Hiztegia
ílgora, ílgoria. (c). izena. Hilargia hazten dagoeneko sasoia. Luna creciente. Ilgoran ala ilberan gare? ilbarrixan gare dio ilgoran gaudela esateko. Ik. ilbárri, ílbera.
1. ill. IL. 1. il. (a). da-du aditza. Morirse, matar. Ik. ertzak il, karia ill. 2. ill. (c). aditza. Boleta jokuan, marka hobetu. Bost jo jittuk bi bolatan. Eztok txarra. Ezetz iñok il, bost euro! Sin. ondu. 2. ílla. (c). izena. Muerto. Atzo Plazentzian zazpi illak. Txiste gisa entzuna, ill hitzaren zentzu bikoitzagatik. Osterantzean oso gutxi, ildako erabiltzen da eta ia beti.
3. ílla. (c). adjektiboa. Apagado, de poca vida, muerto. Erri illa da Eskoriatza./ Ain persona illa zela izan leikien.
illabéte, illabetía. (a). izena. ILLEBETE. Mes (uno, si no se especifica más). Iru illabete pasaittu gaixoik./ Etzan etorri eztakitt zenbat illabetian. Illabete zenbatzaileekin; ill, bestela. Dena dela, sarri hausten da arau-usteko hau.
illára, illaría. (a). izena. Fila, hilera, renglón. Perretxiko illaría zeuan pagopian./ Ezkerreko illaran amar lagun dare.
illarán. (a). adberbioa. En fila. Ala, jarri danok illaran. Ik. errengillára.
illárgi, illargíxa. (c). izena. Luna. I(r)etargi da arrunta, baina Bergarako zenbait etxetan illargi esaten da. Guztietan, berriz, illargi betia. illárgi béte, illárgi betía. (b). Luna llena. Illargi betia dago ta eztaukat farol biarrik. Ostera, biar da ilbete, esan ohi da, eta nekez biar da illargi betia. Sin. iretargi oso. Ik. ilbéte, irétargi.
ílle, illía. (a). izena. ULE (LEIN., OÑ., UB., ANG.). Pelo.
Eratorri guztiak ere, goian aipaturiko eskualdeetan, ule-rekin. ílle zúri, ílle zuríxa. (b). izena. Cana. Ille zúrixak dauzkazu. illeurri, illeurrixa. "La (oveja) que tiene poca lana." (Izag Antz)
illía jo. (d). aditza. Artilea idaurrez edo makilaz jo harrotzeko. Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp.
illia zurittu. (b). aditza. Ile zuriak irten.
illégun, illégunak. (d). izena. Don.ren arabera, agostuaren lehenengo hamabi egunak. Esaera da egun bakoitzeko eguraldiak adierazten duela hurrengo urteko hilabete bakoitzekoa. Lehenengoak urtarrilekoa, bigarrenak otsailekoa, eta horrela. Beste leku batzuetan urteko lehen hamabi egunak izan ohi dira illegunak.
ille-joan, ille-joana. (c). Ilea falta den unea. Egundoko ille-joanak dauzka buruan. Ik. bizar-joan.
illéko, illekúa. (b). izena. La menstruación. Arpegi txarra dauka, illekuakin dago ta.
Norbait aurpegi edo gorputzaldi txar samarrez badago, gizonezkoa izanda ere, zera esan izan zaio: Zer, illekuakin ago ala? Sin. régla. Ik. gauzak.
illerri, illerrixe (Aram.). izena. (Aramaio) "Hilen oroimenez elizan ipintzen zen trapu beltz bat." (Orm Aram).
illéta, illetía. (c). izena. Funeral. Gaur zazpiretan illetak (edo illetia) Santamaiñan. Pluralean sarriago. Normalean entierru erabiltzen da, baina esapideetan, ostera, sarri entzuten da hitz hau. Iletatik berandu itzultzen bazen norbait, zera galdetzen omen zitzaion: Ze, zeruko ateraiño lagundu jatzue, ala? (Lar Antz). illetía bestéik éuki ez. (c). esapidea. Beti desgraziak kontatzen jardun. Se dice de quien siempre está contando desgracias. Aspertuta nago orrekin, illetia besterik eztauka ta. Baita: ILLETIA DARIXOLA, ILLETAK JOTEN. Edota Aren illeta-soiñuak etxaukan akaburik.