Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
izeba
izozdun
izéko, izekúa. (d). izena. Tía. Gure aittazanak Amatiñokuei, eta geuk pe bai, izeko ta osaba; ta Txarakuak tio ta tia zittuan. Klem./ Nere izeko orrek... Aniz. Gaur ia galdua. Lehen adibidean ikusten denez gure gurasoen belaunaldian batzuk "tio" eta "tia" ziren eta beste batzuk "izek" eta "osaba". Mugatuan "izekua" eta "osabia" ere esaten zen. Elosun "izeba" ere bai.
1. ízen, izéna. (a). izena. Nombre. izenaren jabe izan. (c). esapidea. Izena edo ezizena egoki jarrita eduki. Justo izenaren jabe zan benetan, ain zan zuzena. izénik ez éuki. (c). esapidea. Egite itsusia izan. Zuk ein dozunak eztauka izenik.
2. izen. Ik. izan.
izen-apelídu, izen-apelíduak. (b). El nombre y los apellidos. Izen-apeliduak eta dana artu doskue.
izéntau. 1. izentau. (c). du aditza. Izendatu.   Designar, nombrar. Iru lagun izentau die alkatiakin berba eitteko. 2. izentau. (c). du aditza. Izenez aipatu.   Nombrar. Mesedez, ezik nere izenik izentau./ Danak izentau jittuan banan-banan.
izíngura, izinguría. (d). izena. Ixingura. Istinga txikia, urnegarra berez sortzen den lekua. Cenagal Basuan ero, ur negar bat ola pixkat sikatutakuan egoten dana, umedadia bestian baiño geixao. Izinguria esateakok e, ur gutxi, betik umedadia, sikatu bez da ur negarra egoten dana. Don. Sin. oxinga. Ik. istínga.
iziotu. Ik. ixótu. bákan, bakána. (d). adjektiboa. Bakarra, galdua. Gorosti bakanen bat beti egoten da piñu artian. Gutxi erabilia.
izkéra, izkería. izena. (Elosu) Hitz egiteko era. Lexiko arruntekoa izan ez arren, ezaguna da, eta adinekoek inoiz esaten dute. Elosun normala da. Geixena ezautzen da izkerán, zeiñ nungua dan. JJp./ Eztauka arek emengo izkería. JJp.
ízketa, ízketia. izena. Berbeta. Lexiko arruntekoa izan ez arren, ezaguna da, eta adinekoek inoiz esaten dute. Batzuek "gipuzkeraz" esanahiaz diote. Elosun arrunta da. Ari amorratu gustatzen jakok izketan eittia, “degu”, “ostirala” eta olakuak./ Bergan geixao berba esaten da. Geuk esaten dou iñoiz e: “ Ik. bérbeta, ízkuntza.
izketáldi, izketaldíxa. (d). izena. Berbeta saioa. Ik. ízketa.
ízkuntza, ízkuntzia. (d). izena. Idioma. Lexiko arruntekoa izan ez arren, ezaguna da, eta adinekoek inoiz esaten dute. Berdintsua gertatzen da izkera eta izketarekin. Euskeria oso izkuntza zarra dala ero. Gure izkuntzia orraittio gure zarrei be entzuten gontsen e:
izo. Ik. íso!.
© Jaione Isazelaia
ízotz, izótza. (a). izena. Hielo. Izotz mortala bota dau. Izotza zuri dagoela esan ohi da zurituta dagoenean. Gaur goizian izotza zuri zeuan. Ik. izótzbeltz, luparda. izótza eiñ. du aditza. 1. izotza eiñ. (a). Helar. Gaur goizian izotza ein ddau. 2. izotza eiñ. (a). Fabricar hielo.
izotzálde, izotzaldía. (c). izena. Iparraldera jotzen duen haranaldea.   La umbría. Nik eneuke izotzaldian etxeik eingo. Ik. áiñube, euzkí-bégi.
izótzbeltz, izotzbéltza. (c). izena. IZÓZBELTZ. Zerua estalita dagoelarik egiten duen izotza. Txarrena omen. Ihintzik egiten ez duenez ez dira zelaiak zuritzen, baina bai gogortu.   Helada que se produce en olas de frío, a pesar de estar el cielo cubierto. Izotzbeltzak arbolak eta danak igartu jittuan. IZ
izotz-garránga, izotz-garrangía. (d). izena. Izotz-kandela.   Carámbano de hielo. Akordatzen nok zinkuentaitresko edurtian zelako izotz-garrangak egoten zien teillatutan. Ik. izótz-kándela, garránga, kándela.
izótz-kándela, izótz-kándelia. (c). izena. IZOZKANDELA. Izotz-garranga.   Carámbano Donatok dio izotz-kandelei handiak direnean garranga deitzen zaiela. Ik. izotz-garránga.
izótz-kósko, izótz-kóskua. (d). izena. Izotz pusketatxoa.   Cubito de hielo. Txanpan botillia izotz-koskuekin baldian jarritta. Ik. burdíña-kósko.