Hiztegia
etenbárek. (c). adberbioa. ETENBÁRIK. Eten barik, etengabe. Ininterrumpidamente, incesantemente. Etenbarek diardu eurixa./ Zuen umiak gau guztia negarrez jardun dau etenbarek.
etenbaréko, etenbarekúa. (c). izenlaguna. ETENBAKO, ETENBARIKO. Etengabekoa. Ininterrumpido, incesante, contínuo.
Zuen tiak etenbareko jarduna dauka./ Oñatin etenbareko jaixak dare urte guztian./ Politiko orrek barriketia dauka etenbarekua. JJp.k etenéko lana. esapidea. Lan itzela. Zera dio Joana Joxepak: Bedar txarrak loria igual etaratzen zeben, da, arek batzen-da, eteneko lana eoten zan emen.
etenki, etenkixa. adjektiboa. (Antzuola) "Erraz eteten den zerbait. Ari etenkixa da auxe." (Lar Antz).
etorpíde, etorpidía. (d). izena. Etorkizuna. Porvenir. Nik basarrixai etxat ikusten etorpideik. Sin. etorkizun (esanagoa).
Sin. etorkízun.
etórrera, etórreria. (b). izena. Venida, viaje de vuelta. Ezkiñuan plaiatik etorrera ederra eiñ ainbeste kotxekin./ Joan biar goiaz, baiña eztakigu noiz izango dan etorreria.
etórri. 1. etorri. (a). da aditza. Venir. Kantsauta nator.
Etortzen dana artu biar. esaera. "Datorrena datorrela edo gertatzen dena gertatuta, onartu egin behar da." (Lar Antz) 2. etorri. (c). da aditza. Ir (?). Inoiz JOAN zentzuan erabili ohi da. Adibidez Etortzen banok orra...! esan ohi dio mehatxukor nagusiak gazteari; edota Biar etorriko naiz zuenera bisitta bat eittera, laguna kalean topatu duzunean, edo telefonoz amari esan ohi diogu: Gaur ez gatoz bazkaltzera, ez goazela esateko. Zuenera etorri, alegia. Ni edo gu, zu zauden lekura etorri. Ikustekoa litzateke ea Euskal Herriko beste toki batzuetan ere gauza bera gertatzen den. 3. etorri, etorríxa. (c). izena. Hizjario ugari eta egokia. Hizlari eta bertsolariez, batik bat. Inspiración o facilidad de palabra. Bersolari orrek jaukak etorrixa, orrek./ Pare bat kopa jotakuan arek eukitzen dau etorrixa.
ETORRIXA EUKI. 4. etorri, etorrixa. (c). izena. Karta-jokoan karta onak hartzea. En los naipes, el recibir buenas cartas. Atzo euki neban etorrixa badaukat jai daukazue.
étsi. 1. etsi. (c). dio aditza. "Perder la esperanza, dar por descontado el resultado adverso de una cosa." (Etxba Eib) Badaki partidua galduta daukala baiña ala be eziñ etsi./ Gaitz txarren bat dauka ta bera be etsitta dago./ Naiz da jakiñ-jakiñian egon, ezin dotsa etsi.
Gaixo sendaezinei buruz erabiltzen da sarri. Ik. etsípen. étsi-etsíxan. (c). adberbioa. Resignadamente, pero decididamente. Azterketa pillia daukat eta gaur gabian etsi-etsixan zuzendukoittut./ Ala, eizu fregaua ointxe etsi-etsixan.
2. etsi. (c). dio aditza. Asmo edo ekintza bati laga. Abandonar un proyecto o aspiración. Gure Julienek etsi jotsak beixa ipintzeko asmuai./ Illundu ein jakun da etsi ein gontsan.
etsípen, etsipéna. (b). izena. Resignación.
