Hiztegia
gaillur-egur, gaillur-egúrra. (b). izena. Teilatuaren bizkarrezurreko habea, alde bateko eta besteko kapirioak eusten dituena. Cumbrera. Gaillur-eurra ta sartzeko aitza; aitza ero akaziak balio dau. Sebas. Inoiz entzuten da etxeko gangorr gailurra adierazteko: Oinddio euskixak eztau joten gure etxeko gangorra, eta datozen San Blasak arte eztau joko. Sin. gaillur-aga. Ik. goiága.
gaillur-téilla, gaillur-teillía. (c). izena. Teilatu gailurrean ilaran jartzen den teila handia. Teja de cobijo. Gaillur-teillak. Aundixauak. Don.
gaiñ. 1. gáiñ, gáiña. (c). izena. Cima, cumbre, puerto de montaña. Anboto gaiña artu orduko laurak zien./ Oinddio eztabe pasau korredoriak Elgetako gaiña.
gáiña ártu. 1. gaiña artu. (b). Mendatera, tontorrera edo gailurrera heldu. Kostata, baiña azkenian artu gontsan gaiña. 2. gaiña artu. (c). Lan bat menderatu. Gabonak etorrikoittuk lan orri gaiña artu orduko. gáiñez gáiñ. (c). adberbioa. Gailurrez gailur. Gaiñez gaiñ joan giñan Alluiztik Anbotora.
2. gaiñ. (b). posposizioa. GAIÑIAN. Sobre, acerca de. Politikian gaiñ obe dou ez berba eiñ, asarretu eingo ga ta./ Eztaukat ezer esateko orren gaiñian.
GAI 3. gaiñian. (a). posposizioa. GAIÑETIK, GAIÑERA.... Sobre, encima de. Mai gaiñian dago kutxillua./ Kendu liburuak oe gaiñetik.
4. gaiñ. (c). posposizioa. Bajo la responsabilidad. Eneuke ezetara be lan ori neure gaiñ artuko./ Zeure gaiñ artu dozu azkenian ardura guztia. NOREN GAI 5. gaiñ. Ik. esnégaiñ.
gaiñazpi urten. esapidea. GAIÑAZPI JO. "Porrot egin, egoerak buelta eman. Lantokixak gaiñazpixa seittuan joten dabe./ Urte asko ezta bier familixa baten gauzak gaiñazpi itteko.
gaiñegur, gaiñegurra. (d). izena. Kamainako goihabea. Viga que sostiene el techo de la choza. Au jo daigun zala gaiñegurra. Mateo.
Sin. gaillur-egur, goiaga.
gaiñeráko. 1. gaiñerako, gaiñerakua(k). izena. Gainontzekoa, enparauak. El resto, los restantes. Zuk kotxia ipintzen bozu gaiñerakua neuk jarrikot./ Ama jatorra da baiña gaiñerakuak... Sin. gáiñetiko. 2. gaiñerako, gaiñerakúa. (b). izena. Otordu bateko plater inportantea: haragia, arraina... El plato fuerte, el principio. Zuek ensaladia jan bittartian preparaukot gaiñerakua. Sin. prinzipíxo.
gaiñestáli, gaiñestalíxa. (d). izena. Zeru lainotua. Dícese del cielo nublado. Gaiñestali onek jarraitzen badau tomatiak gorriña arrapauko dabe./ Gaiñestalixa txarra da orturako./ Uda geixena ein ddau gaiñestali.
adb. gisa, batik bat. Sin. goiestali.
gáiñetiko, gáiñetikua. (b). Lo restante. Amar milla pezeta entregatzeittu ta gaiñetiko guztia berak gastatzen dau./ Gure taillerrekuak lana jaukau ta gaiñetikuak jai. Sin. ostientzéko, gaiñerako.
gáiñezka. (b). adberbioa. A rebosar, rebosando los bordes. Frontoia jentez gaiñezka zeuan.
gaiñezka eiñ. 1. gaiñezka eiñ. (b). esapidea. Rebosar los bordes. Esniak gaiñezka ein ddost, despistauta neuan da./ Pantanuak gaiñezka eiñ ei dau. 2. gaiñezka eiñ. (c). esapidea. Lehertu, bere onetik irten. Arjentinan gaiñezka ein ddau egoeriak.
3. gaiñezka eiñ. (a). (lagunartekoa.) Korritu, isuri. Sartuaz bat egin najuan gaiñezka. (TSE Berb).
Sin. ustu.
gaiñigar, gaiñigarrak. izena. (Eibar) "Zuhatzen adar igarrak, sarri sutarako erabiltzen diranak." (SB Eibetno).
gáita. 1. gáita, gaitia, gáittia. (b). izena. Gaita. Musika tresna. 2. gáita, gáitia, gáittia. (c). izena. Umorea, gogoa. Gaitia bia da eitten daben denporiakin bizikletan ibiltzera urtetzeko./ Orrek jaukak gaittia: egunero txikiteuan.
gaitz. (Angiozar) GATX (UB.-ANG., LEIN.). 1. gáitz, gáitza. (b). izena. GATX (UB.-ANG.). Gaixotasun luzerakoa edo grabea. Enfermedad de difícil curación. Azurretako gaitza ei dauka./ Kanzerra, dagonik gaitzik txarrena./ Iñon ona ikusi eziña da orren gaitza. Ik. gaixo. gáitz eiñ. (b). dio aditza. GÁTX EIÑ . Kalte egin. Orri eranak gaitz eitten dotsa./ Eneban ori esan zuri gaitz eitte arren. Sin. kálte eiñ. 2. gáitz, gáitza. (c). adjektiboa. GATX (UB.-ANG.). Zaila. Difícil. Euskeria ez da esaten daben bezin gaitza./ Ondo ondo artu ezkero ezta persona gaitza./ Lana askoko ardixa asko be gatxaua da mozten. Enr. Sin. zaill, nékez.