Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
estáiñu
estério
estério, estériua. (c). izena. ESTÉREO. Apeak neurtzeko unitatea, metro kubikoa neurtzen duena. Apeak pilan neurtzen dira: pilaren luzeera, zabalera eta altuera biderkatu eta hainbeste esterio.   Unidad para medir las apeas, generalmente de pino o eucalipto, destinadas a la papelera, equivalente al metro cúbico. Lenengo kamioikaran amar esterio joan die eta bigarrenian amabi./ Esteriua bi milla pezeta inguruan jabik. Materialetarako egurra, enbor handia, metro kubikotan neurtu ohi da eta apeak, berriz, esteriotan. Ik. ápea, material.
estérixa, estérixia. (d). Ganaduen beherakoa, diarrea. Don. Ik. estériko.
estésobre, estésobria. (d). izena. Apéndice. Estesobretik operauta dago. Sobratzen den hestea, alegia.
estesobreko, estesobrekua. (d). izena. Apendicitis. Estesobrekuakin eruan dabe ospittalera. (AAG Eibes)
estímau. 1. estimau. (b). du aditza. Estimar, apreciar, agradecer. Fabrikan jentiak asko estimatzen dau./ Joan zaittez tiagana, estimauko dau bisittia ta. estímauta dago, baiña.... (c). esapidea. Eskerrikasko, baina... Estimauta dago, baiña gaur ezin ddot zuenera bazkaltzera joan. 2. estimau, estimáua. (b). adjektiboa. Estimado, -a, apreciado, -a. Bergako rellenuak oso estimauak die. norbait edo zerbait estímau euki. (c). esapidea. NORBAIT. Norbait edo zerbait maitea izan. Pello oso estimau dauke lagunartian./ Oso estimau zeukan bizikleta zarra./ Zuek ezautukozue Sabastien, gurian bi urte kriau einddako mutilla, estimau asko eukittakua. Hil.
estimazíño, estimaziñúa. (b). izena. Estimación, aprecio. Antxoei gurian iñok etxao estimaziñoik emuten./ Errixan eztauka estimaziño aundirik. ESTIMAZI
estofau, estofáua. (c). izena. Guisado de carne. Sin. gixáu.
estómagu, estómagua. (a). izena. ESTÉMANGU, ESTÁMANGU. Urdaila.   Estómago. Estemanguko miñez errebentatzen najabik. Etim.: "este+mangu." Herri-etimologia dirudi. komentario 1 Ik. urdáill.
éstra, éstria. (d). izena. Dolarea?