Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
izketáldi
izugárri
izketáldi, izketaldíxa. (d). izena. Berbeta saioa. Ik. ízketa.
ízkuntza, ízkuntzia. (d). izena. Idioma. Lexiko arruntekoa izan ez arren, ezaguna da, eta adinekoek inoiz esaten dute. Berdintsua gertatzen da izkera eta izketarekin. Euskeria oso izkuntza zarra dala ero. Gure izkuntzia orraittio gure zarrei be entzuten gontsen e:
izo. Ik. íso!.
© Jaione Isazelaia
ízotz, izótza. (a). izena. Hielo. Izotz mortala bota dau. Izotza zuri dagoela esan ohi da zurituta dagoenean. Gaur goizian izotza zuri zeuan. Ik. izótzbeltz, luparda. izótza eiñ. du aditza. 1. izotza eiñ. (a). Helar. Gaur goizian izotza ein ddau. 2. izotza eiñ. (a). Fabricar hielo.
izotzálde, izotzaldía. (c). izena. Iparraldera jotzen duen haranaldea.   La umbría. Nik eneuke izotzaldian etxeik eingo. Ik. áiñube, euzkí-bégi.
izótzbeltz, izotzbéltza. (c). izena. IZÓZBELTZ. Zerua estalita dagoelarik egiten duen izotza. Txarrena omen. Ihintzik egiten ez duenez ez dira zelaiak zuritzen, baina bai gogortu.   Helada que se produce en olas de frío, a pesar de estar el cielo cubierto. Izotzbeltzak arbolak eta danak igartu jittuan. IZ
izotz-garránga, izotz-garrangía. (d). izena. Izotz-kandela.   Carámbano de hielo. Akordatzen nok zinkuentaitresko edurtian zelako izotz-garrangak egoten zien teillatutan. Ik. izótz-kándela, garránga, kándela.
izótz-kándela, izótz-kándelia. (c). izena. IZOZKANDELA. Izotz-garranga.   Carámbano Donatok dio izotz-kandelei handiak direnean garranga deitzen zaiela. Ik. izotz-garránga.
izótz-kósko, izótz-kóskua. (d). izena. Izotz pusketatxoa.   Cubito de hielo. Txanpan botillia izotz-koskuekin baldian jarritta. Ik. burdíña-kósko.
izozdun, izozduna. "Hielero, vendedor o repartidor de hielo." (SB Eibetno)
ízozte, ízoztia. (c). izena. Izotz bolada.   Temporada o racha de heladas. Otxentaizinkoko izoztian igartu zien emengo eukalitus saillak./ Joan dan eneruan egundoko izoztia ein juan. Ik. édurte, éuritte, síkute.
izóztu. (a). da-du aditza. Helarse, congelar(se). Everestetik berakuan izoztu jakozen eskuak./ Konjeladore onek eztau ondo izozten.
ízpi. 1. izpi, izpíxa. (d). izena. Haria.   Hebra de hilo. Ik. álbeni, izpíttu. 2. izpi, izpixa. "Veta. Sin. ari, egur-zan" (SB Eibetno) Sin. ari. Ik. béta.
ízpitta, ízpittak. (d). izena. Paperez egindako sokak, antzinako Inauterietako apaingarriak. Gu Bergara juten giñan, geu be. Orduan botatzen zittuen, ízpittak esaten jakuen, olako papelekin einddako sokak eta, botata ta, egundoko zerak ibiltte zien. Mertz.
izpíttu. IZPIITTU, IZPI-IZPI EGIN. 1. izpittu, izpixak. (d). da-du aditza. Izpiak, zatitxoak egin, bakailauarekin, adibidez. Baita, oihala edo prakabarrena lixtuta, hari puntak bistan direla, dagoenean IZPITTUTA dagoela esaten da.   Deshilachar(se); desmigar un alimento. Iñoiz prakabarrenak eta izan dittuk pa ik izpittuta. Izpittu, izpittu beste zeozei be esate jakok; bai, bakillaua txikittu, zatitxuak eiñ. Klem. Hitz ia galdua. Arropari buruz lixtu osasun hobean dago. Ik. álbeni, ízpi, líxtu, txirbíztu. 2. izpittu. (d). da-du aditza. Ardi ilearen izpiak banatu edo harrotu. Eskuz egiten zen lan hau.   Separar y soltar la lana apelmazada con objeto de darle cuerpo; se hace a mano. Eta ardiillia preparatzen da, garbittu, al dan koloreik ederrenakin, jo-jo-jo eiñ, ta gero kardatzeko, ta gero dana izpiittu eitten da, ta gero izpiittu ta ipini, ta kardau. Hilari./Dana izpi-izpi einda ipini biozu kardatzeko. Pedro.
íztar, iztárra. (a). izena. Pierna. Iztar ederrak dauzkazu. komentario 1
iztárgoen, iztárgoena. (d). izena. Iztar barnearen goi aldea.   Parte superior del interior de la pierna; ingle? Don. Kanpokaldeari egal. komentario 1
iztar-lengusu, iztar-lengusua. izena. (Eibar) "Bi pertsona iztar-lehengusuak dira gurasoak elkarren artean anai-arrebak direnean.   Primo hermano." (AAG Eibes)
iztárrarte, iztárrartia. (c). izena. Entrepierna. Zer kili-kilixa daukazu iztarrartian, ala?/ Iztarrartia urratuta daukat.
izu, izúa. "El espantadizo." (Izag Antz). Sin. ixúka.