Hiztegia
infarnuko txerren, infarnuko txerrena. (d). (adierazkorra.) INFARNÚKO ETSAI, TXERREN, TXARRAN (OÑ.). Deabrua. Infarnuko txerrena baiño okerraua da gure mutiko ori./ Txerren danak baiño okerraue. (Lein.)./ Txerren baiño gogorraua.
Konparaketa hauetan, batik bat.
Ingálaterra. (d). toponimoa. Inglaterra. Ingalaterran izandakua da ori. Hala diote adin handikoek.
Gaur Inglaterra.
ingaratu. (d). INGURATU, INGIRAU (EIB.), INGIRATU, INGERATU (OÑ., LEIN.). Eskuratu, gertatu, prestatu. Egur pilla bat eitten zanian, egurra ingaratuta dauku, zurajia ingaratuta dauku. Don./ Ingeratu adi! (Prestatu hadi, mugitu hadi)./ Sanjuanak urreratu ziran eta zine modurako makiña bat ingirau eben. (SM Zirik)
inguletadora, inguletadória. (c). da izena. Angeluan ebakitzeko makina. Ori da inguletadora. Ingúletadoria. Ingulet esate ako, kuadro bat ein biar bozu, ebai biozu inguletian. Martin. INGULETIAN EBAI. Angeluan ebaki. Bat alde batea eta bestia beste aldera, ra!, da erdixan, ra! Inguletian ebai. Angel.
komentario 1
ingurátu. 1. inguratu. (c). du aditza. Eskuratu, jirau. Nundik andik inguratu biot aixkora bat. Ik. ingaratu, jiráu. 2. inguratu. (c). du aditza. Rodear. Etxia alanbradura batekin inguratu dabe.
ínguru. 1. ínguru, íngurua. (b). posposizioa. Cerca de, alrededor de. Larogei pezeta inguru balio dau gasoillak./ Amarrak ingurua da./ Gabon inguruan izan zan.
2. ínguru, íngurua. (b). izena. El contorno, el alrededor. Etxe inguru ederra dauke./ Inguru guztiak amorratu zittuan./ Inguruko errittatik etortzen da jentia. Eta inguruan, ingurutik, ingurura...
ínka, ínkia. (d). izena. Abereen arnasestua birikietako gaitzagatik. Pulmonixiai aguro igartzen jako. Arnasestua ero, inkia ero asten jako ta (ardiari). Enr.
inkernu. 1. inkernu, inkernua. (d). izena. Asmoa, gogoa, intentzioa. Inkernue bai baiña alizetia falta. (Lein.)./ Umeonek dauka inkernua, atsalde guztia zeoze erostia nai. Goaittik erain dost. (Lar Antz) 2. inkernu, inkernua. "Norbaiti gorrotoa izatea, gaizki opa izatea. Etxokonak dauka inkernua gure katuandako." (Lar Antz)
3. inkernu, inkernua. izena. "Joera, gogo bizia. Orrek dauka makinaako inkernua. (Txanpon-makinez dihardu).
inkisizíño, inkisiziñúa. (d). izena. Ikusi-ezina, burruka, bekaitza. Odio, rencor, enfrentamiento. Ola alkarren artian asarre dabitzen familixak eta, inkisiziñua dagola familixan ero, auzuan ero. Persona bat danian lagun artian-da inkisiziñua ipintzen dabena: "orrek inkisiziñua ipiñiko leukek baitta eztakitt nun be". inkisiziñúa ipiñi. (d). esapidea. Sesioa, demanda ipini.
inórante, inórantia. (c). adjektiboa. Ezjakina. Ignorante. Ezixok kasoik eiñ, inorante utsa dok eta. Sin. ezjákiñ.
inpórta báre, inpórta baría. (c). adjektiboa. INPÓRTAREBAKO, INPORTABAKO (UB., ANG.). Inportabakoa, ezer inporta ez zaiona. Dejado, -a, el/la que no se preocupa de nada. Ola txarrixan moduan gizentzeko, zela izen leike aiñ inporta baria./ Inporta baria izan bai, tta teillatuko ittuinei kasoik pez, da azkenian etxiak beia jo.
Mugatuan ia beti.
inpórta izan. (a). dio-zaio aditza. NOR-NORI. Importar. Etxat bape inporta afaldu ezta be./ Ze inporta dotsa ari gurian pasatzen danak?/ Bai zuri inporta be Afrikako kontuak.
Inporta, inporta, inportako. Hiztun onek ez dute «inportatzen» esaten. NOR-NORI zein NOR-NORI-NORK: Etxat inporta zuk esaten dozuna, edo eztost inporta zuk esaten dozuna(k?).
inpórtante, inpórtantia. (a). adjektiboa. Importante. Telebisiñuan agertu zan. Oso inportantia eindda dago.
Ironiaz erabiltzen da sarri: Inportantia da aura bere ustez.
intenzíño, intenziñúa. (a). izena. Intención. Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua. (c). esaera. Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera. Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion: