Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
itxúski
ixilíxan
ixilíxan. (c). adberbioa. Isilean.   A la chita callando, a hurtadillas. Andrian ixilixan kotxia erosi zeban./ Ixilixan makiña bat negar einddakua da./ Maixuan ixilixan erretzen dabe eskolan. IXILIXAN soilik edo NOREN IXILIXAN. NOREN IXILIK ere bai. Aman ixilik joate zan entrenatzera./ Nere aiztiak errotia eukan da panaderixia, araxe diru puxkat artzera. Gizonen ixilik. Mertz. (AA BergEus, 333. o.).
ixíl-kóntu, ixíl-kóntuak. (c). izena. Ahopekoak.   Confidencias, cuchicheos. Ixil-kontuak esaten. Gaur goizian ixil-kontu ugari euki juau. Don. Sin. áopeko.
ixilkuma, ixilkumia. "Se dice del nacido de soltera; bastardo. Sin. sasikuma, sasiko, sasipoi." (SB Eibetno). Sin. sasíko.
ixilláldi, ixillaldíxa. (b). izena. Período de silencio. Ixillaldi luzia egon da batzarrian./ Len dana zan korrupziño asuntua, baiña aspaldixan ixillaldixa dago. Ik. ixíllune.
ixilléko, ixillekúa. (c). izenlaguna. Ixilpekoa, ezkutukoa.   Secreto. Oiñ zuk dauzkazun ixilleko diruak partidu biaittugu./ Ixilleko nobixia i dauka. Sin. íxilpeko.
ixíllune, ixíllunia. (c). izena. Rato de silencio. Ixillunia aprobetxauaz neuk berba eingot. Ixillaldi eta ixillune Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina badirudi ixillune beti dela laburra, eta ixillaldi luzea ere izan daiteke.
íxilpeko, íxilpekua. (c). izena. Secreto. Ik. ixilléko.
ixil-póltsa, ixil-poltsía. (d). izena. Isilpeko, ezkutuko diru-poltsa.   Bolsa secreta de dinero. Nundik norako diruekin jarabik gure andriak ainbeste dotoretasun? Ixil-poltsaren bat bajaukak baztarren batian gordeta. (SM Zirik)./ Errezelu txarrak eindda gizonoi, asi da begira, eta sakapian agertu ixil-poltsia