Hiztegia
ezkúra, ezkuría. (d). izena. Ezkotasuna. Arropena eta baita etxe edo gela batekoa ere. Humedad ligera, referiéndose a ropas y también a la de sitios cerrados. Kontraterrenuan einddako etxetan beti da ezkuria./ Mendebal onekin ezkuria ein jakue armaixoko erropei be. Hitz ia galdua. orain UMEDADE entzuten da ia bakarrik Ik. ézko.
ezkútaleku, ezkútalekua. (b). izena. Escondite. Baldosapian zeukan diruen ezkutalekua. Sin. gordéleku.
ezkútau. aditza. 1. ezkútau. (a). da-du aditza. Esconder(se). Obepian ezkutau zan polizia etorri jakonian.
Pertsonez ezkutau erabili ohi da, nekez gorde; gauzez, ostera, gorde gehiago luzarorako denean, eta ezkutau, bistatik kendu zentzuan edo momentukoa denean. Ezkutaizu txokolatia umiak ikusi eztaixen. Ik. gorde. 2. ezkútau. (c). da aditza. Desagertu. Desaparecer. Ziero ezkutau die Seizientosak./ Len beti txikiteuan ibiltze zan baiña aspaldixan ezkutauta dago.
"Desagertu" hitzaren beharrik gabe konpondu dira gure aurrekoak, nahiz eta "desaparezidu" ere erabiltzen den.
ezkútu, ezkutúa. (b). adjektiboa. Escondido, -a, resguardado, -a. Larrarte paraje ezkutuan dago./ Zuen etxazpixa aize-ezkutua da ta maillukixendako paraje ona. Ant. agiri. Ik. aize-ezkútu. ezkutúan. 1. ezkutúan. (b). adberbioa. En lugar secreto, resguardado. Ezkutuan gorde karameluak, bestela Hodeik kendukotsu./ Ezkutuan dauzke urrezko pitxixak.
2. ezkutúan. (b). adberbioa. A escondidas. Komeni etxakon arren, ezkutuan eraten dau patxarra. A escondidas de: NOREN ezkutuan. Nere ezkutuan ein ddabe bakaziñotarako plana./ Aman ezkutuan txokolate jana ein ddau mutikuak. ezkututik ezkutura ibilli. (c). esapidea. Ezkutuan, isilpean ibili. Ezkututik ezkutura dabill, iñok ikusi ez deixan. (AAG Eibes)
ezkútuleku, ezkútulekua. (d). izena. Zirkinzuloa, leku ezkutua. Zirkinzuluak? Ezkutulekuak ero, bittarte txikixak ero. Klem. Ik. ezkútaleku.
ezleku, ezlekua. (d). izena. Leku desegokia. Ezlekun baten, sapaixan edo egongo dia./ Ermittia ezlekuan dao. (Lar Antz).
ezórdu, ezordúa. (c). izena. DESÓRDU. Deshora. Bart gure Patxik ezorduan etorririk izan bia dau./ Aura beti ezorduan ibiltzen da./ Neri etxatazek gustatzen ezorduko ibillerak. NON eta NONGO kasuetan, gehienbat. Gurasoak seme-alaben beranduko etxeratzeez ari direnean, batez ere.
ézpal, ezpála. (b). izena. Astilla. Ekarrizu ezpal batzuk sutarako./ Ipiñiozu ezpaltxo bat maixai anka azpixan. Handia denean, bringa. Nolako egurra, alako ezpala. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). De tal palo tal astilla.
ézpan. 1. ezpan, ezpána. (a). izena. Labio. Ebaixa daukat ezpanian.
Jan, ezpanak garbittu ta alde ein giñuan. (c). esaera. Inoren kontura jan, alegia, ordaindu gabe jan. Tranpatan nahiz gonbidatuta. 2. ezpan, ezpána. (d). izena. La parte superior del aro de una espuerta, cedazo, etc. Banasta-ezpana onutz begira jarri artaburuak obeto sartzeko.
Esparka da, gure ustez, gauza-izena eta ezpan irudizkoa. Ik. esparka. 3. ezpan, ezpána. (d). izena. Etxegintzan, armazoiko bi egur handiren artean lazoa egiten denean, azpikoak izaten duen mihia, gainekoa bertan asenta dadin.
ezpánaundi, ezpánaundixa. (b). adjektiboa. Persona de labios grandes. Ezpanaundi zatarkote batekin ezkondu zonan.
ezpánestu, ezpánestua. (c). adjektiboa. Pertsona txorrotx eta estu samarrengatik esan ohi da. Andria be bere antzekua dok, alako ezpanestu bat. Ezpain estuko pertsonak petralxeagoak dira, nonbait.
ézpanetako, ézpanetakua. (b). izena. Golpe en el morro, en los labios, dado con el revés de la mano. Ezpanetako bat merezi zeban txorimalo arek. Ezpanetakoa esku gainarekin ematen dena da, eta muturrekoa ukabilarekin, Don.ren arabera. Ik. belárrezkiñako, belárrondoko, matrailléko, muturréko.
ezpáta. 1. ezpata, ezpatía. (a). izena. Espada. ezpatetan. adberbioa. (Eibar) "Jugar a guerras." (SB Eibetno).
2. ezpata, ezpatía. (b). izena. EZPADA, -ÍA. Tábano. Ezpatian zastaria minberia da.
3. ezpata, ezpatía. (a). izena. Gurdiaren atzean eta aurrean zutik ezartzen diren bi egurrak. Los dos palos que se colocan verticalmente delante y detrás del carro. Bedarretan eitteko biako ezpatak.
"Aurreko ezpata" eta "atzeko ezpata" dira. Sin. burtezpáta. 4. ezpata, ezpatía. (a). izena. El palo de espadas en los naipes. Urten ezpatatik.
5. ezpata, ezpatia. izena. (Eibar) Espadilla, agramadera, instrumento para para majar el lino. Ik. ezpatátu.
ézpata bédar, ézpata bedárra. (c). izena. . Iris germanica. Iris, lirio común. Hostoak ezpata formakoak ditu eta hortik datorkio izena. Lorategietan nahiz berez hazita ikus daitezke. San Juan sortan ipini ohi zen hostoa.
Sin. ezpátriña.