Hiztegia
errubéra mázizo, errubéra mázizua. (c). Haizerik gabeko goma trinkozko kubierta, garai batean, aspaldi, bizikletak eta erabili ohi zituena. Cubiertas de goma maciza que usaban bicicletas y otro vehiculos hace tiempo. Errubera mazizuak gauza bat jaukek ona, pintxazoik ez; baiña ibiltzeko txarrak dittuk.
erruberán. (b). adberbioa. Kanpaia jotzen, idiarena jotzen. Masturbándose (gizonezkoak). Beti erruberan be aspertuta najaok./ Ze gau guztia erruberan pasau dok ala? Etim.: erro+behera (?) Ik. érro. erruberán eiñ. (b). du esapidea. Idiarena jo (gizonezkoak). Masturbarse. Eskolatik etxerarakuan erakusten gontsan alkarri erruberan eitten.
errúda, errudía. (c). izena. . ERRU BÉDAR. Ruta graveolens.. Ruda. Landatuta hartzen da batik bat. Oso usain sarkorra du. Sendagintzan erabilera ugari du: eskorbutoaren kontra, hilekoa jaisteko, bizioak akabatzeko, etab. Bere aleak San Juanetan bedeinkatuta hartzen ziren txakur amorratuen haginkadatik babesteko. Informante batek dio beste leku batzuetan bosnotza deitzen diotela. Beste batzuek bizixo bedarra ere deitzen diote. Kutunaren barruan ere jarri ohi da. Zera dio esaera zahar ezagun samar batek: deabru —edo sorgin— batek besteari agintzen dio pertsona bati heltzeko. —El akixo, el akixo!— Eta besteak erantzuten dio: —Bai, ezpaleuka erruda ta apixo.
errukárri. 1. errukarri. (c). adberbioa. Errukia emateko eran. Lastimosamente, miserablemente. Iru familixa etxe baten, errukarri bizi izandakuak die orrek./ Errukarri ibilli zan ori urtetan.
2. errukarri, errukarríxa. (b). adjektiboa. Errukia ematen duena. Digno de compasión. Koittau arpegixa badauka be, ezta askok uste beziñ errukarrixa.
Ik. érrukiñ.
érruki. 1. érruki, érrukixa. (c). izena. Compasión. Egiñ egiñ negar, eztostazu errukirik emoten.
2. érruki!. (c). interjekzioa. Pobrecito! Le compadezco!
érrukiñ, érrukiña. (c). adjektiboa. Koittaua, oso errukarria, errukiena. Muy digno, -a de compasión. Andra arek daroia bizimodua Errukarri baino errukarriagoa da errukiñ. Agian errukiñ pertsonaren izaeraz aritzerakoan gehiago, eta errukarri egoeraz. Etim.: Agian: erruki+diña (digno de compasión). Ik. errukárri.
errukíttu. (b). da-du aditza. Compadecerse, hacer sentir compasión. Azkenian familixa artako jiria ikusitta errukittu giñan da geurera ekartzen giñuzen umiak bazkaltzera./ Etzaizte kejau, etzarete iñor errukitzeko moduan da. Azen.: errúkittu ere bai.
erruz. adberbioa. (Antzuola) "Asko eta erraz. Arek gizurra erruz botatze jok./ Orrek dirua erruz jaukak.
ertau, ertaua. izena. (Antzuola) "Casamentero. Gurasuak ez, beste batzuk ibiltzen ziala zuzentzen... Alako neskia eta alako mutilla... ta ertauak zertutakua... ertaua!
ertiríki. 1. ertiríki. (c). du aditza. Erdi ireki, leihoa edo atea puxka bat ireki. Entreabrir un poco la ventana o la puerta. Ertiriki mesedez bentania aizia sartu deiñ.
2. ertiríki. (c). adberbioa. Entreabierto. Lagaizu atia ertiriki, umiak esnatzen badie be entzuteko.
ertz, értza. (a). izena. Borde, arista, esquina, orilla. Mai ertza buruakin jo ta ebagixa ein neban./ Zure karteria kamiño ertzian topau neban. Ertz bizíxa esan ohi zaio ertz zorrotzari. Kontuz burdiña onekin ertz bizi-bizixak dauzka ta.
Artuko neuke nik orren ertza. (d). esaera. Gustora hartuko nukeela horren egoera, kategoria, dirua... Baita, orrek nere ertza, edo, arek orren ertza, etab.
ertza egon. esapidea. (Antzuola) ERTZA EUKI. "Dirua, ondasunak euki. Goizper Arbuluneko lokaltxo aretan asi zan, da beittu oiñ daon ertza." (Lar Antz).
ertzak il. (c). aditza. (Eibar) Ertz zorrotz eta biziegiei lima leun batekin zorroztasuna kendu. Matar aristas, chaflanar Lima legunagaz ertzak ilda lagaixozuz.
erúan. 1. erúan. (a). du aditza. ERÚN (D, OS.). Eroan, eraman. Llevar. Aura Santa Agedara erun, da aura ezkondu. Hil.
2. eruan, eruána. (d). izena. (Eibar) Eroapena, eramana, pazientzia. Gure ama koittauak baeban eruana. (Etxba Eib).
eruán-oneko, eruán-onekúa. (d). adjektiboa. (Eibar) Eraman handikoa. "Pacienzudo, sufridor. Gerran eta baketan, etxian eta kanpuan, eruan-onekua. eruan-txarreko, eruán-txarrekúa. (d). adjektiboa. (Eibar) Eraman txarrekoa. "Irascible, atrabiliario." Eruan txarrekua artu daben gizona.
eruatéille, eruateillía. (b). izena. Eramalea. El que lleva, llevador. Eztie oinddio etorri txal eruateilliak.
-esa, -esia. (c). atzizkia. Halakoren emaztea izendatzeko erabili ohi den atzizkia. "Monzonesía": Monzonen emaztea. Normalean apeliduaren, karguaren edo gaitzizenaren ondoren; jende handi edo ezagun samar zenbaiti ezarria, batzuetan ez ironia apur bat gabe. Monzonesía, Payrosesía, Alkatesia, Baskesía... Entzuna eukiko eban Maria Baskesia. Aniz./ Monzonesia oinddio or ikusten jonat bolantian aidoso asko.
esáera, esáeria. (b). izena. Dicho popular, locución, refrán... No tiene un significado muy preciso. "San Pedroz kuku ta San Martzialez mutu" da esaeria./ Esaeria da Paskuetan beti euri egunen bat ein biar izaten dabela./ "Goenkale"n oso esaera polittak entzuten die, lenaoko erakuak.
Esaera zarretan gizur gutxi. esaera. (Antzuola) (Lar Antz). esaera zar, esaera zarra. (b). izena. Refrán, pero también se puede oir en el significado de dicho. San Bizente otza, neguan biotza” diño esaera zarrak. Esaerak eremu osoa hartzen du eta esaera zar, berriz, errefrau zentzuan erabiltzen da gehiago.
ésaga, ésagia. (d). izena. Gurdiaren karga hobeto sujetatzeko bi ezpata punten artean jartzen den haga luzea. Esagia, egur luze bat ezpata bixetan sartzen dana. Klem./ Burdi garua kargautakuan esagia jartzen da ezpatatik ezpatara kargia mobidu eztaiñ.
eságapeko, eságapekua. (d). izena. Esagaren azpian geratzen den karga. —Zelako burkaria ekarri dozue? —Ba, esagapeko bat bakarrik. Esaga jarri ondoren, normalean, kargatzen jarraitzen da belarra edo garoa. Gero gainean abar batzuk bota eta sokaz lotzen da.