Hiztegia
garagarrill, garágarrilla. izena. (Antzuola) Uztaila. (Izag Antz). Galdua. Julio edo julixo esan ohi da; uztaila gero eta gehiago, batuaren eraginez.
gárai, gáraixa. (d). izena. GÁREI. Garaia. Hórreo. Emen inguruan Agarre, Agarreko garéixa. Nik ari gareixa. Mutikotan da jolasian ibiltzen giñuztan da... garéixa esaten gontsan. Don./ Aintxiñan Etxebartin ei zuan garaixa. Luis.
Azken honek esan digunez, XX. mendearen hasieran ba omen ziren bi edo hiru garai arrasto Uberan. Bergarako Agarre baserrian (San Martin auzoa) dago Gipuzkoan gelditzen den garai bakarra, baina baserriko andreak esan zigun eurek "troja" deitzen ziotela. Ik. trója.
garándu. (c). (Ubera) KARANDU (LEIN.). 1. garandu, karandu (Lein.). du aditza. Aletu. Desgranar alubias, guisantes, etc. Polittoi, lagunduidazu babak garantzen.
Gutxi erabilia Bergara aldean. Sinonimoen artean aletu da zabalduena. Urkuldu eta irakurri ere esate dira. 2. garandu. da aditza. (eufemismoa.) (Leintz) KARANDU (LEIN.). Mozkortu. Atzo majo karandute etxeratu gintzen.
KARANDUTE. (Lein.). Mozkortuta.
garátu. (d). da aditza. Landareei gara sortu. Desarrollarse el escapo a las plantas. Landarak garatzen dienian eztabe jateko balio. Letxugak, azelgak, arbiak, kipulak... garatzen dira, batik bat. Ik. gára.
gárau. 1. garau, garaua. (d). adjektiboa. Izenaren ondoren jarria, handia, galanta, alea. Halako testuinguruetan: Aspaldixan ikusteke neuan Koldo, eta, Jeseus, aura dago mutil garaua./ Aura asi da neska garaua./ Orrek dauzka titi garauak. "Ale" zentzuan ez da entzuten. Ik. garandu, ale. 2. garau, garaua. izena. (Eibar) "Material para cubrir defectos. Galda-burdiñazko piezen haixe-zuluak eta akatsak betetzeko erabiltzen den gaixa." (SB Eibetno).
GARAUAK SARTU. Tapar poros y grietas.
garausartzaille, garausartzaillia. izena. (Eibar) "Antiguamente se llamaba así al operario que en las fundiciones se dedicaba a llenar de metal las porosidades de las piezas fundidas." (SM)
garbántzu, garbantzúa. (a). izena. GARBANZU, BARBANTZU. Garbanzo. Lehenago barbántzuak ere entzuten zitzaien hiztun oso itxiei.
garbantzu-egun, garbantzu-eguna. "Comida de invitados, banquete. (SB Eibetno) Konbidautzia hamen askotan esaten zan garbantzu-eguna." (SB Eibetno)
garbántzu-lápiko, garbántzu-lápikua. (c). izena. Garbantzu egosizko lapikokada, antzina jaietako jatordua. Garbanzu-lapikua jaixan bai, e; jaixan ori e, garbanzu-lapikua. Hil.
garbátu. (c). zaio aditza. NOR-NORI. Damutu. Arrepentirse. Makiña bat aldiz garbatu jako gaztetan neskatan eiñ eza./ Ederki garbatu jatan lenao jakin ez izana. NOR-NORI bakarrik. Ik. damútu.
gárbi. 1. garbi, garbíxa. (a). adjektiboa. Limpio, -a, claro, -a, pulcro, -a, transparente... Ik. esku garbíko. 2. garbi. (a). adberbioa. Claro, limpio. Asuntua etzan garbi geratu./ Gauzak garbi esplikaidazu.
argi eta garbi. (b). esapidea. Clarísimo. Argi eta garbi esan notsan. argialboko. Ik. egunalbáko. gárbi gerátu. GÁRBI EGON. 1. garbi geratu. (b). esapidea. Hil. Motorrakin pareta jo ta garbi geratu zuan./ An zeuan lurrian garbi. Sin. garbittu, seko geldittu. Ik. línpio. 2. garbi geratu. (b). esapidea. Quedar claro.
lapurréta garbi, lapurréta garbíxa. (b). esapidea. Lapurreta nabarmena. Amar milla pezeta pagau giñuan bazkaixa; lapurreta garbixa.
garbíketa, garbíketia. (a). izena. Limpieza, en general; colada, en particular. Garbiketa premiña ederra dauka gure kuartuak./ Aintxiñan abergako arrixan eskuz eitte giñuan garbiketia.
garbittásun. 1. garbittasun, garbittasúna. (a). izena. Limpieza. 2. garbittasun, garbittasuna(k). izena. Agiriak, paperak, aklarazioak, argitasunak. Zentzu zabala du. Azken batean, arazoren bat argitzen edo erabakitzen duten idatzizko nahiz ahozko azalpenak. Documento, aclaración, manifestación tanto oral como escrita que aclara un asunto. Herentzian garbittasunak eittera joan die juzgaura./ Anaia gerra denporan desaparezidu jakuen. Jo batera ta jo bestera ibilli zien baiña etzeben ezen garbittasunik etara./ Uberako eskolia auzuak einddakua da. Orren garbittasunak Elgetako aiuntamentuan egongo die.
Gehienetan pluralean baina singularrean ere entzun daiteke. Ik. argittasun.
garbíttu. 1. garbittu. (a). du aditza. Limpiar, lavar. 2. garbittu. (b). da-du aditza. (adierazkorra.) Hil. Matar(se). Atzo errebuelta baten ixa garbittu nitzuan. Ik. akáau, il. 3. garbittu. (c). da-du aditza. Aclarar(se) un asunto. Gure artian daukagun gorabera ori garbittu bia juau.
4. garbittu, garbittúa. (b). izena. Garbitualdia. Etxe onek garbittu baten premiñia dauka./ Nere karteriak artu jok garbittua.
garbóso, -a. 1. garbóso, -a, garbosúa, -ía. (b). adjektiboa. Garboso, -a. Zelako garbosia dan.
2. garboso, -a. (b). adberbioa. Garboso, -a. An etorri zan garbosa asko.