Hiztegia
errepásau. 1. errepásau. (a). du aditza. Repasar. Errepasaizu bosgarren kapitulua.
2. errepásau. (c). du aditza. Repasar, zurcir una ropa.
érrepe, érrepia. (b). izena. ÉRRAPE. Errapea. Ubre Errepe edarra dauka zuen pinttiak.
errepera bota. Aberekumeari amaren errapea eskaini.
errépesalto, errépesaltua. (d). izena. Titi-mugimendua. Broma giroan bakarrik entzun dut; titi handi eta mugikorrak dituzten emakumeez entzun izan diogu gure lagun bromoso bati. Balanceo de tetas. Lo hemos oído decir a un ocurrente amigo referiéndose a alguna mujer de pechos grandes y móviles: Mekauen, orrek jaukak errepesaltua! Ik. érrepe.
errepíka. 1. errepika, errepikia. (d). izena. (Eibar) Haur baten heriotz-kanpaia. "Tañido de campana que anuncia la muerte de un niño. Errepikiakiñ eruango abe i, alperrik irurogei urtian aurrera. 2. errepika, errepikia. (c). izena. (Eibar) Berritsukeria. "Parlería.
Ataiko atian, auzoko guztiegaz arek darabixan errepikia geldittuko dabenik. 3. errepika, errepikia. (Antzuola) "Hamabietako kanpaia." (Lar Antz)
erreséro, erreserúa. (d). izena. Aleak neurtzeko ontziak berdintzeko erabiltzen den egurra. Rasero. Lenao imiñaka, imillenka... neurtzen zien laboriak. Ontzixa betetakuan erreserua pasatze zan.
Ik. rasiau.
erreskáda, erreskádia. (d). izena. ERRESKARA. Ilara. Fila. Iru egunian erreskaran jaittugu perretxikuak./ Bidian, alde bixetatik arbola erreskadia. (Etxba Eib)
erreskadan. (c). adberbioa. En fila, en hilera.
erreskatu. aditza. (Antzuola) "Erre, zitaldu, bere onetik irten. Erreskatuta nabil, eztoste gauzak bi dan mouan ertetzen-da.
errespenzíño, errespenziñúa. (d). izena. Errietaldia. Reprimenda, bronca. Eta etxera aillegau nitzanian, kriston errespenziñua amandriak mutillakin ikusi ninddualako. Sin. brónka, asarrealdi.
erréspetu, erréspetua. (a). izena. Respeto. errespetu aundixa euki. (c). esapidea. ERRESPETUA IZAN NORBAITTI. Infundir respeto. Ume danak ixi-ixilik. Txirristik pez. Errespetu aundixa eukan e (aittajaunak). Ben. ERRESPETUA IZAN NORBAITTI. Errespetu aundixa zotsen Donostiako tioi
erréstau. 1. erréstau. (c). du aditza. RESTÁU. En pelota, restar; un saque, generalmente. Ezetz errestau nere sakia.
2. erréstau. (d). izena. Udaberrian gari-landare bakoitzetik landare berriak sortu. Retoñar el trigo. Garixa errestau. Lelengo gari bat egoten dok, baiña gero igual zortzi, amar, bueltan etaratzen jittuk; gari-errestua esaten dana. Zenbat eta inddartsuao ta errestu geixao garixak. Errestuak, gari-errestuak. Don.
3. erréstau. (d). du aditza. Gure amak dio "mieztu", "bakandu" zentzuan erabiltzen zuela bere aitak. Voz en desuso que significa dejar espacio entre las plantas eliminando las que sobran. Artua errestatzera noia soora. Sin. bakándu, miéztu.
érrestu. 1. érrestu, érrestua. (c). izena. En pelota, el resto. Sakia ona izan da baiña errestua obia. Epaileak formula hau erabili izan du partiduaren berri emateko: Sakiak zazpi, errestuak iru. Ik. sáke. 2. érrestu, érrestua. (d). izena. Retoño de trigo. Ik. erréstau.
erréteilla, erréteillia. (b). izena. ERRETILLA. Teilatuaren konponketa. Retejo. Gaillur-teillak apurtu barik onezkero gutxi eongo da, baiña erreteillia eitterakuan-da ekartzen zien. Benito./ Guk pe erretillia ein premiña ederra daukau basarrixan. Zoro samarrei erretilla on baten premiñia dutela esan ohi zaie .
errétel, erretéla. (c). izena. Kangrejoak harrapatzeko tresna. Retel. Erretelak ipiñitta dauzkat eta begiratzera noia./ Len jente asko ibiltze zan erretelekin peskan.
erréten, errétena. (b). izena. UR-ERRETEN. Areka, urak korritu dezan eginiko zanga. Zanja para el agua. Lenago ura gurera erretenian etortze zan Urkitza-errekatik. Ur-erreten ere bai. Baserri bidetan aldenik alden daudenei sangradero deitzen zaie Uberako etxe batzuetan eta erreten, beste batzuetan.
Ik. sangrádero. ipurdíko erréten, ipurdíko errétena. (c). Ipurmasailen arteko harana. Granua daukat ipurdiko erretenian.
errétillu, errétillua. (c). izena. (Oñati) "El plato grande de barro en que podían comer unas seis personas." (Izag Oñ).
erretírau. 1. erretírau. (b). da aditza. Etxera itzuli. Retirarse. Atzo be berandu erretirau giñan. Festa edo parranda baten ondoren, batez ere.
2. erretirau. (b). da aditza. Retirarse un participante en un prueba deportiva. Iru karrerista erretirau die Elgetan.
3. erretirau. (b). da aditza. Jubilarse. Joxe aspalditxotik erretirauta dago. Sin. erretirua artu. 4. erretirau. (b). du aditza. Inoren lurretara sartu den (ganadua) handik kendu. Ganaua erretirau, biar eztan lekutan biorrak eta, jabia agertu deiñ, errira ekarri. Don.
"Etxeratu" zentzua ere badu honelakoetan: Erretiraitzak beixak. 5. erretirau. (b). du aditza. Retirar una acusación. Berba orrek ezpaittuk erretiratzen juezera joko juat.