Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
galtzáille
gánbara
gánbara, gánbaria. (a). izena. KÁMARA (OÑ., LEIN.). Laboreak eta fruituak gordetzen diren lekua. Goiko pisuan egon ohi da.   Desván, camarote. Artuak, sagarrak eta olakuak ganbaran gordetzen die. komentario 1 Ik. artáganbara, bandíxo, sapái. gánbaratik endréauta egon. (c). esapidea. Burutik jota egon.
gánbela, gánbelia. (c). izena. Ganaduei jaten emateko egurrezko ontzi errektangularra.   Gamella. Artiriña emun dotsat ganbelatik txalai. Ik. burú-gánbela.
ganbelátu. (d). da aditza. Zerrategian ebakitako ohola okertu, biziatu, modu desegokian ebakitzeagatik edo. Biziau ta ganbelatu bardiñak dia. Juantxo. Dena dela, egurra bi aldeetara biziatzen omen da, ez da beti "ganbil" geratzen; "ahur" ere geratzen da. Ik. bízio.
ganbelotu. (c). aditza. Narrastu. Ori be ganbelotu ra. (Orm Aram)
ganbélu. komentario 1 1. ganbelu, ganbelúa. (b). adjektiboa. Dícese de las personas altas y desgarbadas. Gure taillerrian dabillen ganbelu bat dok orren nobixua. Jatorriz "camello" esan nahiko du, baina animalia horri kamellu deitzen zaio. 2. ganbelu, ganbelúa. (b). adjektiboa. Ganora gutxikoa, narrasa. Bere bizitza guztian ganbelu bat izan dok./ Orrek pe aze ganbelo-tipue artu rau. (Orm Aram).
ganbérro, -a, ganberrúa, -ía. (a). adjektiboa. Gamberro, -a.