Hiztegia
esnati, esnatixa. (d). adjektiboa. "Lo arina daukana. Ain esnatixa zan eze, zaratarik txikiñakin begixak zabaltzen zittuan.
esnátu. (a). da-du aditza. Despertar(se). Sin. itzarri, itzartu (Ub.- Ang.). Sin. itzárri, itzartu. Ant. esnátu.
ésne. 1. esne, esnía. (a). izena. Leche. Goizetan esne puxkat jan da lanera.
Goian ikusten dugunez, ESNIA JAN ere entzun ohi da. Agian ESNE-ZOPAK JAN ulertu behar delako. esnebitsetan bizi. (c). esapidea. Erraz eta arazoetan sakondu gabe bizi. Sin. ur gaiñeko bitsetan bizi. esnetsu eta zopatsu ezin da. esapidea. "Dena ezin da. Gazteleraz: 'soplar y sorber no puede ser'". (Lar Antz) esnia eratxi. aditza. Ant. esnia jaso. Ik. eratxi. esnía galdu. (b). aditza. ESNÍA KORTÁU, E. MUDAU, E. ZURBILDU. Cortarse la leche. Bero aundixakin errez galtzen da esnia./ Ama, marmitteko esnia mudauta dago. esnia jaso. (d). Subir la leche la vaca. Goikoaren aurkakoa.
Ant. eratxi. esnia jatxi. (a). Ordeñar. Ik. jatxi. esníak gáiñezka eiñ. (b). ESNÍAK ÍGES EIÑ. Desbordarse la leche. Egosterakuan, deskuidau ezkero esniak gaiñezka eitten dau. ésniak partidu. (b). Esnea bezeroei banatu. Uda ta negu esniak partidu biarra gogorra da. Deigarria da pluralean erabiltzea.
2. esne, esnía. (c). izena. (lagunartekoa.) Semen. Eraiñ-eraiñ eiñ ezkero, esniak urtetzen dau.
esne-bezéro, esne-bezerúa. (b). izena. El cliente que compra leche. Arandonekuak gure esne-bezeruak izan zien urte askuan. Ik. bezéro.
esnédun. 1. esnedun, esnedúna. (b). izena. Lechero. Esnedunakin batera erretirau giñan atzo. Kamioiaz esne batzen ibiltzen denari ESNEDUN edo ESNETARI. LANAko esnetarixa pasatze zan goizetan./ Esnedunai kamioia aberixau jako. 2. esnedun, esnedúna. (b). adjektiboa. Que contiene leche. Txokolate au esneduna da.
esnégaiñ, esnegáiña. (b). izena. Nata. Esnegaiña ogixan jarritta gustora jaten dau. Esnegaiñ da esanena, agian, baina Sin. ugari du. Sin. apar, esnégoen, esnétela, goen, téla.
esnégoen, esnégoena. (d). izena. Esnegaina. Nata. Egosittakua baldin bada esnegoena. Egositta daonian, artzeko ero, esnegoena: “Ze goena daukan esne onek!”. Da bestela ola marmittian da egostekiai: “telia ein jakok”, ikara erain biar. Don. Sin. esnégaiñ, esnétela, téla.
esne-lóra, esne-loría. (c). izena. "Se dice de las flores cuya planta tiene lactus, que el vulgo hace suponer venenosas." (Etxba Eib) Ume, ezizu artu esne-lora orrek benenua dauke ta.
esnemámiñ, esnemamíña. (d). izena. Requesón. Esniai gatzarixa emon, laga puxkaten, gazuria kendu ta esnemamiña sortzen dok. Klem. Sin. gaztaimámiñ.
esne-perretxíku, esne-perretxikúa. (c). izena. Esnea duen perretxikua. Lactarius. Se les supone venenosas. Mutiko orrek esne-perretxikuz bete dau zestua.
esne-sala, esne-salia. izena. (Antzuola) "Esnearen salerosketarako gela. Esne-salia Basterretxen be bazeuan. Basarrikuak ara erute zeben esnia ta kaletarrak erosi." (Lar Antz).
esnéta, esnetía. (c). izena. Baserritarrak kalean esnea saltze lana. Guk esnetia, neu eskolan asitta gero. Aurretik ezan gurian esnetaik. Hil.