Hiztegia
garí-zórro, garí-zórrua. (c). izena. Saco de trigo que se lleva a moler. Astuan eruaten zan gari-zorrua errotara. Errotarakoari gari-zorro, bestelakoari gari-zaku.
Ik. zorro.
garizúma, garizumía. (b). izena. La Cuaresma. Txirikillan jokatzen zan lenao Garizuman.
garizumía baiño luzíaua. (b). esapidea. Oso luzea. Garizumia baiño luziaua ein jat gaurko atsaldia.
garlopa, garlopia. (c). izena. Arotz-zepilo handia. Garlopa de carpintero. Da orrek danak aixkoriakin zuzen ipini, geo garlopiakin zuzendu, da olaxe eitte zien orrek. Zepillo aundi ori. Angel. Aizkorak, zerrak edo beste edozein erremintak utzitako laztasunak berdintzeko erabiltzen da. Kontria darama eta askoz ere aurpegi leunagoa uzten dio egurrari. Ik. kóntra.
garlópiñ, garlopíña. (c). izena. Garlopa txikia. Handiena kentzeko erabiltzen da; ondoren garlopa pasatzen zaio. Lelengo garlopiña. Arekin desbastia eitte zan, eta gero garlopiak zuzen-zuzen ipintzen zaban. Angel.
garmín. 1. garmiñ, garmiña. (d). izena. (Oñati) "El gusto o el olor que las llamas y el humo pegan a la comida. Garmíña dauko: tiene el gusto del humo y las llamas." (Izag Oñ)
2. garmiñ, garmíña. (d). izena. (Oñati) "Lo más caliente de la llama." (Izag Oñ).
garnára, garnaría. (d). izena. KARNERA. Gaztaiak lehortzen eukitzeko arasa. Garnaria, gaztaiak eukitzekua. Garnaria esaten dotse emen pastoriak danak e. Garnaran eukitzeittue gaztaiak. Olakoxe listoiakin einddakua, ola bittartiekin aizia sartu deiñ. Enr.
gáro. 1. garo, garúa. (a). izena. . Pteridium aquilinum. Helecho. Sin. ída. Ik. aitz gáiñeko gáro, sorgin-gáro. 2. garo, garue. izena. (Leintz) Ihintzak edo euriak belarretan eragiten duen hezetasuna. Garue dago eta jantzi katiuskak. Ik. intz.