Hiztegia
gaiñestáli, gaiñestalíxa. (d). izena. Zeru lainotua. Dícese del cielo nublado. Gaiñestali onek jarraitzen badau tomatiak gorriña arrapauko dabe./ Gaiñestalixa txarra da orturako./ Uda geixena ein ddau gaiñestali.
adb. gisa, batik bat. Sin. goiestali.
gáiñetiko, gáiñetikua. (b). Lo restante. Amar milla pezeta entregatzeittu ta gaiñetiko guztia berak gastatzen dau./ Gure taillerrekuak lana jaukau ta gaiñetikuak jai. Sin. ostientzéko, gaiñerako.
gáiñezka. (b). adberbioa. A rebosar, rebosando los bordes. Frontoia jentez gaiñezka zeuan.
gaiñezka eiñ. 1. gaiñezka eiñ. (b). esapidea. Rebosar los bordes. Esniak gaiñezka ein ddost, despistauta neuan da./ Pantanuak gaiñezka eiñ ei dau. 2. gaiñezka eiñ. (c). esapidea. Lehertu, bere onetik irten. Arjentinan gaiñezka ein ddau egoeriak.
3. gaiñezka eiñ. (a). (lagunartekoa.) Korritu, isuri. Sartuaz bat egin najuan gaiñezka. (TSE Berb).
Sin. ustu.
gaiñigar, gaiñigarrak. izena. (Eibar) "Zuhatzen adar igarrak, sarri sutarako erabiltzen diranak." (SB Eibetno).
gáita. 1. gáita, gaitia, gáittia. (b). izena. Gaita. Musika tresna. 2. gáita, gáitia, gáittia. (c). izena. Umorea, gogoa. Gaitia bia da eitten daben denporiakin bizikletan ibiltzera urtetzeko./ Orrek jaukak gaittia: egunero txikiteuan.
gaitz. (Angiozar) GATX (UB.-ANG., LEIN.). 1. gáitz, gáitza. (b). izena. GATX (UB.-ANG.). Gaixotasun luzerakoa edo grabea. Enfermedad de difícil curación. Azurretako gaitza ei dauka./ Kanzerra, dagonik gaitzik txarrena./ Iñon ona ikusi eziña da orren gaitza. Ik. gaixo. gáitz eiñ. (b). dio aditza. GÁTX EIÑ . Kalte egin. Orri eranak gaitz eitten dotsa./ Eneban ori esan zuri gaitz eitte arren. Sin. kálte eiñ. 2. gáitz, gáitza. (c). adjektiboa. GATX (UB.-ANG.). Zaila. Difícil. Euskeria ez da esaten daben bezin gaitza./ Ondo ondo artu ezkero ezta persona gaitza./ Lana askoko ardixa asko be gatxaua da mozten. Enr. Sin. zaill, nékez.
gáitz-báko, gáitz-bákua. (c). izenlaguna. GAITZÍK BÁKO, GATXBAKO, GATXIK BAKO. Gaitz egiteko joerarik ez duena. Pertsonez, batik bat. Inofensivo. Takarra ta zaratatsua da izen, baiña gaitz-bakua./ Nik uste neban gaitzik-bakua zala, baiña ezautu neban majo.
gaitzízen, gaitzizéna. (b). izena. GATXIZEN (UB., ANG.). Ezizena, izengoitia. Mote, apodo Etxako gustatzen gaitzizenez deitzia./ 'Tximistia' zan familixa orren gaitzizena./ “Maratillia” esate otxen gaitzizena; atxua ipoinjakitzaillia. Pasatzen zan danai be preguntia, nun izen zan... Hil.
Ezizen ere esaten da; dena dela, baliteke izengoitia iraingarria denean gaitzizen gehiago erabiltzea, eta bestela ezizen. GAITZIZ
gaixoáldi, gaixoaldíxa. (b). izena. Norbait gaixorik dagoen denbora. Ointxe pasau berri dau gaixoaldi bat.
gaixotásun, gaixotasúna. (b). izena. Enfermedad. Dirua ta dirua da orren gaixotasuna./ Gaixotasun ezezaunen bat dauka, itxuria. Ik. gáitz, gaixo.
gáixoti, gáixotixa. (c). adjektiboa. Erraz gaixotzen dena. Enfermizo, -a. Umetatik da gaixotixa baiña aspaldixan sekula baiño obeto dabill.
gáizki. (a). adberbioa. GAIXKI, GEIXKI, GEIZKI. Txarto. Mal Sin. txarki, txárto. gaizki artu. 1. gaizki artu. (b). esapidea. Tomar a mal. Ez gaizki artu, baiña oso kaxkar portau ziñan nerekin. 2. gaizki artu. (b). esapidea. Estu hartu. Poner en apuros Lejarretak oso gaizki artu zeban Hinault Vuelta Españan. 3. gaizki artu. (b). esapidea. Harrera txarra egin. Garaikoetxea oso gaizki artu zeben Burgosen militarrak. gaizki azi. (c). esapidea. Malcriar. Gaizki azittakua da bai, eta oiñ ezta gauza bizimoduai frente emuteko. GAIZKI AZITTAKUA, batik bat. gaizki biar. esapidea. "Pertsona bat zerbaitetan bide onetik edo zuzenetik ez dabilenean esan ohi da. Adibidez, edaten duen batengatik esan daiteke: Gaizki bi dau, eztau gauza onik ingo." (Lar Antz).
gaizki entzun. (c). esapidea. Oir maldicencias, comentarios peyorativos. Kontzejal lanak oixe dauka: tximiñuen moduan lanian ibilli, gero gaizki entzuteko./ Norberak dana eiñ, da gaiñetik gaizki entzun biar. gaizki esan. (c). esapidea. Gaizki hitz egin norbaitez. Aurretik lagun aundixak eta atzetik gaizki esan. Substantibo gisa ere bai: Gaizki esanak barkatu. Ik. gaizkíesaka. gaizkitxo. adberbioa. "Gaizki-ren txikigarria. Kejatzen ari denari edo gaizki dagoela dioenari askotan esan ohi zaio: Gaizkitxo bizi zate ba./ Gaizkitxo etorri giñan ba danok kotxetxuan." (Lar Antz).