Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
irízill
irukitz
irúko. 1. iruko, irukúa. (c). izena. Elizkizunetara sartzeko jotzen diren hiru kanpai hotsak.   en Ubera las tres campanadas que indican el inicio de la función religiosa. Irukua joten, da oinddio etxian neuan. Orduerdi lehenago kanpaiak jotzen ziren, kanpai-saio luze samarra; ordulaurden falta zelarik batekua, eta azkenik irukua. 2. iruko, irukúa. (c). izena. A los bolos, el pleno. Len be irukua jo dau ta oin be larri ibili./ Lau iruko dare oingoz. Hiru txirloak eraisteari esaten zaio irukua jotia.
irukoskorreko, irukoskorrekua. izena. "Clase de pan." (SB Eibetno)
irukóte, irukotía. (b). izena. IRUKÓNDE. Hiruko taldea.   Grupo de tres. Guk pe irukote ederra jaukau etxian, zein baiño zein okerrauak./ Au dok irukotia! Hiru perretxiko eder, hiru patata handi zulo baten, etab. ikustean. Enfasidun esaldietan entzuten da, batik bat. Zuen bixak eta guria, aze irukondia juntau dan gabon-kanturako. Ik. -kónde.
irúkotx. IRUKOITZ, IRUKITZ, IRUKUTZ.
© Jaione Isazelaia
© Ezezaguna
1. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. . TRIFOLIUM PRATENSE. Zelaian berez sortzen den sekula belarra. Trébol silvestre Irukutza zelaixan egoten danai; “trebol”, orri esate jako irukutz bedarra. Irukutz aundixa, irukutz txikixa... Don. Oso fina da jateko. Batzuk "berezko irukotxa" ere deitzen diote. Ereindakoa, sekula-bedarra edo alfafe zabala da, eta berezkoa, irukotxa. Batzuentzat hosto txikikoa da, trebola zabalagokoa delarik. Donatorentzat berriz, irukutz eta trebola gauza bera dira. Azen.: írukotx, írukitz, írukutz eta írukoitz ere bai. Ik. trébola.
2. irúkotx, irúkotxa. (c). adjektiboa. Hiru atal edo parte berdin dituena.   Triple, compuesto de tres partes. Baserri ori irukotxa da (hiru etxebizitza dituelako). Aurrekoaren Ald. eta azentu gorabehera berdinak. Ik. bíkotx. 3. irúkotx, irúkotxa. (c). izena. Trillizos. (Abereetan). Ik. íruki, laukotx.