Hiztegia
irabázi. IBAAZI ere badio oso itxi egiten duen zenbaitek.
1. irabázi. (a). du aditza. Ganar, vencer. Induraiñek irabazi dau. 2. irabázi. (c). du aditza. Ganar dinero. Orrek illian berrogei milla duro irabazteittu./ Lau seme alaba dauzke irabazteko sasoian./ Garixa ebaitzera. Baitta neskak pe Arabara garixa ebaitzera, irabaztera. Ben.
IRABAZTEKO, edo BIZIMODUA IRABAZTEKO edadea daukala norbaitek, esan ohi da. Ik. irabazi. Irabaziala irazi. (c). esaera. Irabazi ahala gastatu. Orrek badakizu zer eitten daben: irabaziala irazi. Ik. irázi. 3. irabazi. (b). du aditza. Hazi pertsona, animalia edo landare bat. Crecer. Txal gaztiak asko irabazten dau./ Zela irabazi daben zuen neskatilliak.
Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiago irabazi. esaera. Gutxi hazi (landarea, txahala edo beste edozer). Txakurtxikixak poltsikuan baiño gutxiao irabazten dau arbola onek. 4. irabazi, irabazíxa. (c). izena. Ganancia. Ortik eztozu etarako irabazi aundirik./ Urtebeteko irabazixak astebetian gastau zittuan./ Iñun ezeuan irabazirik kalian. Hil.
irabazíxan. 1. irabazixan. (c). adberbioa. Dirua irabazten. Familixa orretan iru semiak irabazixan dare.
2. irabazixan. (c). adberbioa. Pisua edo altuera irabazten. Oinddio txal ori irabazixan dago.
irabazpíde, irabazpidía. (c). izena. Dirua edo bizimodua irabazteko modua. Medio de vida, modo de ganar dinero. Basarrixan be etzeuan irabazpide aundirik eta tabernia ipiñi zeban./ Ezta jakitten nun egon leiken irabazpidia.
irabaztéille, irabazteillía. (b). izena. Irabazlea. Ganador. Zeintzuk izan die partiduko irabazteilliak?
irago. aditza. (Eibar) IRAGOTU. 1. irago. aditza. (Eibar) IRAGOTU. Altzairu tenplatuari tratamentu termikoa eman, tenpleak eman dion gogortasuna neutraltzeko. Iragotizu apur bat geixago gubil-zabal au. (AAG Eibes) 2. irago. aditza. IRAGOTU. Lotsagorritu. Esan zetsazen berbekin iragotuta laga eban. (AAG Eibes)
irákiñ, irákiña. (d). IRIKIÑ. 1. irakiñ. (b). du aditza. Hervir. Ura irakitten asten danian bota porruak./ Garbostu da ziero irikitteke, irikiñ baiño len. Don.
2. irákiñ, irákiña. (c). adjektiboa. Irakindakoa. Hervido. Ur irakiña bota zotsen burutik bera.
3. irákiñ, irákiña. (c). adjektiboa. Dícese de los huevos pasados por agua. Bi arrautza irakiñ jaittu.
irakiñáldi, irakiñaldíxa. (c). izena. Isurkinak irakiten duen aldi bakoitza. Hervor. Iru irakiñaldi emun biar izaten jakue potiei “baño marian” ipinitta.
irakiñaldi bat falta. esapidea. Faltar un hervor. Pertsona zozo edo gatzik gabeez esaten da irakiñalditxo bat falta zaiela. Sin. garbostu baten premiñia izan.
irakúrri. (d). du aditza. IRAKÓRRI. Aletu. Desgranar. Idurixon da, artua irakurri esate zuan, eta emen, Artizen, urkuldu. Klem./ Artua da babia nik irakurri esaten juat. Babia etxian eitten baldin bou, “auxe babiau irakurri ein biou”. Don. Liburua leidu egiten da. Sin. alétu, urkúldu. Ik. garándu.
iraoko. (c). izenlaguna. (Oñati) Iragoko, iragango, aspaldiko. Joxe eztok iraoko urtietan agertu Sanmigeletan.
iráun. (b). du aditza. Durar, aguantar. Bi ordu iraun dau ziniak./ Eztakitt noiz arte iraungo daben jateke.
iráupen, iraupéna. (c). izena. IRAUNPIDE. Zerbaitek irauten duen denbora, edo irauteko gaitasuna. Duración, durabilidad. Zenbat denporako iraupena dauka kurso onek?/ Zapata onek iraupen aundikuak die. Elgetako Egotxeagako Joantxok IRAUNPIDE, IRAUNTASUN eta IRAUNKOR (substantibo gisa hau ere) esan dizkigu zentzu honetan, egurraren iraupenaz aritzerakoan: Aitza da iraunpide (edo iraunkorrik edo irauntasun) geixen daukan egurra. IRAUPIDE ere entzun dugu.
irausi. 1. irausi egon. Igel egon txerria. "Irausi dao: está en celo la cerda. Sin. ígel egon. 2. irausi. aditza. (Antzuola) "Talua irausi: volver la torta en la pala de hierro para que se le queme la corteza (se le forme) por las dos caras." (Izag Antz).
irázi. (d). du aditza. IDAZI. Iragazi. Filtrar, colar. Esnia irazi ein biar izaten da jatxittakuan./ Satorzuluak dauken bentaja bakarra, eurixa obeto irazten dala lurrian.
Ik. eralgi. Irabaziala irazi. (c). esaera. Irabazi ahala gastatu. Orrek badakizu zer eitten daben: irabaziala irazi. Ik. irázi.
iráztontzi, iráztontzixa. (c). izena. Esnea iragazteko ontzia. Metalezkoa, normalean. Colador grande para la leche. Iraztontzixan pasatze zan esne jatxi berrixa. Iraztontzi eta irazteko Sin. gisa ere erabiltzen dira, baina iraztontzia handiari esaten zaio, batik bat, ontzi formakoari, eta iraztekoa txikiari, pasadore ere esaten zaionari. Ik. irázteko, pasadóre.