Hiztegia
etxajan, etxajana. izena. "Convite que se da a los operarios al poner el tejado." (SB Eibetno) Sin. montxor, teillatu-afári.
etxando birutas!. (b). esapidea. ETXANDO BETUN!, ETXANDO KAFE!, ETXANDO TXIMISTAS!. Oso azkar, bizkor. Banajoiak etxando birutas!
etxázpi, etxazpíxa. (b). izena. Baserriaren kontra, behekaldean dagoen saila. Terreno contiguo al caserío, situado abajo del mismo. Gure etxazpixan piku arbola ederrak dare. Ant. etxabúru.
étxe. 1. etxe, etxía. (a). izena. Casa. JJp.k batzuetan etxe eta beste batzuetan itxe dio. Nere anae zarran etxera ezkonduta. Alde ein i zun itxetik. Jun zan itxuria itxez itxe bezela.
Ik. gure. Bere etxe pobria, erregiana baiño obia. esaera. (Lar Antz).
Etxe uts, demanda uts. esaera. (Antzuola) ETXE UTSA, GERRA UTSA. "Ezer ez dagoen etxean, demanda besterik ez" (Lar Antz). Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz). "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz). Etxia beti eske. esaera. "Etxean beti dago egin beharreko lanen edo konponketaren bat." (Lar Antz).
Gatzik baeko etxian goizeko saldia arratsian. esaera. "Ganorarik gabeko etxean, goizeko salda arratsean." (Lar Antz) Nere etxe pobria, Burgos baiño obia. esaera. Norberaren etxea onena (Izag Oñ)
. etxerako modukua izan. (c). esapidea. Familiako kide izateko egokia izan. Etxerako moduko neskia dok eta ez litzakek iretzako gaizki etorriko. (SM Zirik).
etxia jan. (c). esapidea. Aberastasun guztiak xahutu. Jokuan biziau zan bai, eta etxia jan zeban.
etxia jaso. (b). esapidea. Etxeko txukunketa-lanak egin. Gaur zeuri tokatze jatzu etxia jasotzia. etxían-etxían. (d). esapidea. Etxe guztietan. Gaur etxian-etxian dao erropia sobre, gurian aurrenengo dala. Hil.
zu etxerako. (b). esapidea. Neska mutikoak, batik bat, goraipatu nahi direnean esan ohi dena. Datorren urtian be zu etxerako.
2. etxe, etxia. izena. Hitz konposatuen bigarren osagai gisa, armazoia, eskulekua, egitura. Ik. anezka-etxe, burtétxe, suetxe, zerra-etxe.
etxeálde, etxealdía. (d). izena. Etxe buelta, etxe ingurua. Baita baserria eta bere ondasunak. Ameztei, etxealde nasaixa da, ero ganau etxe ona da. Don.
Dena dela, baserriren edota beste zenbait lekutako etxalderen esanahi berbera ez du. Ez da esaten "etxealde bat erosi dot Elgetan." Ik. azíenda.
etxé-áldera, etxé-álderia. (c). izena. Etxe aldaera, etxe-aldaketa. Mudanza. Aste au etxe-alderiakin ibili naiz eta zoratuta akabau dot./ Laster egin biakou etxe-alderia.
etxearri, etxearrixa. (d). izena. Etxea egiteko erabiltzen den harria. Arri ona, etxearri ona. Juan.
etxéaurre. 1. etxéaurre, etxéaurria. (a). izena. Espacio delantero de la casa. Umia etxeaurrian dabill. Ant. etxóste. Ik. etxabúru. 2. etxéaurre, etxéaurria. (a). izena. El frente, la pared delantera de la casa. Eskudo ta guztiko etxeaurria dauka Idarrak.
etxé-bíttarte, etxé-bíttartia. (b). izena. Bi etxeren arteko tartea. El hueco entre dos casa. Etxe-bittartera botatzen zittuen zakarrak.
etxébizitza, etxébizitzia. (b). izena. Vivienda. Gure basarrixak bi etxebizitza dauzka./ Olaixa iru etxebizitzakua da./ Etxebizitza pillia ein ddabe Bolun. Sin. abitaziño, bízitza.
etxe-érre éske ibilli, etxe-érre éske etorri. (c). esapidea. ETXE-ERRE BATZEN. Etxea erre zaielako baserriz baserri diru eskean ibili. Zeiñ zan etxe-erre eske etorri dan ori?/ Len sarri agertzen zan jentia baserriko atera etxe-erre eske.
etxegin, etxegiña. (d). izena. Etxegilea. Constructor de casas. (Etxba Eib). etxegiñan. Etxegintzan. Etxegiñan eiiten dau biarra. (Etxba Eib)
etxe-ikuste, etxe-ikustia. izena. (Leintz) Beste baserri batera ezkondu behar den ezkongaiak eta honen gurasoek ezkondu aurretik bere senidegaien etxera egiten duten bisita, ondasunak eta abar aztertzeko. (Aran Gatz). Ik. botaegun.
etxejáun, etxejáuna. (d). izena. Aberats etxeko jabea. Leengo etxejaunen, —"etxejauna" esate jakuen—, da etxejaunen etxiak, torriak, armaarrixakin-da. Don./ Len esan doun torre ori, etxejaunak, maiorazko etxiak, torriak... Don.
etxékalte. (c). adjektiboa. Norberaren etxearen edo interesen kontra ari denari esan ohi zaio baina broma giroan ia soilik. Dícese del que no mira por el bien propio, en broma, normalmente. Zer ibilli aiz i etxeko oillaskua arrapau ta lagunartian jaten? I aiz i etxekalte.
Mugatuan ez.