Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
ezezkora
ezker-pareta
ezezkora. (d). adberbioa. Artilea kardatzeko kardak, hortz bakoitiak era batera izatea eta bikoitiak bestera jarrita. Batzuk luze eta besteak motz, adibidez. Ta onek eoten die ezezkora, emen eoten da luzia ta emen eoten da motza, ta eoten dia illaran sartuta, ta arek oso mietzak zien onen aldian, mietzauak. Pedro. Artilea kardatu, orraztu egin behar izaten da haria egiteko, eta punta bat motza eta bestea luzea duten kardekin hobeto egiten da. Ik. kárda.
ezeztau. aditza. (Oñati) "Dejar la primera novia."
ézi. (c). du aditza. Hezi.   Adiestrar, educar. Ezkerretik ezittako beixa da au, ta ezta eskumatik lotu biar. Animaliez, batik bat. Pertsonez gutxi entzuna, oso adinekoei izan ezik. Edukau edo erakutsi da arruntagoa. Ik. bézau.
ezían. 1. ezían. (b). juntagailua. Ezean.   A no ser que, si no, excepto. Lan ori geuk eiñ ezian eztau iñok eingo./ Paraje aura, euririk eiñ ezian, primerakua da udia pasatzeko./ Ni, pattarrik eran ezian, ondo ibiltzen naiz. Aditzaren ondoren ia bakarrik. Ik. ézik. 2. ezían. (b). juntagailua. Ezean.   A falta de. Ogirik ezian ezta txarra dirua./ Orrek diruik ezian eztau pausoik emuten./ Propiña ezian ezta amandriana joaten. Partitiboaren ondoren ia beti.
ezíbako, ezíbakua. (c). izenlaguna. EZIBARÉKO. Hezi gabeko pertsona edo animalia.   Persona o animal sin educar, sin desbravar. Nora joango aiz ba ezibako orrekin, ezta mezetara be. Despektibo moduan, batez ere. Bestela ezitzeke gehiago.
ézik. (b). juntagailua. Excepto, a no ser que, si no. Italian, makarroiak gustau ezik, gosiak ibiliko za./ Danak joan die bakaziñotara, neu izan ezik. Izan ezik erabili ohi da ia beti, baina aditz partizipioaren ondoren ezik edo ezian. Ik. ezían.
ezikúsi eiñ. (c). esapidea. Ikusi arren, ez ikusiaren itxura egin.   Hacerse el ciego. Aldamenetik pasau da baiña ezikusi ein ddau. Ik. ezéntzun eiñ.
ézinddako, ézinddakua. (b). izenlaguna. EZIÑEZKO. Ezinezkoa.   Imposible. Abioittik jausi tta bizik urtetzia ezta ezinddakua./ Ezinddakua da ainbeste diru ain denpora gutxixan gastatzia. Orain eziñezko eta eziña entzuten dira, baina adinekoek ézinddako erabili ohi dute, batik bat.
éziñ. 1. eziñ. (a). du aditza. No poder. Txarra da nai ta eziñ. 2. ezíñ, ezíña. (b). izena. El no poder, la impotencia. Nai eta eziña, askoi pasatze jakuna./ Orrek eztauka eziñik, baiña alper utsa da. eziñían ibílli. (c). esapidea. Indar edo adore gutxirekin ibili. Aurten Gorospe eziñian ibili da Tourrian. 3. eziñ. Ik. ézinddako.
eziñézko, eziñezkúa. (b). izenlaguna. Ik. ézinddako.
ezíñikusi, ezíñikusixa. (c). izena. Ikusiezina, gorrotoa.   Ojeriza, rencor, enemistad. Eztakizu zelako eziñikusixa dotsen alkarri. Sin. ikúsieziñ.
ezitzéke, ezitzekía. (c). adjektiboa. Hezi gabeko pertsona edo animalia.   Persona o animal sin educar, sin desbravar, bravío. Kaballo orrek ezitzekiak dittuk eta etxuek balio gaiñian ibiltzeko. Ik. ezíbako.
ezízen, ezizéna. (c). izena. Izengoitia.   Mote, apodo. Kukuakin egon naiz. Eztakitt ze izen daukan be, danak ezizenez deitzen dotse ta. Ik. gaitzízen.
ezjákiñ, ezjakíña. (c). adjektiboa. Ignorante. Ezjakiñ utsa da, baiña ala ta be ezta ixilik egongo. Inorante entzuten da gehiago. ezjakiñían. 1. ezjakiñian. (b). adberbioa. Zerbait jakin gabe.   Siendo ignorante de algo. ezjakiñeko persona bat. (d). esapidea. Zerbaiten ezjakinean dagoen norbait. Ori esaten jatzu ezjakiñeko persona bati eta muturrekua emoten dotsu. ezjakiñían egon. esapidea. Jakin ez. Ezkondu bezpera arte familixia ezjakiñian zeuan./ Ezjakiñian zendeten Nepalera noiala? ezjakiñian eiñ. esapidea. Konturatu edo jakin gabe egin. Badakitt gaitz ein notsula, baiña ezjakiñian ein neban. ezjakiñian ibilli. (c). esapidea. Itsu-itsuan ibili. Jateko leku bila ezjakiñian ibili biarrian, obe dozu preguntatzia. 2. ezjakiñían. (c). Ezkutuan, isilian.   A escondidas de Aman ezjakiñian joaten zan entrenatzera./ Maixuan ezjakiñian esamin guztiekin enteratzen zan. NOREN ezjakinean.
ézker, ezkérra. (a). izena. Izquierda. Ezkerretan jarri nintzan. Mugagabean nahiz mugatuan lekuzko kasuetan: Bidean ezkerretik joan esan ohi da ia beti, baina ezkerretatik joan ere entzun daiteke. Ezkerrera edo ezkerretara artu./ Zure ezkerrian edo ezkerretan jarri nintzan. Gauza bera eskuma-rekin. ézker-eskúma. (b). Derecha e izquierda. Gu bixok ezker-eskuma bizi ga./ Asi zan ekubilkarak ezker-eskuma botatzen, da etzan giro.
ezker-biur, ezker-biurra. (d). izena. Hariari ezker aldera ematen zaizkion bueltak.   Vueltas que se le dan al hilo hacia la izquierda para hacer cuerdas. Ik. biurra emon.
ézkerka. (b). adberbioa. Esku ezkerraz bakarrik baliatuz. Pelotan jokatu, batik bat.   Valiéndose solamente de la mano izquierda, jugar a algo, a la pelota principalmente. Bajakixat pelotan ni baiño geixao aizena, baiña nai dokenian ezkerka jokatukostat.
ezkerkára, ezkerkaría. (b). izena. Ezkerkada, esku eskerraz emandako zartada.   Zurdazo, golpe. Ezkerkara bat emoten bostat egaran eingok.
ézkero. (a). juntagailua. ÉZKERIO. -ez gero. Zentzu kausala, baldintzazkoa, denborazkoa, etab. izan dezake. Mozkortu eitten da eran ezkero./ Zinera joate ezkero goiz afaldu biakou./ Amarrak ezkero nago zure zaiñ./ Errekara jausi zan ezkero eztau kotxeik artu.