Hiztegia
gabillára, gabillaría. (d). izena. KABILLARA, GABILLERA, EGABILLARA. Accipiter nissus. Gabiraia. Gavilán. Aspalditxuan ezta emen gabillaraik ikusten. Arrano mota bat, txitatan eta amorratua. Ondorengo gabillara mota hauek ere badira, Sarasuaren arabera:
gabillara txiki, gabillara txikixa. izena. Falco tinnunculus. Cernícalo. Sin. arrai txiki, mirutxiki.
gabillara urdin, gabillara urdiña. (d). izena. GABILLARA ZURI, GABILLARA BUZTANLUZE. Circus cyaneus. Aguilucho cenizo.
gabióta, gabiotía. (b). izena. Gaviota. 2. káixo, káixua. (d). izena. Larus sp. Kaioa. Gaviota. Lehenago hitz arrunta omen zen, baina orain gabiota esan ohi da. Esan beharra dago kaioak Bergararaino heldu ohi direla neguan eta aspaldi honetan udan ere bai inoiz.
Gábon, Gábonak. (a). izen propioa. Las Navidades. Gabonak etorriko die eta artian artuak erretiratzeke.
Gabon bon bon, Natibittate ase eta bete, Estebantxe len letxe. esaera. (Lar Antz).
Gabon egun, Gabon eguna. (b). Abenduaren 24a.
Gabon egunian kantura urtetzen dabe umiak. Ik. Natibittáte eguna. Gabon gába. (b). izena. La Nochebuena. Nun pasau biozue aurten gabon gaba? Gábonetan kéixak. (c). esapidea. Gabonetan gereziak. Neska-mutikoei eskerrak emateko nagusiek egin ohi duten promesa. Promesa con la que los mayores agradecen algún servicio. I aiz mutilla i. Errekaua zintzo asko ein ddostak. Gabonetan keixak.
gabón. (a). interjekzioa. Ilundu ondoren esaten den agur hitza. Buenas noches. Ik. egunón. gabon pasa. (c). interjekzioa. PASAU GABON. Ondo lo egin. Gauean, ohera doanari batez ere, esaten zaio.
gabon-éske, gabon-eskía. (c). izena. Gabon egunean taldeek etxez etxe egin ohi duten erronda. Lekuzko kasuetan, batik bat. Uberako neska mutikuak etorri die gabon-eskera./ Eztot sekula ainbeste jente ikusi gabon-eskian./ Gabon-eskia oittura zarra da. Sin. gabón-bátze. Ik. gabon-kántu.