Hiztegia
íso!. (b). interjekzioa. Astoa edo zaldia geldi dadin egiten den oihua. So! Grito con el que se conmina a detenerse a burros y caballos. Iso astua, iso! Geldik or! Ant. árre!.
íspixa, íspixia. (c). izena. Espía, infiltrado. Eren artian zeuken ispixia ta danak galdu erain zittuan.
Horrela kontatzen digu Hilarik Bergarako Konbenioko paperen eta Foruen galera: Gero... konbenixuoi tta..., orrek papelok galdu zien ezkero, kitto. Bergan i zien papelok, da gizurrakin nun sartu zittuen ispixiak esan; andik galdu ziela. Orduan be ispixia.
istantz, istántza. (c). izena. Iluntzean ia ilundurik dagoeneko tarte hori. Egunaren eta gauren arteko muga. El crepúsculo. Atzo istantzian uso bandara galantak pasau zien./ Istantzerarte ibilli lanian da, artu otarria, ta etxera aguro, laga afaixai tta. Hil. Goizekoari egunsenti, baina bada goizekoari istantz esaten dionik ere. Ik. illunábar.
istínga, istingía. (c). izena. ÍSTINGI, ISTINGIXA. Toki urtsu eta lokatzatsua, ura sortzen den lekua delako. Cenagal. Naiz eta sikutia eiñ istingak eztie agortzen./ Ixak eitten die istingatan.
Sin. ur-zingíra. Ik. izíngura. istinga baten ibilli, istinga baten egon. esapidea. "Inguruan ur askorekin ibili, batez ere sukaldeko lanak egitean, ontziak garbitzen, esaterako.
Istinga baten emen nabill.
istíngor, istíngorra. (d). izena. Gallinago gallinago. Istingi ingurutan egoten den hegaztia. Oilagorraren ia berdina baina txikian. Agachadiza, becacín. Istingorra oillagorra baiño txikixaua da. Sin. míngor.
istríbillu. 1. istríbillu, istríbillua. (d). izena. Estribillo, sonsonete. Beti istribillu igualakin abill.
2. istribillu. Ik. bizíkeleta.
istripu, istripua. izena. (Antzuola) "Azkar, korrika eta presaka ibiltzea. Istripu baten ibili./ Ori da istripua dabitzuna." (Lar Antz).
Isúziar, isúziarra. (c). toponimoa. Isusi zeharra. Uberan izotzaldeari, ipar-isuriari, esaten zaio. Llámase así en el valle de Ubera a la vertiente Norte, a la umbría. Mutikotan arrika eitte giñuan Isuziarrekuak Agarreikuen kontra.
Ik. Agárre-égi.
ítto. (a). da-du aditza. Ito. Ahogar. Neskia itto da Deban.
íxa ittúan. (c). esapidea. Itotzeko zorian, ito eginean.
Ixa ittuan etara dabe mutikua uretatik.
ittomen. 1. ittomen, ittomena. (c). izena. Itotzeko moduko egoera. Tabernara sartu giñanian, aura zan ittomena! . 2. ittomen, ittomena. izena. (Eibar) "Oso barregarria, barrea eragiten duena. Lagun artian itxomena da a gizona." (AAG Eibes).
ittuinpe, ittuínpia. (c). izena. Teilatu-egalaren aterpean geratzen den kanpoko partea. La zona guarecida por el alero del tejado.
ittúiñ. izena. (Aramaio) ITTÓIN, ITTOGIÑ, ITTUFIÑ (ARAM.). 1. ittuíñ, ittuíña. (b). izena. Itogina. Gotera. Ittuiñak dare ganbaran da konpontzia komeni da. Oso txikia denean tantana ere esaten zaio. 2. ittúiñ, ittúiña. (b). izena. Itogina. Teilatuko ura, hodian batu ondoren, jausten den txorroa eta lekua. El chorro y el lugar donde caen las aguas del tejado. Ittuiñera joan, da ekarri ura, txorrokua zikiña dator ta. Ittuiñeko ura ona da garbantzuak eta egosteko. Gurean ahal zen guztietan itogineko uraz prestatzen ziren. Sin. txitxiñ.