Hiztegia
estimazíño, estimaziñúa. (b). izena. Estimación, aprecio. Antxoei gurian iñok etxao estimaziñoik emuten./ Errixan eztauka estimaziño aundirik. ESTIMAZI
estómagu, estómagua. (a). izena. ESTÉMANGU, ESTÁMANGU. Urdaila. Estómago. Estemanguko miñez errebentatzen najabik. Etim.: "este+mangu." Herri-etimologia dirudi. komentario 1 Ik. urdáill.
éstraiñako, éstraiñakua. (c). zenbatzailea. ESTREIÑEKO. Aurrenengo aldia. La primera vez. Atzo zuen alabia porrua erretzen ikusi neban da etzeban izango estraiñako aldixa./ Gaur ezta begirik batu barik jaikitzen naizen estraiñako aldixa./ Elitzake estraiñakua izango aurten be eurixa eingo baleu. Ia beti ESTRAI
estráiñau. (a). zaio aditza. Extrañarse. Etxe aura ezaututa etxatak bape estraiñatzen nerbixotatik jota egotia. Sin. txokáu. estráiñauta égon. (a). esapidea. Harrituta, txokatuta, egon. Estraiñauta nago zela eztan zarataka asi.
estrapelísta, estrapelistía. (c). izena. Estraperlista, contrabandista. Gose denporan estrapelistia izandakua dok ori.
estrápelo, estrápelua. (c). izena. Estraperlo, contrabando. Gerraostian estrapeluakin aberastu zan./ Asientupian zeukan estrapelua. Gerra osteko kontrabandoari deitu izan zaio, batez ere.
estrápelo dénpora, estrápelo dénporia. izena. Gerra osteko gose denpora.
estrápeloko, estrápelokua. (c). izenlaguna. Isilpekoa. De extranjis. I, etaraik estrapeloko txanpan-botilla ori./ Estrapeloko nobixan bat zeukan itxuria.