Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
irrara
irúkotx
irúkotx. IRUKOITZ, IRUKITZ, IRUKUTZ.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
1. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. . TRIFOLIUM PRATENSE. Zelaian berez sortzen den sekula belarra. Trébol silvestre Irukutza zelaixan egoten danai; “trebol”, orri esate jako irukutz bedarra. Irukutz aundixa, irukutz txikixa... Don. Oso fina da jateko. Batzuk "berezko irukotxa" ere deitzen diote. Ereindakoa, sekula-bedarra edo alfafe zabala da, eta berezkoa, irukotxa. Batzuentzat hosto txikikoa da, trebola zabalagokoa delarik. Donatorentzat berriz, irukutz eta trebola gauza bera dira. Azen.: írukotx, írukitz, írukutz eta írukoitz ere bai. Ik. trébola.
2. irúkotx, irúkotxa. (c). adjektiboa. Hiru atal edo parte berdin dituena.   Triple, compuesto de tres partes. Baserri ori irukotxa da (hiru etxebizitza dituelako). Aurrekoaren Ald. eta azentu gorabehera berdinak. Ik. bíkotx. 3. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. Trillizos. (Abereetan). Ik. íruki, laukotx.
írun. (d). du aditza. Linuz edo artilez haria egin.   Hilar. Kerrua irun esate jakon; goruan ipiñi, sartu gerrixan da ardatzakin arixa eiñ. Aniz./ Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Aniz./ Lenengo ardixen illia garbittu, siketu, kardak esate jakona, kardiakin zertu, sitx eindda ipiñi. Gero, irun esate jakon, goruetan, naiz txabillan gizonak.Aniz./ Iruten etara giñuan erretratua. JJp./ Gero irun. Iruteako zenbat lan! Ni entzunda nao —beeko sua izengo zan, beste surik ez— gabian amaikak amabixak aldera artian, ardatzian eitten onek andra zaarrok —geruaokua da makiñia— da an ardatzian eiñ, da gizonak albuan jarri, tta suai puxkat argi eraiñ, da; ostian kosta eitten zala petroliu- ta. Da suan argixakin e iruten. JJp. Ikusten denez, IRUTEN forma agertzen da usuen.
irundu. aditza. (Eibar) Laminar.
irúntsi. (d). du aditza. Irentsi.   Tragar. Botoia iruntsi dau umiak./ Jan ez, iruntsi eitten dau bazkaixa. Sin. tragáu.
íruntz, irúntza. (c). izena. IÑUNTZ (LEIN.), IÑONTZ (OÑ.). Ihintza.   Rocío. Naiz ta iruntza egon, atsaldeko bedarra obia beti. Don. Sin. intz.
iruortz. "Arado de tres dientes." (SB Eibetno).