Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
interíor, interiórra. (c). izena. Tiradun barruko kamiseta.   Camiseta interior de tiras, sin mangas. Nik uda ta negu, beti interiorra. interiór utsían. (c). adberbioa. Interiorra jantzita bakarrik. Izotz galantakin be interior utsian ibiltzen dok. Ik. barrúko elástiko, elástiko.
intiarru. INTIERRU. Ik. entierru. Ik. entiérru -o.
intxa, intxia. (d). "Eztabaida, demanda, bakerik eza. Auzuan intxia dago zar eta gaztien artian/ Orduen be intxie eukienak eta inbirixie eta gauza danak urten eitten auien." (Orm Aram).
© Jaione Isazelaia
íntxarri, íntxarrixa. (b). izena. TXÍNTXARRI. Cencerro. Txakurrai intxarrixa ipiñi dotsa. Ik. árran, dúnba.
íntxaur. INTXOR.
© Asier Sarasua
© Asier Sarasua
1. íntxaur, íntxaurra. (a). izena. . Juglans regia. Nogal, nuez. Zuhaitzari berari Intxaur-arbola ere bai. Zenbait intxaur klase: Mari intxaurra, amerika intxaurra (materialetarako), intxaur beltza (oso estimatua eskupeta kajatarako), intxaur korrientia. Urriñeko intxaurrak amalau, bertara joan eta lau. (c). esaera. URRIÑEKO INTXAURRAK BETIAK, JOANDAKUAN UTSAK. (LAR ANTZ). Esaera da urrineko intxaurrak beti etxekoak baino gehiago ematen duela. Aldaera asko ditu esaera honek.
2. íntxaur, íntxaurra. (b). izena. OKOZPEKO INTXAUR. Gizonezkoek lepa zintzurrean duten koxkorra.   Nuez de la garganta. Zuen mutikuai intxaurra azi jako. Don.k gangarda edo zintzur deitzen dio eta ezezaguna zaio intxaur zentzu honetan.