Hiztegia
errému. ERRÁMU. 1. erremu, erremúa. (b). izena. (Elosu) Ereinotza, Elosun. Laurel, en Elosua. Bergarako beste lekuetan elauntz deitzen zaio. Gipuzkoan gertatzen den bezala Elosun ere Erremu-egunak izen zaharra kendu dio elauntz arbolari. Sin. eláuntz. 2. erremu, erremúa. (d). izena. Teilatua amaitzen denean, gainean ipintzen den elauntzez egindako sorta. Zea ifintze jakok: erremua. Eongok ba teillatu-afaixa ero bazkaixa ero. Sebas.
Ik. teillatu-afári.
Errému egun, errému egúna. (b). izena. ERRÁMU EGUN. Domingo de Ramos. Erremu-egunian kurutzegi-sortia eruaten da elizara bedinkatzera.
Ik. kurútzegi.
erremuskára, erremuskaría. (c). izena. ARROMUSKÁRA, ARROPUSTARA. Errietaldi labur eta beroa. Refunfuño. Sarjentuak egundoko erremuskaria ein jostan berandu joan nitzalako. Baita txakur batek egindako haginka egiteko mehatxua edo ahalegina. Txakurrak egundoko arromuskaria egin jostak. Sin. furrustára, murruskara.
Erremu zapatu, Errému zápatua (b). (b). izena. ERRÁMU ZAPATU. Bergaran urteko azoka nagusia egin ohi den eguna. Sábado de Ramos. Erremu-zapatuz Bergan ferixa aundixa eitten da.
érren. 1. erren, erréna. (b). adjektiboa. Cojo, -a. Orren anaia errena da. Sin. kójo. errena ez izan. (c). esapidea. Makala ez izan. I bizkorra izango aiz baiña ez pentsau bestiak errenak dienik.
2. erren, erréna. (b). izena. Cojera. Gure uezabak errena dauka ezkerreko ankan.
Sin. kojéra, kójo. érren eiñ. (b). aditza. Cojear. Badakigu zein ankatatik eitten dozun erren. Zure zaletasuna edo bizioa zein den, alegia. Sin. kójo eiñ. érrenka. (b). adberbioa. Cojeando. Errenka nator Urbixatik. Sin. kójoka. Ik. kójo.
errendídu. 1. errendídu. (a). da-du aditza. Rendir(se), dominar. Amandria errendidu ezindda dabitz./ Eztaukou errenditzeko asmoik.
errendíduta. (b). adberbioa. Neka-neka eginda. Rendido de cansancio. Errendiduta akabatzen dot astia.
2. errendídu. (c). du aditza. Kabitu, sartu. Uste dot berreun orrittan errendiduko dala liburua.
errengillára, errengillaría. (d). izena. Ilara. Fila. Txindurri errengillaria agiri zan bidian./ Jente errengillaria plazaraiño aillegatzen zan. Ia galdua. Etim.: gaztelaniako «ringlera», edo agian errenkada+ilara (?).
Sin. illára.
érrenta, érrentia. (b). izena. Baserria, etxea edo edozer alokatzeagatik ordaintzen dena. Renta, alquiler, cuota de arrendamiento. Len baserrittarrak Donostiara joaten zien Santo Tomasetan errentia pagatzera.
Sin. érrentan.
errentéro, errenterúa. (b). izena. Maizterra. El/la que vive en un caserío arrendado. Len Bergako basarri geixenak errenteruak zien.
erréntzilla, erréntzillak. (c). izena. Ikusiezintxoak. Rencillas, envidias Aizten artian egundoko errentzillak eukitzen zittuen.
Pluralean batik bat.
errepárau. 1. erreparau. (c). dio aditza. ZERI. Kaso egin, zerbait zaindu. Estar atento a algo. Erreparaixozu suai./ Erreparau dotsazu mutikuai? ZERI erreparau.
2. erreparau. (b). du aditza. Observar, advertir, fijarse. Oinddio erreparau barik nenguan zure bigote dotorian./ Parkian paretik pasatzerakuan erreparaik ia zabalik dauan. ZERTAN erreparau.
errepartídu. (a). du aditza. REPARTÍDU. Banatu. Repartir. Eruan karameluak eskolan errepartitzeko.
Sin. banatu, partidu.
erréparto, -u, errépartua. (b). izena. Banaketa. Reparto. Biar ei da buzoien giltzen errepartua./ Ori ezta panaderua, ori errepartuan ibiltzen da.
errepáru. 1. erreparu, erreparúa. (b). izena. Reparo. Erreparua emoten dost jentiai ze edade daukan preguntatziak./ Umiak aurrian darenian erreparu geitxuaokin berba ein bia da.
erreparua ipiñi. 1. erreparúa ipiñi. (c). esapidea. Poner algun reparo. Zer, eztabe etxia eitteko erreparuik ipiñi?. Ik. níngunu, -o. 2. erreparúa ipiñi. esapidea. Arreta jarri. Erreparu geitxuao jarri bia da maixa ipintzerakuan.
Ik. erreparúa emon. 2. erreparúa emon. (d). dio aditza. Arreta jarri, erreparatu. Neu olaxe ninddoien, denporia emon da eittera, bazkalostekua ein ddotenian e. Banoie ta, ortxe bueltako tontorrian nenguan. Goittik bera autua, baiña, neuk pe etxat autuai erreparuik emon. Hil.
Ik. erreparúa ipiñi.