Hiztegia
freskúra. 1. freskura, freskuría. (b). izena. Frescura. Gaur goizian freskura ederra zeuan./ Ederki egoten da freskuran./ Etaraizu esnia freskurara mudau eztaiñ.
2. freskura, freskuría. (c). izena. Ganora falta, patxada larregia. Cachaza. Ordubatak eta bazkaixa gertatzen asteke; ik daukak ik freskuria.
frikátxa, frikatxía. (d). izena. Tripotxak. Sangrecilla y tripas de cordero. Gaur frikatxia daukagu jateko. Trípotxak eta frikatxía, biak esaten dira, baina frikatxa /a/ organikoduna da eta singularrean erabiltzen da eta trípotx, berriz, /a/ gabea eta pluralean.
fríxku, fríxkua. (c). izena. . BRÍXKU. Amygdalus persica. Prisco, pavía. Lehen baserri ingurutan baziren frixkuak, baina badirudi galdu egin direla gehienak. Batzuek alberretxikoekin konfunditzen dute.
Ik. albérretxiko.
fríztixa, fríztixia. (d). izena. PÍZTIXA, PRÍZTIXA. Piztia. "Dícese de todo animal que se supone dañino." (Etxba Eib). Patata-landara pillia dago sustarra janda. Eztakitt nik ze friztixa dabillen.
/a/ organikorik gabe ere entzun daitezke: frizti, pizti, prizti.
fróntal, frontála. (d). izena. Etxearen egituran hormatik hormara, ezkerrekotik eskumakora doazen habeak. Tirante viga. Don.k tijera-zapata deitzen dio frontal nagusiari, tijerakoari, eta behekoei frontal. Ik. tíjera.
frotáu. (b). du aditza. Frotar, tratándose de ropa, principalmente. Frotau geixao zerian bada, ta ostera eskuan baldin bada zikiña kentzeko “igurtzik ori gogor”. Erropan bada ba frotau. Don. Ik. igurtzi.
fubol-partídu, fubol-partidúa. (a). izena. Partido de fútbol. Fubol-partidua jokatu dou. Baita: partido-fubola jokatu dou.
Sin. partídu-fúbol.
1. fuéra!. 1. fuera!. (a). interjekzioa. Kanpora! Fuera! Fuera emendik eta ez etorri geixao. Sin. kánpora!. 2. fuera. (a). posposizioa. Kanpora. Fuera de. Aura etxetik fuera dabill aspaldixan./ Orrek eskolatik fuera eztau liburuik zabaltzen. -tik fuera. Sin. kánpora.
fuéraka. (b). Pelotan taldean jokatzeko modu arrunta. Tantoa galdu ahala jokalariak kanporatu egiten dira. Manera usual de jugar a pelota en grupo, eliminando sucesivamente a los que pierden el tanto. Errekreo denporan fueraka jokatzen giñuan.
Sin. barruka. «A barrus barrus» esan izan dute kaletar askok.