Ondorengoetan ia beti:. etsipéna artu. (c). esapidea. Tomar con resignación, aceptar la desgracia. Oin zuk etsipena artu ta pare bat illabete oian geldi-geldi./ Ba ei daki ze daukan baiña etsipenik artu ezindda ei dabill.
etsipéna emon. (c). esapidea. Dar por descontado el final (triste). Mediku guztiak etsipena emon i dotse.
etxábola, etxábolia. (d). izena. Txabola. Lelengo etxabola bat ein biar baldin bou, eingo juau egurrakin, ala ta ola ta. Don. Gutxi erabilia. Sin. txábola.
etxabúru, etxaburúa. (b). izena. Etxearen atzean eta gainaldean dagoen lursaila. Aldapan dauden etxeen atzekaldea. Terreno situado detrás y a un nivel superior al de la casa o caserío. Narbaizako etxaburuan zuriune bat dago.
Etxoste etxearen atze partea da eta etxaburu lehen esan duguna. Etxaburu eta etxazpi antonimoak dira, eta etxoste eta etxeaurre ere bai.
etxáflero, etxáflerua. (b). izena. TXÁFLERO, TXÁPLERO, ETXAPLIO, TXÁPLIGO. Cohete de fiesta. Etxafleruak botatzen jardun giñuan.
Etim.: «echa+fuego», ziur asko.
etxajan, etxajana. izena. "Convite que se da a los operarios al poner el tejado." (SB Eibetno) Sin. montxor, teillatu-afári.
etxando birutas!. (b). esapidea. ETXANDO BETUN!, ETXANDO KAFE!, ETXANDO TXIMISTAS!. Oso azkar, bizkor. Banajoiak etxando birutas!
etxázpi, etxazpíxa. (b). izena. Baserriaren kontra, behekaldean dagoen saila. Terreno contiguo al caserío, situado abajo del mismo. Gure etxazpixan piku arbola ederrak dare. Ant. etxabúru.
étxe. 1. etxe, etxía. (a). izena. Casa. JJp.k batzuetan etxe eta beste batzuetan itxe dio. Nere anae zarran etxera ezkonduta. Alde ein i zun itxetik. Jun zan itxuria itxez itxe bezela.
Ik. gure. Bere etxe pobria, erregiana baiño obia. esaera. (Lar Antz).
Etxe uts, demanda uts. esaera. (Antzuola) ETXE UTSA, GERRA UTSA. "Ezer ez dagoen etxean, demanda besterik ez" (Lar Antz). Etxetako kontuak abiak daki (arek baleki berba itten). (a). esaera. Habea etxe guztietan dagoenez, etxeko berri guztiak dakizki. (Lar Antz). "Sin. etxetako berri izaten dabe gelatzak eta okasiñuak." (Lar Antz). Etxia beti eske. esaera. "Etxean beti dago egin beharreko lanen edo konponketaren bat." (Lar Antz).
Gatzik baeko etxian goizeko saldia arratsian. esaera. "Ganorarik gabeko etxean, goizeko salda arratsean." (Lar Antz) Nere etxe pobria, Burgos baiño obia. esaera. Norberaren etxea onena (Izag Oñ)
. etxerako modukua izan. (c). esapidea. Familiako kide izateko egokia izan. Etxerako moduko neskia dok eta ez litzakek iretzako gaizki etorriko. (SM Zirik).
etxia jan. (c). esapidea. Aberastasun guztiak xahutu. Jokuan biziau zan bai, eta etxia jan zeban.
etxia jaso. (b). esapidea. Etxeko txukunketa-lanak egin. Gaur zeuri tokatze jatzu etxia jasotzia. etxían-etxían. (d). esapidea. Etxe guztietan. Gaur etxian-etxian dao erropia sobre, gurian aurrenengo dala. Hil.
zu etxerako. (b). esapidea. Neska mutikoak, batik bat, goraipatu nahi direnean esan ohi dena. Datorren urtian be zu etxerako.
2. etxe, etxia. izena. Hitz konposatuen bigarren osagai gisa, armazoia, eskulekua, egitura. Ik. anezka-etxe, burtétxe, suetxe, zerra-etxe.