Hiztegia
ikatz-plaza, ikatz-plazia. (d). izena. IKETZ-PLAZA, IKEZ-PLAZA. Ikatz egin berria zabaltzeko eta edukitzeko lekua. Eoten da, ikez-plazia esate ako, iketza etaa ta eukitzeko leku bat. Mart.
ikatz-zaku, ikatz-zakua. (d). izena. IKETZ-ZAKU, IKEZ-ZAKU. Saco de carbón. Ikez-zakuak esate akon. Jose.
ikazgille, ikazgillia. (d). izena. IKEZGILLE, IKAZGIÑ. Ikazkina. Carbonero. Lengo basomutillek edo ikezgilliek eibena. Mateo. Sin. ikázgiñ, txendorgille.
ikázgintza, ikázgintzia. (c). izena. IKEZGINTZA. Fabricación de carbón. Zure aittajuna ikazgintzan ibilittakua da./ Neguan ikezgintzia ta, egur-gertatzia ta. JJp./ Terese makiña bat einddakua zan, makiña bat ikezgintza einddakua. JJp.
ikázgiñ, ikazgíña. (c). izena. IKEZGIÑ, IKAZKIÑ. Ikatza egiten duena. Carbonero. Baba-baltzak urdaixakin, ikazgiñen jana./ Ikazgiñak egur-ikatza eitten dabe./ Goimendixan ikazgiñak eta bajanaz ta ikasiñ egurgiñan. Fran. Sin. ikazgille, txendorgille. ikazgíñan. (c). adberbioa. Ikatza egiten. Joantxo ikazgiñan ibilittakua da gaztetan.
ikaztei-zulo, ikaztei-zulua. (d). izena. IKEZTEI-ZULO, IKAZTE(G)I. Txondorra egiten deneko gunea. Pillak einda ikaztei-zuluan, bertan albotan pillak; gertu-gertu geo bertati. Cand. Sin. txendor-zúlo.
ikaztoi, ikáztoixa. (d). izena. Txondorra. Gure etxian ein zeben, Ola-n, ikaztoixa. Aniz. Etim.: ikatz+hobi, ziurrenik. Ik. txendor.
ikúrriñ, ikúrriña. (a). izena. Euskal Herriko bandera. Len be ikurriña esaten jakuan Euskal Herriko zerai. Banderia dana, eta Euskal Herrikua esan bia giñuanian ikurriña. Don. Azen.: ikurríña ere bai.
ikusgárri, ikusgarríxa. (b). adjektiboa. Ikustea merezi duena. Digno de verse. Ikusgarrixa da Galizia aldia.
ikúsi. (a). du aditza. Ver.
eziñ ikusi. 1. ezin ikusi. (c). du aditza. Zerbait edo norbait begi txarrez ikusi. Aborrecer algo o alguien. Eztakitt zegatik baiña maixuak ezin ddau gure mutikua ikusi. Ik. gorrótau, gorrotúa izan. Au dok au, bista ona ta alkar eziñ ikusi. (c). esaera. Esaera ironikoa.
2. ezin ikusi. (c). aditza. Ezin jasan, ezin eraman. No poder aguantar (cuando no se especifica más, por envidia o celos, normalmente). Anai gaztiak diruak ein zittuan da nausixak ezin ori ikusi./ Beste edozer gauza, baiña semiak belarrittakua eruatia, auraxe ezin juan ikusi./ Askok bestien ona ezin izaten dau ikusi.
ikúsi léike beráu!. (c). esapidea. IKÚSI LÉIKE BERÁU. Norbaitek oso onargarria ez den zerbait esaten duenean erantzun ohi da espresio honekin. ikusí?. (b). IKUSTÉN?. Ikusten duzu? Ikustén? Zer esaten notsun nik?/ Ikusí? Banekixen ze pasau bia zeban azkenian. Ik. barré?, entzún?.
ikúsieziñ, ikúsieziña. (b). izena. Enemistad, rencor. Alkar ikusieziñ aundixa sortu da auzuan politikia dala ta./ Eztakitt zeaittik dotsan alako ikusieziña. Alkar ikusieziña, sarri. Gorrotoa baino zerbait biguntxoagoa da.
Ik. ezíñikusi.
Ikúsi-makúsi. esaera. Haur jolasa. Ikusi-makusi, zer ikusi...? Oso ezaguna haurren artean, baina berri samarra izan daiteke.
ikuskízun. 1. ikuskizun, ikuskizúna. (c). izena. Ikusgaia. Cosas que ver, espectáculo. Elgoibarko ferixan bazan ikuskizuna ugari./ Jentia ezta plaiara joaten bañatziaaittik, ikuskizunaaittik baiño. Ik. ikusmíra. 2. ikuskizun, ikuskizuna. (c). adberbioa. Ikusteko. Por ver. Kalera bota bia dabela diñue baiña oinddio gauzia ikuskizun dago.
ikusmíra, ikusmiría. (d). izena. Ikusgaia. Tema para ver, para curiosear. Gaur e, baakizu gaur ero biar ze funziño ero ze ikusmira daon Bergaan? ikusmiran. 1. ikusmirán. (c). adberbioa. Curioseando. Goiz guztia dendaik denda ikusmiran ibili naiz./ Jentiak alde ein zun, ikusmiran ibilli zan jentiak eta. JJp.
2. ikusmiran. Jendearen bistan. A la vista de todos, en el punto de mira. Pinttau pinttauta, minifaldatxo batekin, jente guztian ikusmiran egotia gustatze jako.
ikusmiran. 1. ikusmirán. (c). adberbioa. Curioseando. Goiz guztia dendaik denda ikusmiran ibili naiz./ Jentiak alde ein zun, ikusmiran ibilli zan jentiak eta. JJp.
2. ikusmiran. Jendearen bistan. A la vista de todos, en el punto de mira. Pinttau pinttauta, minifaldatxo batekin, jente guztian ikusmiran egotia gustatze jako.