Hiztegia
gúen. 1. guen, guéna. (c). izena. GÓEN. Gorena, goien dagoen partea. La parte superior, lo de más arriba. Zelai guenian dabitz beixak./ Solo guena goldatu dou bakarrik. Terrenoetan erabilia, batik bat. Ant. barren. guéna jota. (d). esapidea. Gehienera jota. A lo más. Orrek berrogei urte izangoittu, guena jota.
Sin. géixenera jota. Ant. barréna jota. 2. guen. Ik. esnégoen.
gu geu. (b). izenordaina. Nosotros, por nuestra parte; por lo que respecta a nosotros. Zuek nai dozuena eiñ, baiña gu geu ezkoiaz aurten iñora./ Zeoze pasatzen bada be guk geuk eztakigu ezer./ Zuendako badakitt eztatorrela ondo, baiña guri geuri etxaku inporta.
NOR, NORK eta NORI kasuetan, batez ere. I éu, áura béra, zu zeu, zúek zéuek, árek érek-ek ere jokabide berdina dute.
guntzúrrun, guntzúrruna. (b). izena. Riñón. Guntzurrunetatik operauta dago.
Azen.: guntzurrúna ere entzun daiteke.
gúraiza, gúraizak. (a). izena. GÓNAIZA, GONÁTZI (BERG.). Artaziak. Tijeras. Harrigarria da zenbat eratara esaten diren tresna hauek Bergarako erdigunean bertan. Sin. artázi.
gúra ízan. (a). du aditza. (Angiozar) GURE IZAN (LEIN.). Nahi izan. Querer. Eztot ori gura. Konposatu askoren osagaia: negargura, logura, aundigura...
Sin. nái izan.
gurako, gurakua. adjektiboa. Hitz konposantuaren bigarren zati bezala(-gúrako, -gurakua) gura duena, pretenditzen duena. Familixa ori beti izan da aundigurakua.