Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
eulánpar
eúngiñ
eúngiñ, eungíña. (d). izena. Ehulea.   Tejedor. Eungiña esaten jakon orri; eungillia ero eungiña. Don. Sin. éule, eungílle.
eunle. Ik. éule.
© Jaione Isazelaia
eún-píeza, eún-piezía. (d). izena. Linu-hariz eginiko oihala. Eun-piezia ein, da gero lixibia eitte zan da, zurittu. Aniz.
© Jaione Isazelaia
eúntegi, eúntegixa. (d). izena. Ehuna egiteko makina. Zurezkoak izaten ziren, eta eskuz eta hankaz egiten zen lan.   Telar. Makiñak Kataluñan erosittakuak, baiña zien lengo euntegixak bezela, baiña mekanikaz lana eitten zebenak, baiña sistema berdiña. Ez oinguak bezela, pletiniakin-da, flejiakin-eta, aiziakin-eta; olakoik ez, lengo zarrak. Josu.
eup!. (b). interjekzioa. Etxe barrukoei atetik deitzeko erabiltzen den oihua.   "Interjección equivalente a la locución castellana ¡ah de la casa!" (Etxba Eib) Gizonezkoek eup! eta emakumeek abe maria! Ik. eupara, abe maría!.
eupára. izena. 1. eupara, euparía. (b). izena. Eupada. Etxe barrukoei atetik eginiko deia.   "Voz de llamada en casa ajena." (Etxba Eib). Iñok ezpadotsu atera urtetzen eupara aundi bat eiñ, siestan igual egongo die ta. 2. eupara, euparía. (b). izena. Kanpoan egiten den dei oihua. Otx ein basuai, zein da etxia balitz letz, da arek euparia ein, dda kontestau daben moduan kontestau. Hil./ Euparia ein dau baiña ezta berbetara geratu./ Euparia ein dau baiña ezta berbetara geratu.
euregándu. (c). du aditza. Apropiarte. Ik. beregándu.
éuri, euríxa. (a). izena. Lluvia. Ik. eulánpar, eulántz, eulórde. euri áundi, euri áundixak. (b). izena. Lluvias torrenciales. Azkenengo euri aundixak eruan eben zubixa. euri txiki, euri txikixa. izena. Indar gutxiko euria. Gutxi erabilia.
© Eider Usobiaga
láiño, laiñúa. (a). izena. Nube, niebla (orokorra). Laiño beltzak agiri die./ Goizian laiño itxi-itxixa zeuan. Galdara maillaztua esaten omen zitzaion aspaldi Angiozarren forma bereziko laino batzuei. Aramaion, laiño maillatuek bildotsak ematen dutenei. Oñatin, laiño litxakiñak laino meheei, litxak bezalakoei. komentario 1 tripaki-laiño, tripaki-laiñuak. izena. (Angiozar, Antzuola) "Los cirros (nubes)." (Izag Antz). Ik. beláiño.
euriráko egon. (c). esapidea. Tener el tiempo tendencia a llover. Laiño beltzak dabitz joan dan egunetan baiña egualdixa eztago eurirako. euríxa eiñ. (a). du aditza. Llover. Gaur eurixa eingo dau. euríxa járdun. (a). du aditza. EURÍXA IZAN. Estar lloviendo. Eurixa diardu arra-arra./ Atzo afaittako orduan eurixa zan./ Oiñ euririk bada? Ik. goixan-béian. eurixak jo. esapidea. EURIXAK EMON. Euria egin, euriari ekin. Autsa eitten da, ta eurixak joten baldin badau, aguruau ala be. Andres./ Gero eurixak emon juan eta ezin izan giñustan bi illabetian souan sartu.