Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
galanperna
galdóstu
galdóstu. (d). GARBOSTU, GARDOSTU. 1. galdostu. aditza. GARBOSTU, GARDOSTU. Ur irakinetan eduki zerbait, zeharo irakin gabe; hegaztia, adibidez, errazago lumatzeko. Garbostu da ziero irikitteke, irikiñ baiño len. Aragixak usaiña dauka, ta lelengo garbostu bat emungo jau. Sin. erregaldóstu. garbostu baten premiñia izan. esapidea. GALDOSTU BATEN PREMIÑIA IZAN. Irakinaldi baten premia izan. Sin. irakiñaldi bat falta. 2. galdostu. aditza. (Antzuola) GARBOSTU, GARDOSTU. "Pertsona bat berotu. Eun guztian kanpuan lanian ibilli ta beeko suan aurrian garbostu bat artu giñuan." (Lar Antz).
gáldu. 1. galdu. aditza. Perder(se). Testuinguru zabalean erabilia. Hona hemen adibide batzuk: Kotxeko giltzak galdu jat./ Orren amak gerra denporan galdu zeban burua (zoratu)./ Aurten ixa baba guztiak (alperrik) galdu die (hondatu)./ Gazte asko eranak eta erretiro txarrak galtzen dau (hondatu)./ Lapurreta asko einddakua zan itxuria, ta bein kontau jao konfiantzara anaiai; orduan galdu ei zan (bere burua saldu, salatu)./ Bedar txarra nekez galtzen da (desagertu, ezabatu)./ Errekaldeko andra gaztiak umia galdu ei dau (abortoa izan)./ Itxuria juiziuan abogau txarra tokau ero, ta alkar galdu zeben. (hondamendira eraman)./ Udan errez galtzen da esnia (mudatu). Ezizu orren kuidaorik izan, ori ezta galduko eta (ongi moldatu). Ant. galdu eraiñ. Ik. zurbilddu, mudau. 2. galdu, galdúa. (c). adjektiboa. Desmejorado, -a. Zuen ama gaixua pasau zebanetik oso galdua dago. 3. galdu, galdúa. (c). adjektiboa. Perdido, -a. Elgetako ferixia oso galdua egon zan./ Orduko oitturak galduak dare. Ik. ardigáldu.
galduerdi, galduerdixa. izena. "Galera. Ola iñezkeo eztaukuzu galduerdirik." (Lar Antz)
galdumin, galdumiña. izena. "Zerbait/norbait galtzearen pena. Partidua galdu zeben eta galdumiña earra zeukan." (Lar Antz)
galduteiro, galduteirua. (lagunartekoa.) Gaupasa eginda hurrengo egunean tragoa eskuan duela noraezean dabilena. (argot) Makiña bat galduteiro jauan gaztetxe aurrian goizeko zortziretan. (TSE Berb). Sin. gaupasero.
© Joxerra Aihartza
galéper, galepérra. (a). izena. Coturnix coturnix. Codorniz. Sin. póspoliñ.