Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
garrabar
gatzári
garráfoe, -i, garrafóia. (a). izena. Garrafa. Len ardaua garrafoittan saltze zan.
garránga.
© Jaione Isazelaia
1. garránga, garrangía. (d). izena. Carámbano de hielo. Ik. izotz-garránga.
2. garránga, garrangía. (d). izena. Kobazuloko zintzilikarioa edo zutikoa.   Estalactita, estalagmita. Don. KANDELA ere esaten zaie. 3. garránga, garrangía. izena. Burdinazko barra?
gárratz. adjektiboa. 1. garratz, garrátza. (b). adjektiboa. Agrio, -a. Limoiak garratzak izaten die./ Sagar klase batzuk garratzak eta beste batzuk gezak. Ik. gazi-géza, geza, gazi. 2. garratz, garrátza. (d). adjektiboa. Sasoi onekoa.   Fuerte, robusto, -a. Irurogei urte euki arren oinddio gizon garratza dago. Adin puxka bateko pertsonez esaten da. Gordiñ ere bai, esanahi beretsuan. GARRATZ EGIN, JARDUN. Indartsu, ganoraz jardun euria, elurra... Bota-ahalian jiharduk [eurixa], eta atzo be garratz ein juan. (SB Eibetno).
garrátz-gústo, garrátz-gústua. (c). izena. Gusto agrio; también, acidez, mal gusto de boca. Ardau onek garratz-gustua dauka./ Joan dan egunetan garratz-gustua daukat eten barik.
garraztásun, garraztasúna. (c). izena. Acidez. Sardau onek garraztasun geixegi dauka.
garráztu. (b). da aditza. Agriarse. Bazkaixa garraztu jat eta botaka ein ddot./ Alkarren arteko relaziñuak garraztuta dare aspaldixan.
-garren, -garrena. (a). GARRENGO. Hurrenkera atzizkia. Irugarren eguna. Urte bigarrengo barrixa (umea), aura azten zanian beste bat barrixa, urrenguan beste bat barrixa./ En el año treintaiseis, gerriak urten eta bi illabete arrengo uste ot, diesiotxo de julio egunian urte zeban, eta nik uste ot bi illabete arrengo naparrak etorri ziala ona. (Lar Antz)./ Zuk naiz da ogetamar urte euki, zeure denporan, ogetabosgarren urtearrengo piñu aura, material aura, aprobetxau leike. (Lar Antz). Pitxilipeta orixa, iru egungarrengo eurixa. esaera. (Oñati) PITXILIPETA ORIXA, URTEBETEGARRENGO EURIXA. Tximeleta horia ikusten bada, euria laster. (Izag Oñ).
garróte, garrotía. (c). izena. Kargaturiko gurdien soka estutzeko erabiltzen den metro bete inguruko egurra.   Garrote, vara para agarrotar la cuerda que sujeta la carga del carro. Tente-garrotiak aaztu ezkero, adios burdi-garua. Baita beste edozer gauza agarrotatzekoari ere. Guk orri esegilekuko garrotia esaten jau, garrotia emon, biurra emon. Don. Ik. tenté-gárrote, ténte.
garrótillo, garrótillua. (d). izena. Haur gaitza.   Difteria, garrotillo. Txikittan ixa ittuan egon ziñan garrotilluakin.
gárun. (c). GÁRUIÑ. 1. gárun, gárunak. (b). izena. Los sesos. Artu zeban burukuakin garunak bistaratu ei jakozen. 2. gárun, gárunak. (d). izena. Sien. Guk garunak esaten jau orrei e. Guk alde ontan golpen bat ero zeoze: garuiñetan. Don.
gastáu. KASTAU . KASTAU ere bai adinekoek. 1. gastáu. (a). du aditza. Gastar. Ondo ibilli ta gutxi gastau./ Limiakin gastaizu sartu deiñ. 2. gastáu. (c). da aditza. KASTAU. Bukatu, galdu, desagertu. Pistolia jarri zanian gastau zien sorgin-kontuak./ Aspaldi gastau zien auzotako erromeixak./ Egundoko burrukak eitte zittuen. Basarrittik etorri, tta eran trankill puxkat eitte eben, eta burrukan txikitzen. Baiña gero ori dana gastau zan. Mertz./ Famelixia gaixua ero, famelixia kastau samartu ein zala uste dot an. JJp. 3. gastáu, kastáu. (c). da aditza. Hil. Poliki-poliki gastau zan. Ik. joan.
gastu, gastúa. (a). izena. Gasto. Gastua ugari tta irabazi gutxi.
gatx. Ik. gáitz.
gatxeretxi. aditza. (Aramaio) GATXETSI (EIB.). "Txori-amak bere kumea baztertu. Afixie ikusten bozu, da umiei ikuketan butsezu, amiek gatxeretxi eitten dau, da martxau eitten dau. "Rechazar, repudiar, abandonar. Sin. zapuztu.
gatxosatu. aditza. (Aramaio) "Gaizkoatu, gaitz edo zauri bat gaizki osatu. Osatu barik geratu, gatxosatu esaten da./ Etzauen kurau bai, da gatxosatu jakon da akabo!" (Orm Aram)
gatz. izena. 1. gatz, gátza. (a). izena. Sal. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira. Ik. gazíttu. gátza émon. (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei. gatzían. (c). adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat). Ze moduzkua dago zopia gatzian? Ik. gazi-géza. 2. gatz, gátza. (c). izena. Grazia, ganora. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik) ez gátz eta ez berákatz ez euki. (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz.
Gatza. toponimoa. GATZAA. Gatzaga herria. Gatzaan gatza, Mariñ-en zentzune. esaera. (Leintz) Gatzaan gatza, Mariñen zentzune, esaten omen dute Marinen. Gatzagarren erantzuna, berriz: Gatzagan da zentzuna; Mariñen Marin, ankak ariñ. (Aran Gatz).
gátza émon. (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei.