Hiztegia
grazía, grazía. (a). izena. Gracia. Ezotsan grazia aundirik eiñ txapela kentziak./ Grazia aundixa dauka berbetan. Asko erabilia. NOR mugagabea eta mugatua, berdinak.
grazia oneko. Egun ona du.
gaur grazia oneko dago. grazía onían. (c). esapidea. GRAZÍA EDERRIAN. Euria, adibidez, gozatsu; pertsonak armonia onean. Eurixak grazia onian diardu./ Atsaldia grazia ederrian pasau zeban GRAZIA ONEKO: gaur grazia oneko dago. Egun ona du.
griñ, griña. (d). izena. KRIÑ. Zaldiaren lepo gaineko ilea. Crin de caballo. Erderazko izena emungo jau segurutik: kriña. Don.
komentario 1 Ik. zurda.
gripa, grípia. (d). izena. Zerrak egurrari uzten dion azal latza. Gripa. Zerrautsa berak eukitzen daben gripia, zerrautsa garbittu ein biejako dana. Ta gero kastilluan tolosten dabe. Sebas.
komentario 1
grípe, grípia. (a). izena. Gripe.
grípekuan. (d). izena. GRÍPE-URTIA. 1918-19an izan zen gripe handian. Jendean oroimenean bizi-bizirik dago zientoka lagun eraman zituen azken izurrite handia. Gripekuan neskia il zan, Dorotea... Mekoletan iru etxe baten. Esenpler (?) bat lagun il zien orduan. Aniz.
Grípe-urtía ere deitu izan zaio.
grósilla, grósillia. (c). izena. . BRÓTXILLA. Ribes rubrum. Andere-mahatsa. Grosellero Sastraka baxua, mahatsaren tankerako orriak eta fruitu txiki, borobil, gorri, garratzak ematen dituena. Inguru hauetan landatutakoak aurki daitezke ia bakarrik.
guapétona, guapétonia. (c). adjektiboa. GUAPETOI. Guapetona. Eztok ezautzen aren alabia? Olako guapetona bat.
GUAPETOI ere bai, baina gutxiago.
guárda, guardía. (b). izena. Errekazaina edo basozaina. Guarda de rio o guardabosques. Beti guardian billurrez ibiltze giñan peskan./ Guardiai permisua eskatu biar izate jako piñuixa botatzeko.
guardíak arrápau. (c). Pillar "in fraganti" el guarda. Sariekin presapian genbitzela guardiak arrapau giñuzen./ Sastrakak erretzen arrapau dau guardiak.
guardázibill, guardázibilla. (a). izena. GUARDÁZOBILL, GUARDÍZIBILL, GUARDIÁZIBILL. Guardia civil. Guardazibillak zeren Zapatarikuan.
Ik. negu-madari, sardíña-zar.
guárdilla, guárdillia. (b). izena. Kaleko teilatupeko etxebizitza. Buhardilla. Orrek guardillan azittakuak die ta ikusi oiñ zelako txaleta.
Ik. teillátupe.
gubil-zabal, gubil-zabala. (Eibar) "Maillukiaz edo mailluaz joka, metala eta harrixa lantzeko esku-erremeinttia. Cincel, cortafríos." (SB Eibetno)