Hiztegia
garí-ébaitze, garí-ébaitziak. (c). izena. GARÍ-ÉBATE (UB.- ANG.). Gari ebakitze lanak. La siega del trigo. Len julixuan izate zien gari-ebaitziak./ Gari-ebatetan auzokuak etorten zien laguntzera.
Pluralean. Baina singularrean ere bai halakoetan: Zelako gari-ebaitzia ein ddok? Erdixak bertan lagaittuk eta. Ik. igítta.
gari-igitai, gari-igitaixa. izena. "Igitai estu zerraduna, garixa ebateko ibiltzen dana." (SB Eibetno). Sin. segá-igétai.
garíjote, garíjotiak. (c). izena. Las labores de trilla. Garijotiak eskuz eitte zien aintxiñan./ Garijote eguna egun aundixa izate zan.
garíjoteko mákina, garíjoteko mákinia. (c). izena. Maquina de trillar a motor. Ik. malakatáe, -i,, malárdatz, txánket, trillu.
gari-kútxa, gari-kutxía. (c). izena. Garia gordetzeko kutxa handia, apartamentu bakarrekoa. Arca donde se guarda(ba) el trigo. Antikuarixuak estimau erosteittue gari-kutxak. Gari-kutxa apartamentudunari arka. Paretan itsatsita dagoenari troja.
Ik. arka, trója.
garílotze, garílotzia. (c). izena. Garia azaotan lotze lana. El trabajo de hacer gavillas de trigo. Garilotzia esate jako orri. Ebaitzeailliak eta lotzeailliak (sic) izeten die. Batzuk ebagitzen, da andrakumiak, jeneralmente, atzetik lotzen. Don.
Ik. ázao.
gari-méta, gari-metía. (c). izena. Gari-azaoz egindako pila handia. Montón cónico hecho de haces de trigo. Gari-meta aundixak eitte zien souan, eurixa eiñenan be.
Ik. méta, mútxur.
gari-píkor, gari-pikórra. (d). izena. Sémola de trigo. Semolia da gari-pikorra, ori dendatan saltzen zan zopia eitteko. "Sopa de semola". Aniz. Ik. sémola.
gari-píku, gari-pikúa. (c). izena. Uztail-abuztu aldera heltzen den pikua. Breva. Aldekuan arrapautako gari-pikuak gozuak izate zien. Sin. uztapiku (Ub., Eib.) Ik. piku.
garí-sóo, garí-sóua. (c). izena. GARI-SOLO (UB., ANG., LEIN.). Galsoroa. Sembrado, campo de trigo. Beixa dabill gari-souan.
garittako, garittakua. GARITTAKO BABA. "Especie de haba que se sembraba entre el trigo." (SB Eibetno)