Hiztegia
fundídu. (a). aditza. FUNDIRU (LEIN.). Mea edo metala urtu. Fundir. Labe altuak soplantiak-eta zauken su eitteko, eta tolba batian gora ixotze zan minerala ta an funditze zan; aura etaratze zan gero olako kanal batian, ta formak emote jakuen. Don. Sin. urtu.
furrustára, furrustaría. (b). izena. PURRUSTÁRA. Norbaiti berotasunean egin ohi zaion haserrealdi laburra. Refunfuño, bufido. Berandu aillegau nitzalako furrustaria ein zostan uezabak. Katuak, ezustean harrapatutakoan, egin ohi duenari ere hala esaten zaio. Sin. erremuskára, murruskara. furrústaka. (c). adberbioa. PURRÚSTAKA. Furrustadak egiten. Refunfuñando. Egun guztia furrustaka pasatzen dozu./ Furrustaka jardun jostak aguazillak. Don.
gában, gabána. (c). izena. Gabán, abrigo. Gabana ta abrigua bat. Gabana len esaten jakon, gabandunak errixan bi ero egoten zien bakarrik: Goiko Kondia ta Beeko Kondia; bestiak danak e, jakedunak, da jakera aillegatzen eztienak tunikadunak. Don.
gabárdina, gabárdinia. (b). izena. Gabardina. Bazen gure mutikotan "Gabardinas" esaten zitzaion eskeko bat.
gabérdi, gaberdíxa. (b). izena. GAUERDI. Gauerdia. La medianoche. Gaberdixan esnatzen bada zigarrotxua erretzen dau.
gaberdi zarrak. izena. (Eibar) Gauean berandu.
Bazan Plaentzian Gautxorixa deitzen zetsen bat, gaberdi-zarrak baiño len etxera juaten ez ekixana. (SM Zirik)