Hiztegia
fríztixa, fríztixia. (d). izena. PÍZTIXA, PRÍZTIXA. Piztia. "Dícese de todo animal que se supone dañino." (Etxba Eib). Patata-landara pillia dago sustarra janda. Eztakitt nik ze friztixa dabillen.
/a/ organikorik gabe ere entzun daitezke: frizti, pizti, prizti.
fróntal, frontála. (d). izena. Etxearen egituran hormatik hormara, ezkerrekotik eskumakora doazen habeak. Tirante viga. Don.k tijera-zapata deitzen dio frontal nagusiari, tijerakoari, eta behekoei frontal. Ik. tíjera.
frotáu. (b). du aditza. Frotar, tratándose de ropa, principalmente. Frotau geixao zerian bada, ta ostera eskuan baldin bada zikiña kentzeko “igurtzik ori gogor”. Erropan bada ba frotau. Don. Ik. igurtzi.
fubol-partídu, fubol-partidúa. (a). izena. Partido de fútbol. Fubol-partidua jokatu dou. Baita: partido-fubola jokatu dou.
Sin. partídu-fúbol.