Hiztegia

A | B | C | D | E | F | G | I | J | K | L | M | N | O | P | R | S | T | U | V | X | Z
baitta. (a). juntagailua. También. Ni euskalduna naiz eta baitta zu be. baitta zera be!. (b). esapidea. Hori ezta horrela.
bajáda, bajadía. (b). izena. Bergaran, letra handiz, San Martzialgo jaitsiera, erromeria giro ikaragarrian egin ohi dena.   En Bergara, por antonomasia, la bajada de San Marcial. Andik bajadia, an illuntzirarte ero ibilitta, bajadia. Mutillakin baldin bazan
bajáu. 1. bajau. (a). da-du aditza. Jaitsi.   Bajar(se). Bajau zaitte arbolatik./ Artu sillia ta bajaizu armaixotik plater sakonak. Sin. jatxi. 2. bajau. (c). da aditza. Desmejorar la salud. Andria il jakonetik asko bajau da. bajáuta egon. (c). esapidea. Osasun aldetik okerrago egon.   Estar desmejorado de salud. Ezta makala izan baiña aspaldixan bajauta dago./ Eleuteriokin trink ein ddot kalian da oso bajauta ikusi dot. Ik. kolóriak bajáuta.
bajéza, bajezía. (c). izena. Bajeza. Beti guriai bajezia idixagaittik, da bestiai ez gustatzen, da ortara kimerak eukitze zittuen. Mertz.
báju. 1. baju, bajúa. (a). adjektiboa. Altura gutxikoa.  Bajo, -a. Batzuk altuak eta beste batzuk bajuak. baju ibili. (c). esapidea. BAJU IKUSI. Eskas, ez ondo, ibili.   No andar bien, no rendir a plenitud. Aspalditxo onetan Indurain baju samar dabill./ Gaur baju ikuste aut. Ze, atzo nun izan zuan parrandia? 2. baju, bajúa. (c). adjektiboa. Zurbila. Aurpegiko kolore txarra duenari kolore bajua daukala esan ohi zaio.   Dícese del color enfermizo. Eztakitt arek beste zeoze eztaben izango, oso kolore bajua dauka. Ik. kolóriak bajáuta. 3. baju, bajúa. (c). adjektiboa. Adjetivo que se aplica a mentalidade significando "baja", "atrasada", "mezquina". Etxokoneko astuak arto batzuk jan zotsalako juezera jo juan. Oixe dok mentalidade bajua eukitzia. Baita entzun daiteke persona bajua, portatzeko modu bajua eta horrelakorik. 4. baju. (a). adberbioa. En voz baja. Baju berba egin, dana entzuten da eta./ Bajutik esan zostan belarrira.
bajualdi, bajualdixa. (b). izena. Osasunez, adorez edo beste zerbaitez motel ibiltzen deneko aldia. Bajualdi luzia pasau zeban baiña oiñ obeto ikusten dot.
bakáillau, bakáillaua. (a). izena. BAKÍLLAU. Bacalao. Zela nai dozue bakaillaua, saltsa berdian ala tomatiakin?/ Bakaillaua baino igarrago eindda etorri zuan soldauxkatik. Adinekoek BAKILLAU diote Ubera aldean. bakaillaua baino igarrago egon. esapidea. BAKAILLAUA BAINO FLAKUAGO, SIKUAGO EGON. Oso argal egon.
bákan, bakána. (d). adjektiboa. Bakarra, galdua. Gorosti bakanen bat beti egoten da piñu artian. Gutxi erabilia.
bakándu. (c). du aditza. (Ubera) Mehaztu. Arbixa bakantzera goiaz solora. Gutxi erabilia. Sin. mieztu.
bákar. 1. bakar, bakárra. (b). adjektiboa. Bera izan zan lagundu zostan bakarra./ Neukan erloju bakarra galdu ein jatan. Hitz konposatu ugaritan: seme bakar, alaba bakar, anka bakar, etab. 2. bakar, bakárra. (c). adjektiboa. Bakarrik dagoena edo ari dena.   Solitario, -a, tratándose de plantas, casas, etc. Idurixo oso etxe bakarra dok, etxaukak besteik inguruan. Klem. Basoko lanerako persona bakarra urrixa jartzen dok. Alaba bakarra ta gaztaiña bakarra galdu eitten ei die. (c). esaera.
bakardáde, bakardadía. (b). izena. BAKARDÁRE. Soledad. Gorabera aundixak izaittut aspaldixan da oiñ bakardadia komeni jat.
bákarrik. (a). adberbioa. Sólo, solamente. Ogixa bakarrik jaten dau./ Bakarrik zare, ala?
bákarti, bákartixa. (b). adjektiboa. Beti bakarrik ibiltzen dena.   Solitario, -a. Etzeukan lagunik; oso bakartixa zan. Zenbaitek Azen.: bakárti, bakártixa ere bai.
bakazíño, bakazíñuak. (a). izena. Vacaciones. Pluralean Ik. barkazíño, ópor.
báke, bakía. (a). izena. Paz. Bakia nai dabe danak. bake txarra. (c). Bakerik eza. Ezizu eruan umia mezetara, bake txarra emungotsu eta. bakeik ez izan. esapidea. Lasai ez egon. Pastela jan arte eneukan bakeik./ Aretxekin egoteke ezeukan ba bakeik eta etxoin iñ bier izen gontsan. bakia emon. (c). esapidea. Lata emateari utzi. Joan ari emendik, bakia emungok eta. bákiak eiñ. (b). esapidea. BAKEZKUAK EIÑ (C). Hacer las paces. Seme-alabak, aitta il jakuenian bakezkuak ein zittuen./ Ala umiak! bakiak eiñ etxera joan aurretik. bakian egon. (a). Baketsu egon. Bakian dagonai bakian laga (esaldi erabilia). bakían laga. (a). BAKE-BAKIAN LAGA (B). Dejar en paz. Lagaidazu bakian./ Lan orri lagaixozu bake-bakian.
© Gorka Ortega
bakeóso, bakeosúa. (c). Baketsua. Zelako bakeosuak dien zure umiak. Sin. baketsu.
bakeráko, bakerákua. (d). adjektiboa. Baketsua, bakezalea.   "Pacífico. Gizon bakerakua beti.
bakétsu. sentibéra, sentibería. (c). adjektiboa. Hunkibera.   Sensible, sentido, -a. Ezotsen aittajuna il zala esan nai, oso sentiberia zan da. Sentiberia eta sentidua antzerakoak dira, baina badirudi lehenak zentzu zabalagoa duela, eta bigarrena berriz erraz mintzen direnez esaten dela, umeez, batik bat. Ik. sentidu. 1. baketsu, baketsúa. (b). adjektiboa. Pacífico, -a. Oso persona baketsua zan zuen ama. Sin. bakeóso. 2. baketsu. (b). adberbioa. Pacíficamente. Oso baketsu egon die gaur mutikuak. Sin. bakeoso.
bakétu. (b). da aditza. Apaciguarse, calmarse. Baketu zien familixa arteko ikusi eziñok?