Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
íxa
ixkótu
1. íxa. 1. ixa. (a). adberbioa. Por poco, casi. Ixa errekara jausi naiz./ Ixa naixao dot etxian geratzia. Ik. kásik. ixíxa. (a). adberbioa. IXEIXA (EIB.). Ia-ia.   Casi casi. Ixixa loterixia tokau jakon./ Trenera berandu aillegau naiz ixixa. ixixan. adberbioa. Hutsaren faltan. Beti ixixan ibiltzen da, baiña sekula eztau irabazten. 2. ixa. (b). A punto de. Ixa ittuan zeuala etara zeben.
© Jaione Isazelaia
2. íxa, ixía, -ak. (b). izena. . Juncus effusus. Ihia.   Junco Landare hosto gabekoa, luzea, orratz gisakoa, ur asko dagoen lekuetan motroiloka sortzen dena. Behin leku batez jabetuz gero oso zaila da kentzen. Prozesioa pasatzen zen lekuetan bota ohi zen lehenago, Uberan Gorpusti egunean, adibidez. Pluralean izendatzen da ia beti: ÍXAK. Sin. ur bedar.
íxil, ixílla. (a). adjektiboa. Hitz edo zarata gutxikoa.   Callado, -a, silencioso, -a. Oso ixilla da Ariznoako kamareria./ Oso leku ixillian bizi naiz.
ixíldu. (a). da-du aditza. Callar(se).
ixílik. (a). adberbioa. En silencio. Ixilik, mesedez./ Ixil-ixilik dago. Ik. ixilíxan. Umiak ixilik oilluak txixa eiñ arte. (c). esaera. Umeei isilik egoteko esateko modu bastoa; oiloek ez dute txixarik egiten. Umiak ixilik egon oilluak txixa eiñ arte! ixilik egon ari. (c). esapidea. Kezka, asperdura, harridura etab. adierazten duen esapidea, testuinguruaren arabera. ixilik eta abarrik. esapidea. (Aramaio) Gordeta, ezkutuan. Gandiagak esan auen ixilik eta abarrik ibili ziela euskerie ikesten Oliten. (Orm Aram). lagaidazu ixilik!. esapidea. "Hori esaten duen pertsonak adierazten du bakea behar duela, bera bakean lagatzeko; beraz, bestea(k) isiltzeko." (Lar Antz).
ixilíxan. (c). adberbioa. Isilean.   A la chita callando, a hurtadillas. Andrian ixilixan kotxia erosi zeban./ Ixilixan makiña bat negar einddakua da./ Maixuan ixilixan erretzen dabe eskolan. IXILIXAN soilik edo NOREN IXILIXAN. NOREN IXILIK ere bai. Aman ixilik joate zan entrenatzera./ Nere aiztiak errotia eukan da panaderixia, araxe diru puxkat artzera. Gizonen ixilik. Mertz. (AA BergEus, 333. o.).
ixíl-kóntu, ixíl-kóntuak. (c). izena. Ahopekoak.   Confidencias, cuchicheos. Ixil-kontuak esaten. Gaur goizian ixil-kontu ugari euki juau. Don. Sin. áopeko.
ixilkuma, ixilkumia. "Se dice del nacido de soltera; bastardo. Sin. sasikuma, sasiko, sasipoi." (SB Eibetno). Sin. sasíko.
ixilláldi, ixillaldíxa. (b). izena. Período de silencio. Ixillaldi luzia egon da batzarrian./ Len dana zan korrupziño asuntua, baiña aspaldixan ixillaldixa dago. Ik. ixíllune.
ixilléko, ixillekúa. (c). izenlaguna. Ixilpekoa, ezkutukoa.   Secreto. Oiñ zuk dauzkazun ixilleko diruak partidu biaittugu./ Ixilleko nobixia i dauka. Sin. íxilpeko.
ixíllune, ixíllunia. (c). izena. Rato de silencio. Ixillunia aprobetxauaz neuk berba eingot. Ixillaldi eta ixillune Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina badirudi ixillune beti dela laburra, eta ixillaldi luzea ere izan daiteke.
íxilpeko, íxilpekua. (c). izena. Secreto. Ik. ixilléko.
ixil-póltsa, ixil-poltsía. (d). izena. Isilpeko, ezkutuko diru-poltsa.   Bolsa secreta de dinero. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste dotoretasun? Ixil-poltsaren bat bajaukak baztarren batian gordeta. (SM Zirik)./ Errezelu txarrak eindda gizonoi, asi da begira, eta sakapian agertu ixil-poltsia
ixiltásun, ixiltasúna. (b). izena. Silencio. Ixiltasunak pentsau eraitten dau.
ixípu. Sin. ixipu.
ixípula, ixípulia. (c). izena. Ezpainetan eta buruan, batik bat, agertu ohi zen azaleko gaitza. Ixipula unea marroi eta minbera jartzen zen.   Erisipela. Kostra orrek urtetze juek pa, ezpanian da, leno buruan be makiña bat urtetze juan. Marroia izeten dok; ezpanetan da buruan; zorrixa ta zera ta; garbittasun gutxi zeuan lekutan-da ixipulia dabela-ta, umiak eskolara-ta, bat baiño geixao etortzen zittuan. Klem. komentario 1 Ik. San Martzíal. ixípula beltz, ixípula beltza. (d). Azaleko minbiziren bat, ziur asko. Ixipula beltza gaitza be badok. Narbaiza-goiko Maria il zuan, neuk etxakixat zer izan zan, nun urten ero ze; ixipula beltza zala ta... Klem.
íxko. 1. íxko. (b). izena. Idiskoa.   Novillo. Bi ixko ta biaia dare zaltaixan. Urtebete bat artekoa: txal-ixko. Ugalketarakoa: puestoko ixko. Idi gaztea: ixko-koxkor edo idi-gazte. Ik. biáe, txál-íxko. ixko eske. Ik. uméske. ixkua bota. Ik. ixkotu. 2. íxko, íxkua. (c). izena. (lagunartekoa.) Pertsona handi eta kirtena, lagun artean. I aiz ixkua, i! 3. íxko, íxkua. (a). (lagunartekoa.) Mutil erakargarria eta emakumetan trebea. Hori don ixkua; Redfor bera bera be txiki lagatzen jon.