. 4. jaiki. (d). da aditza. Ogi orea harrotu. Oria etxian eitten danian eromaixan —oramaixa orreaittik izengo da— “Oria eindda dao? Oria jaikitta dao?” Lebaduria, azkarrixa emundakuan, da aura kurtiduta ipiñi tta, epelian, jaiki eitten dok aura. Don./ Ogixa erriaz doia, ondo jaiki da, jaiki. Don.
5. jaiki. (c). zaio aditza. JEIKI. Ehiza-aberea bere gordelekutik irten ehiztariak eraginda. Nere muturran aurrian jaiki jatan erbixa. Ik. paráu. 6. jaiki, jaikíxa. (c). adjektiboa. Altivo, -a, orgulloso, -a. Ezta persona txarra, baiña jaiki samarra.
Ik. ténte, urten. 7. jaiki, jaikixa. (d). izena. Harrokeria.
eukixan jaikixa. (c). esapidea. Dirua izateak ematen duen harrokeria. Ez gure aberats barrixak asko ekixelako, baiña eukixaren jaikixa eban berakin. (SM Zirik)./Juan jakozen ari eukixan jaikixak; gizajuak ez eukan zer aora eruan, ezta ilda nun jausi be. (SM Zirik). Zera diosku idazle eibartarrak: "Eukiaren jaikia burua gora edo atzeruntz dabela ibiltzen diren aberats barriengatik esaten da". 8. jaiki, jaikixa. (d). izena. (Eibar) Garbo. Ikusizu zelako jaikixa daroian zure alabiak. (AAG Eibes)
jáio. (a). da aditza. JAIXO. Nacer.
JAIXO eta bere eratorriak ere bai, mendebal aldera, batik bat. Goiztxo jaio giñuztan!. esaera. GU BE JAIO GIÑUZTAN BA!. "Zerbait ikusi ez edo ezagutu ez edo eduki ez duen pertsonak esaten du, bere garaian halakorik ez zelako. jaiúa izan. 1. jaiua izan. esapidea. JAIXUA IZAN. Jaiotakoa izan. Ori Elusun jaiua da.
2. jaiua izan. esapidea. JAIXUA IZAN. Trebea izan. Ni enok dantzarako jaiua.
jaiókera, jaiókeria. (c). izena. Jaiotzea. Nacimiento. Oso jaiokera txarra euki zeban./ Jaiokeratik eskuko atzaparrak falta jako./ Jaiokeratik da itxua. "Jaiokeratik", batik bat; gutxiago beste kasuetan.
jaiotérri, jaioterríxa. (c). izena. Pueblo natal. Berrogei urte kanpuan eindda gero etorri da jaioterrira.
jaiotétxe, jaiotetxía. (c). izena. Norbait jaiotako etxea. Casa natal. Pedro karnazeruan jaiotetxia erre da.
Jaka. inddarra Jakan. (c). esapidea. Indarra falta, indarra auzoan. Erronkia ugari arrixa errez jasoko zebala, baiña gero plazara urten eta zera, inddarra Jakan. Lehenengo (gerra aurrekoa, hain zuzen) tentsio altuko argindar-linea Jakatik zetorren. "Jakako linea" deitzen zitzaion. Hortik esapidea.
jáke, jakía. (d). izena. Jaka. Chaqueta, zamarra. Gure aittajunak jakia jazten zeban, ez txaketia. askotan.
Gure aitonak ez zuen beste hitzik erabiltzen txaketari deitzeko. Gabardina eta bestelako estalgarri handiei ere jake askotan. Ik. gában.
jakédun. 1. jakedun, jakedúna. (d). izena. Jakea jantzita daramana. 2. jakedun, jakedúna. (d). izena. Gizarte-maila apalekoa. Ik. gabándun.
jáki, jákixa. (d). izena. Alimento, pero parece que en Bergara solamente se dice asociado a "txarra" o "ona", en frases como esta:. Txakurra gaixoik dago, jaki txarren batek gaitz eindda ero.
jakínai, jakínaixa. (c). izena. Jakingura, jakinmina. Curiosidad, avidez de saber. Auzoko berrixen jakinai aundixa zeukan mojiak./ Baina, baina... zuk daukazu jakinaixa, zuk! Sin. jakingúra. Ik. jakínbiar.
jakínbiar, jakínbiarra. (c). izena. Jakin-beharra. Jakiteko grina. Curiosidad desmedida. Batzuk iñon etxeko goraberen jakinbiarra izaten dabe./ Orren jakin-biarrak eztauka akaburik./ Jakinahi (eta jakingura) eta jakinbiar antzerakoak dira, baina jakinbiar-ek ikutu peioratibagoa du berez.