Hiztegia
gabon-éske, gabon-eskía. (c). izena. Gabon egunean taldeek etxez etxe egin ohi duten erronda. Lekuzko kasuetan, batik bat. Uberako neska mutikuak etorri die gabon-eskera./ Eztot sekula ainbeste jente ikusi gabon-eskian./ Gabon-eskia oittura zarra da. Sin. gabón-bátze. Ik. gabon-kántu.
gabóngiñ, gabongíña. (d). izena. GABONGILLE (LAR ANTZ). Gabonetan gonbidatu joaten dena, edota bere jaiotetxera itzultzen den morroi edo mirabea. Gabongiñei bakillau bana emuten zotsen nausixak.
gabongiñára. (d). izena. Gabonetan bere etxera kanpoan lanean dabilena. Kriau euanak eruaten zittuan etxera, gabongiñara. Bakillau txiki bat eta etxian einddako ogi bat. Aniz. Baita «gabongiñako erregaluak», «gabongiñatik bueltau», etab.
gabonsári, gabonsaríxa. (c). izena. Gabonetako oparia. Antzina morroi eta kriadek gabonetan beren etxeetara eramaten zuten nagusiak emandakoa. Nagusiek errenteroei ere egin ohi zieten. Aguinaldo. Kriadak eta bakaillaua eruaten juen. Plaza-batzaillia, aguazilla be etortze zuan gabonsari billa. Klem. Ik. ezkonsári, sári.
gabon-súbill, gabon-subílla. (d). izena. Gabonetan etxeratzen zen sutarako enbor ederra. Ik. subill.
Gabónzar egun, Gabozar eguna. (a). GABONZAR, -AK. El día de Nochevieja. Gabonzar egunian il zan./ Basarrira goiaz Gabon-zarretan./ Biar Gabonzar eta etzi Urtebarri.
Azen.: Gábonzar ere bai Sin. Urtézar egun.