Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
garnára
gastáu
gastáu. KASTAU . KASTAU ere bai adinekoek. 1. gastáu. (a). du aditza. Gastar. Ondo ibilli ta gutxi gastau./ Limiakin gastaizu sartu deiñ. 2. gastáu. (c). da aditza. KASTAU. Bukatu, galdu, desagertu. Pistolia jarri zanian gastau zien sorgin-kontuak./ Aspaldi gastau zien auzotako erromeixak./ Egundoko burrukak eitte zittuen. Basarrittik etorri, tta eran trankill puxkat eitte eben, eta burrukan txikitzen. Baiña gero ori dana gastau zan. Mertz./ Famelixia gaixua ero, famelixia kastau samartu ein zala uste dot an. JJp. 3. gastáu, kastáu. (c). da aditza. Hil. Poliki-poliki gastau zan. Ik. joan.
gastu, gastúa. (a). izena. Gasto. Gastua ugari tta irabazi gutxi.
gatx. Ik. gáitz.
gatxeretxi. aditza. (Aramaio) GATXETSI (EIB.). "Txori-amak bere kumea baztertu. Afixie ikusten bozu, da umiei ikuketan butsezu, amiek gatxeretxi eitten dau, da martxau eitten dau. "Rechazar, repudiar, abandonar. Sin. zapuztu.
gatxosatu. aditza. (Aramaio) "Gaizkoatu, gaitz edo zauri bat gaizki osatu. Osatu barik geratu, gatxosatu esaten da./ Etzauen kurau bai, da gatxosatu jakon da akabo!" (Orm Aram)
gatz. izena. 1. gatz, gátza. (a). izena. Sal. GATZ LARRIXA eta XEIA bereizten dira. Ik. gazíttu. gátza émon. (b). aditza. Haragia kontserbatzeko, urdaiazpiko edo zezinatarako, adibidez, gatzetan euki. Txarrixa ilddakuan gatza emoten jakue urdaiazpikuei. gatzían. (c). adberbioa. Gatz neurrian (janari edo edari bat). Ze moduzkua dago zopia gatzian? Ik. gazi-géza. 2. gatz, gátza. (c). izena. Grazia, ganora. Nere ustez euskerazko liburuetan gatzik gabeko umoria zebillelako eldu neutsan lanari. (SM Zirik) ez gátz eta ez berákatz ez euki. (b). esapidea. Ganora edo grazia gutxi izan. Zuk eztaukazu ez gatz eta ez berakatz.