Hiztegia
gatxeretxi. aditza. (Aramaio) GATXETSI (EIB.). "Txori-amak bere kumea baztertu. Afixie ikusten bozu, da umiei ikuketan butsezu, amiek gatxeretxi eitten dau, da martxau eitten dau. "Rechazar, repudiar, abandonar. Sin. zapuztu.
gatxosatu. aditza. (Aramaio) "Gaizkoatu, gaitz edo zauri bat gaizki osatu. Osatu barik geratu, gatxosatu esaten da./ Etzauen kurau bai, da gatxosatu jakon da akabo!" (Orm Aram)
gatz. izena. 1. gatz, gátza. (a). izena. Sal. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira. Ik. gazíttu. gátza émon. (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei. gatzían. (c). adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat). Ze moduzkua dago zopia gatzian? Ik. gazi-géza. 2. gatz, gátza. (c). izena. Grazia, ganora. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik)
ez gátz eta ez berákatz ez euki. (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz.
Gatza. toponimoa. GATZAA. Gatzaga herria. Gatzaan gatza, Mariñ-en zentzune. esaera. (Leintz) Gatzaan gatza, Mariñen zentzune, esaten omen dute Marinen. Gatzagarren erantzuna, berriz: Gatzagan da zentzuna; Mariñen Marin, ankak ariñ. (Aran Gatz).
gátza émon. (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei.