Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
idunéko
igeltséro
idunéko, idunekúa. (d). izena. IDUN. Atorrei eransten zitzaien lepokoa.   Cuello postizo.
idúri. IRURI, IRÚI. 1. iduri, iduríxa. (d). izena. IRURI, IRUI. Ikatz xehea, ikatz-hondar bezala gelditzen dena.   Cisco. Urbixara bidian ikusten da lengo txondor lekuetan idurixa. Gure amaren baserria Idurixo da, Goi-auzoan. 2. iduri, iduríxa. estepan. (d). izena. IRURI, IRUI. Gaztaina mota bat. Ik. gaztáiña.
ie!. "Voz para arrear a caballos o mulos: ¡arre!. Lotan be ie! manduari Elgeta errekadistiak". (SB Eibetno).
iepa!. Ik. épa!.
ies. Ik. íges.
© Asier Sarasua
iéska, ieskía. (c). izena. . IDÁSKA, IRASKA. Fomes fomentarius. Ardagaia.   Yesca, hongo yesquero Ieskia gordeta daukat elizara eruateko. Zuhaitzei hazten zaien perretxiko gogorra. Paskua Egunean elizan urarekin batera bedeinkatu, sutu, eta gero etxeko sutara botatzen da, horrela sua urte guztirako bedeinkatzeko. Mutiko kuadrilak ibiltzen ziren baserriz baserri su-bedeinkatua partitzen. Sin. arbola-perretxiko. Ik. idaskátu.
ietei, ietai. Ik. igétai.
iez. Ik. ígez.
ifar. Ik. ípar.
igabera, igaberia. (d). izena. (Eibar) Ugaberea.   Nutria. Sin. ur-txákur.
ígar. ÍAR. 1. igar, igárra. (c). adjektiboa. Lehorra, hezetasun gutxikoa. Egurragatik, batik bat.   Seco, -a. Egur igarrak eziak baiño obeto eitten dau su. Ant. éze. 2. igar, igárra. (c). adjektiboa. Pertsonez, argala.   Delgado, tratándose de personas. Eztozu ezautzen, surluze igar bat. Ik. árgal, fláko. zotza baiño iarraua izen. esapidea. Oso iharra izan. (Lar Antz).
igári, igaríxa. (c). izena. Igari egitea.   El nadar, el nado. Igarixak eztotsu eingo kalteik./ Anton igarira joan da. igaríxan. (a). adberbioa. Igari egiten. Nadando Ikasi dozu igarixan? igarixan eiñ. (a). aditza. Nadar. Igarixan eittia gustatze jako. Sin. uger eiñ. (Lein.).
igarilári, igarilaríxa. (c). izena. Nadador. Bergan igarilari onak dare.
igarileku. 1. igarileku, igarilekua. izena. Boluko presapia zuan gure igarilekua. 2. igarileku, igarilekua. izena. (Eibar) "Piscina. Azken urtiotan asko indartu da pizina berbia, baiña jente nagusixak natural-natural darabil igarileku berbia. Kontuan izan 1934an Amañako presa onduan; Barrenengua basarri azpixan egin zala Eibarko lehenengo igarilekua, eta izen horrekin ezagutzen zala." (SB Eibetno)
igárri. (a). du aditza. Acertar, adivinar. Ezetz igarri zenbat urte dauzkaten?/ Arpegixan igartzen jatzu gizurretan zabitzena. Igarkizunak ezetz igarri, ezetz igarri... formulaz hasten dira. Igarri intuitiboa da eta asmau, berriz, deduktiboa. Antz emon sinonimoa da testuinguru askotan. Sin. azértau. Ik. ántz émon. igarri-igarrixa. (c). esapidea. Gauza jakina. Igarri-igarrixa zan ze pasau bia zan etxe orretan.
© Jaione Isazelaia
igártu. (b). da-du aditza. IARTU. Landareek hezetasuna galdu.   Secarse la leña, marchitarse las plantas. Zuk sartutako lora guztiak igartu die./ Atzo ebaittako bedarra igartuta dago./ Izotzak igartu dau loria
ígel egon. (d). Estar en celo la cerda. Txarrixa igel dago. Don. Sin. irausi egon. Ik. arkéra, uméske, xípu.
igeltsérixa. 1. igeltsérixa, igeltsérixia. (c). izena. Igeltsu fabrika.   Yesería. Araneko igeltsérixia Sin. igeltsu. 2. igeltseríxa, igeltserixía. (c). izena. Igeltsero lanbidea.   El oficio de albañil. Ogei urte daroiat igeltserixán. Erreparatu azentuari. Sin. igeltsérotza.