Hiztegia
iltzeko, iltzekúa. (d). izena. ILTZEJO. Ganadua gaizki perratzeagatik sortzen den infekzioa. Iltzea azazkalean beharrean haragian sartzeagatik, alegia.
ilusiño, ilusiñúa. (a). izena. Ilusión. ilusíñuak egin. (b). Hacerse ilusiones. Mutilloi ilusiñuak eindda zeuan, itxuria, neskia ezkonduta zeuala jakin zebanian.
imájiña, imájiñia. (c). izena. Irudia. Imagen. San Pedron imajiñia kendu dabe altaratik./ Etxata joaten aren imajiñia burutik.
imíllen, imíllena. (d). izena. IMÍLLAUN, IMILLAEN. Iminaren laurdena. Aleak neurtzeko edukiera neurria eta hartarako zurezko ontzia, 3,5 litro eta 3 kg inguru (gari) hartzen dituena. Celemín. Medida de capacidad y recipiente equivalente a un dieciseisavo de fanega. Gurian bazan egurrezko ontzi kuadrau bat imillena esate jakona; alde batetik imillena ta bestetik imillen erdikua./ Abadiai Angiuzarrera imillen bat. Denpora txarra zanian arek konjurua ein biar eban, obligaziñua. Urtero-urtero imillen bat. Ben./ Imillauna: iru kilo babia baldin bada, artua be iru kilo, garixa usten dot bi tterdi ero. Garixa rasiauta izeten da imillaunian, eta bestia torretuta. Don.
Azen.: ímillen eta ímillaun ere bai. Imillena deituriko zurezko neurri-ontziak alde batetik imillena hartzen du, eta bestetik, buelta emanda, imillen erdi. Ik. ánega.
imíllen erdí, imíllen erdíxa. (d). izena. IMÍLLAUN ERDI. 1,75 l eta 1,5 kg (garia) gutxi gorabehera. Baita neurtzeko zurezko ontzi bikoitz karratua, normalean alde batetik imilauna eta bestetik imilaun erdia hartzen duena. Ontzi honi IMILLEN ERDIKO edo IMILLAUN ERDIKO ere deitu ohi zaio. Un treintaidosavo de fanega. La medida más pequeña de la serie. También el recipiente con que se mide. Imillaun erdi: alde batetik axal-axala izeten zan, da bestetik sakontxuaua, lau kuadrokua. Don. Azen.: ímillen erdi ere bai. Ik. ánega.
imintzíño, imintziñúa. (d). izena. IMINZIÑO. Aurpegiz, nahiz eskuz, nahiz bestela egindako keinua. Gesto. Aitta-zanak bajaukan esaera ori: imintziñua besteik eztauke ume onek. Klem./ Orrek aren zera oso edarki eitten dau aren jestua, aren kiñua ero, aren iminziñua ero, aren plantia ero. Don. Ia galdua.
Ik. kíñu, síñuka. imintzíñoka. (d). adberbioa. Imintzinoak egiten. Ik. kíñuka, síñuka.
ímiña, ímiñia. (d). izena. Anega laurdena. Aleak neurtzeko edukiera neurria eta hartarako zurezko ontzia. 13,9 litro eta 12 kg inguru (gari) hartzen duena. Medida de capacidad para granos, y recipiente, equivalente a un cuarto de fanega. Imiñakara babia eruan biar izate jakon abadiai./ Aurten eztou imiña bat arto artuko./ Artua, babia ta garixa raseauta, ta gaztaiñia torretuta. Gaztaiñiak eukitzen zittuan imiñiak amaika kilo. Don. Sin. kuárta. Ik. ánega.
imíñerdi, imíñerdixa. (c). izena. Iminaren erdia. 7 litro eskas eta 6 kilo inguru hartzen zituen edukiera neurria eta ontzia. Medida de capacidad para granos equivalente a un octavo de fanega. Neurri honetako ontziari imíñerdiko. Ik. ánega.
inbirióso, -a, inbiriosúa, -ía. (b). adjektiboa. INBIDIOSO, ENBIDIOSO. Envidioso, -a. Ezixozu erakutsi be eiñ, inbirioso utsa da ta.
inbiríxa, inbirixía. (b). izena. INBIDÍXA, ENBIDIXA. Envidia. Pielezko abrigu baten inbirixia eindda nago./ Anaian etxian inbirixatan pasau dau bizimodu guztia.
Gaur ENBIDÍXA gehiago. ZEREN inbirixia, gehienetan. Gauza batek beste bati ez diola zorrik, bestea bezain ona dela esateko: Txakoliñak etxaukak ardau onenan inbirixaik./ Degurixak eztauka Urbixan inbirixaik. ZEREN inbirixaik ez euki.
zu be inbidixia partidu zan egunian lenengo illadan eongo ziñan. esapidea. "Pertsona inbidiosoari esaten zaio." (Lar Antz) Sin. Zu be inbidixia partidu zan maixan izengo ziñan.
indarrétxe, indarretxía. (c). izena. Zentral hidroelektriko txikia. Asko ziren Iberduero nagusitu arte. Pequeña central hidroeléctrica. Aranen, Aranguntxon..., batian bestian mordua zittuan indarretxiak.
Sin. makinetxe, túrbiña.
índdar. 1. inddar, inddárra. (a). izena. Fuerza. Etxe batean lanerako jende asko dagoenean Etxe batean lanerako jende asko dagoenean indarra dagoela esan ohi da. Gaur, gurian dagon beste inddarrekin, garo guztiak erretirau bia jittuau. Gerraz aritzerakoan ere: Gero Bixkai aldetik inddarra aillegau zuan da Elgeta aldian gogortu zittuan. Tropak etab., alegia. inddarra egin. (c). aditza. Hacer fuerza, presionar. Inddarra egin biako da gure deretxuak errespetatzeko. inddarrían. (c). adberbioa. Indartsu, indar handiz. Onek gaztiok inddarrian dare ta bedarretak laster eingoittugu./ Zuk sartutako larrosak inddarrian datoz.
2. inddar, inddárra. (c). izena. Argindarra. Fuerza eléctrica. Inddarra joan da ta argi barik gare. Orain inddar edo arginddar baino gehiago elektrizidade entzuten da. Sin. argínddar. índdarka. (c). adberbioa. Haciendo fuerzas. An zebitzen inddarka, autua mobidu naixan. Behiak txala egiteko ahaleginetan diharduenean inddarka jarduten du.
inddarra Jakan. (c). esapidea. Indarra falta, indarra auzoan. Erronkia ugari arrixa errez jasoko zebala, baiña gero plazara urten eta zera, inddarra Jakan. Lehenengo (gerra aurrekoa, hain zuzen) tentsio altuko argindar-linea Jakatik zetorren. "Jakako linea" deitzen zitzaion. Hortik esapidea.